CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA "Neskak eta mutilak" liburu eder bat - "Niñas y niños", un libro precioso

el .

Badaukagu eskuartean!

Labetik, geure labetik, atera berria:

Neskak eta mutilak.
 Norbera, den bezalakoa”

Salgai liburudendetan eta on-line.

Hemen liburuaren trailer-a gozatu ahal duzue.

Gustatzen bazaizue, animatzen zaituztegu liburua gomendatzen, oparitzen, liburutegi publikoetan eskatzen, mail hau zuen kontaktuei birbidaltzen, liburua eta bideoa “sare sozial”en bidez zabaltzen (facebook, twitter, facebook...), honi buruz hitz egiten...

Eta, batez ere, animatzen zaituztegu zuen seme-alabekin irakurtzen, edota zuen ikasleekin, aniztasunaren edertasunean murgiltzen, elkarrizketak sortzen, erantzunak bilatzen eta galderak aurkitzen, mundu pixka bat ederragoa margotzen...

Eta, nahi baduzue, ikusiko gara penintsula osotik egingo ditugun aurkezpenetan:

·         Azaroak 19. Madrid.
17:00-20:00. El Pez Luna. C/San Crispin 12

·         Azaroak 25 . Donostia.
18:30. Lib. Nagusia, Ekintza Aretoa (C/San Jerónimo)

·         Abenduak 3. Durango.
16:30. Areto Nagusia. Durangoko Azoka.

Eta ondoko hauek, oraindik zehatu gabe daudenak:

·         Otsailak 9. Barcelona

·         Martxoak 24. Córdoba

·         Apirilak 20. Sevilla

·         Maiatzak 18/19. Cádiz

Argazki-liburu hau aniztasunaren ospakizun bat da. 27 haurren kolorez beteriko argazki eta kontakizunekin, neska edota mutil izateko milaka modu daudela erakusten du. Norberak soilik jakin dezake neska edo mutila den, eta norberaren izateko moduak bakarra egiten du munduan.

Liburu honen aurrean, ispilu batean bezala, liburuko protagonisten ezaugarrien eta berezitasunen edertasuna ikustean, haurrek bere izateko modu propioa, bere edertasun propioa, ikusi eta maitatu ahalko dute.

 

Koloretako muxuak!!!

¡Ya lo tenemos!

Recién salido del horno, de nuestro horno:

Niñas y niños.
Cada una, cada uno, diferente”

En venta en librerías y on-line.

Aquí podéis disfrutar el trailer del libro.

Si os gusta, os animamos a que lo recomendéis, lo regaléis, lo pidáis en las bibliotecas públicas, reenviéis este mail a vuestros contactos, difundáis tanto el libro como el vídeo a través de las “redes sociales” (facebook, twitter, facebook...), habléis de ello...

Y, sobre todo, os animamos a que lo leáis con vuestras hijas e hijos, con vuestros alumnos y alumnas, sumergiéndoos en la belleza de la diversidad, generando diálogos, buscando respuestas y encontrando preguntas, pintando un mundo un poco más bello...

Y, si os apetece, nos vemos en las diferentes presentaciones del libro que vamos a ir haciendo por toda la península:

·         19 noviembre. Madrid.
17:00-20:00. El Pez Luna. C/San Crispin 12

·         25 noviembre. Donostia.
18:30. Bib. Central, Sala de actividades (C/San Jerónimo)

·         3 diciembre. Durango.
16:30. Areto Nagusia. Feria de Durango

Y estas otras que todavía están sin concretar

·         9 febrero. Barcelona

·         24 marzo. Córdoba

·         20 abril. Sevilla

·         18/19 mayo. Cádiz

Este libro de fotos es una celebración de la diversidad. A través de los relatos y las fotografías llenas de colores de 27 niñas y niños, se muestra que hay mil maneras de ser chica, de ser chico. Que sólo uno mismo, o una misma, puede saber si es niña o niño, y que su peculiar forma de ser le hace único o única en el mundo.

Ante este libro, como en un espejo, al ver la belleza de las características y las peculiaridades de sus protagonistas, niños y niñas podrá ver y apreciar sus propia belleza.

 

¡Besos de colores!

 

Chrysallis Euskal Herria elkarteko familien topaketa - Encuentro de familias de Chrysallis Euskal Herria

el .

Aurreko apirilaren 10ean elkartu ginen Chrysallis Euskal Herria elkarteko 21 familia, Uitzin, Nafarroa Garaiaren iparraldean, elkarrekin egun zoragarria partekatzeko. Aspaldi ikusi gabekoak berriro ikusteko irrikan geunden batzuk, eta aurrez aurre ezagutzeko gogoz besteak, izan ere telefonoz edo whatsapparen bitartez ezagutzen genuen elkar askok. Nafarroa Garaiko familiak, Gipuzkoarrak, Bizkaitarrak eta Arabarrak. Gurekin eguna partekatzera Zaragozako eta Burgoseko familia parea ere gerturatu zen.
Eguzkiak argia oparitu zigun bere izpien bitartez, egun hotza eta haizetsua izan arren. Transexualitate egoeran dauden umeak eta haien familiak eta lagunak elkartu gintuen topaketa izan zen. Bulba zuten neska eta mutilak, eta zakila zuten neska eta mutilak elkartu zituen topaketa. Norbera dena eta sentitzen duena izatearen garrantziaz jabetu ginen beste behin ere.
 
Uitziko aterpea leku goxo, ziur eta erosoa bilakatu zen gurasoen arteko hamaika elkarrizketei babesa emateko, eta aldi berean, plazak, frontoiak eta inguru paregabeak umeen beharrak asetu zituen.
Goizean zehar, Chrysalliseko laguntzaileak ditugun sexologo taldeak eta haien hainbat lagun umeen jolasen eta gaztetxoen arduradun izan genituen. Modu honetara gurasook batzarra burutu ahal izan genuen lehenik, hamaiketakoaren ostean, “Terminologia, kontzeptuak eta ideiak argitzen” izeneko tailerrarekin jarraitzeko. Lengoaiaren bitartez ulertzen baitugu errealitatea eta errealitate honen eraikuntza erabiltzen ditugun hitzen eta esamoldeen bitartez eraikitzen baitugu.
 
Bazkal ostea amaigabeko hizketaldia bilakatu zen:  launaka, binaka, taldeka osatuz joan ziren hamaika elkarrizketaz gozatzeko aukera izan genuen; gure proiektuez, beldurrez, amodioaz jarduteko, umeek kanpoan jolasean gozatzen jarraitu zuten bitartean. Txikiek eta nagusiek loturak egiten eta indartzen. Egun zoragarria izan zen. Argiz betetako eguna. 
 
Bertan izandako batzuen testigantzak irakurriko dituzue hemen:
- “Topaketa oso aberasgarria eta polita izan da, niretzako zein nire seme-alabendako, etxera oso pozik bueltatu direlarik. Esperientzia hau partekatu ahal izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zait, arnas-gune bat izatez aparte, energiaz eta indarraz puzten zaituelako, gure seme-alaben bidean topatuko ditugun zailtasunei aurre egiteko ezin bestekoak....aparteko topaketa izan da.” Saray
- “Beste guraso batzuen bizipenetan ikusi dut neure burua. Ulermen ezaren aurrean sentitzen den mina sentitu dut, datorrenaren bertigoa sentitu dut, nekearekin eta aurretik dugun erronkak dakarren zamarekin konektatu dut, gure seme-alabak sufritzen ikusteak eragiten digun beldurrarekin bat egin dut. Eta guzti honekin ulertu dut eta berretsi dut gure seme-alabek duten gainditzeko ahalmena eta edozein erronkari aurre egiteko gurasook dugun indarra, gure seme-alabek diren bezalakoak izateagatik zoriontsu izatea helburu dugularik; ume askeak, maitatuak sentitzen direnak eta haien bizitzan bidelagun sentitzen gaituztelarik.” Marian
- “Bizitzak eskaini digun erronka honek, familia guztiak aberastu eta pertsona hobeagoak egiten gaitu. Mila esker bihotzetik.” Mikel
- “Niretzako familien arteko topaketa da: besarkada berriak, lagunen artekoak, hitzik esan gabe ondo sentitzen direnetakoak.” Patricia
- “Topaketa zoragarria. Sentsazio piloa, eta guztiak baikorrak eta aberasgarriak: poza, adiskidantza, umeen zoriona, ikasketa, hainbeste pertsona zoragarrien gizatasuna eta hil edo biziko den abentura honetan jarraitzeko ezinbesteko indarra”. Roberto
- “Guretzako lehen topaketa izan da. Oso hunkigarria izan da umeak axolagabeki jolasten ikustea eta abentura bidaia honetan beste guraso batzuk ezagutzea. Eskerrik asko posible egin duzuenoi eta bereziki Iñaki eta Erika sexologoei eta haien lagunei. Uitziko aterpetxeko langileen harrera ezin hobea izan da ere. Hurrengoa iristeko irrikan gaude jada”. Carlos
- “Gaur lagun egin naizen neska jator bat ezagutu dut. Zakila duen neska dela aitortu dit eta nik ez diot garrantzirik eman, beste ume bat gehiago delako”. Sahira, 11 urte
- “Esperientzia ahaztezina izan da. Berdin egin behar zaigu zakila duten neskekin eta bulba duten mutilekin aritzea. Haiek badakitelako, inork baino hobeto, nor diren.” Nahia, 12 urte
 

El domingo 10 de abril nos juntamos en Uitzi, en el norte de Navarra, 21 familias de Chrysallis Euskal Herria para compartir un precioso día. Había muchas ganas por encontrarnos con quienes hacía tiempo no nos veíamos y por conocer en persona a quienes todavía solo conocíamos por teléfono o por Whatsapp. Familias de Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia y Araba. Y un par de familias amigas de Burgos y Zaragoza que quisieron acercarse a compartir con nosotros.

Aunque el viento era frío, el sol nos regaló un día lleno de luz.

Un encuentro de familias de niñas y niños y jóvenes en situación de transexualidad en el que nos juntamos madres, padres y otros familiares y amigos con nuestras hijas e hijos. Un encuentro en el que había niñas y niños con pene, y niñas y niños con vulva. Donde volvimos a vivir que lo verdaderamente importante es que cada uno y cada una es como es, que cada una y cada uno es quien es.

El albergue de Uitzi se convirtió en un espacio muy acogedor para las tertulias y conversaciones entre madres y padres, mientras las y los peques y no tan peques jugaban fuera aprovechando el frontón, el parque y todos los alrededores donde podían andar tan tranquis y felices.

Por la mañana, los/as sexólogos/as colaboradores de la Asociación nos hicieron el regalo de organizar juegos, pintar caras, correr de aquí para allá con los 35 niños y niñas y “gaztes” que por allí pululaban. De esa manera los adultos pudimos tranquilamente hacer una asamblea a primera hora, y a mediodía, después de un aperitivo, una charla-tertulia titulada “Aclarando términos, conceptos e ideas” en la que reflexionamos sobre los términos que usamos porque es a través del lenguaje que comprendemos la realidad y a su vez el lenguaje que usamos construye realidades diferentes.

Tras disfrutar de la comida, las niñas y los niños siguieron corriendo, jugando, disfrutando a su aire, mientras los adultos no paramos de compartir anécdotas, proyectos, miedos, alegrías, sueños... Pequeños y grandes afianzando relaciones ya establecidas y creando nuevos vínculos. Vínculos de cariño y cuidado mutuo.

Fue un día precioso. Un día lleno de luz.

 

Aquí os dejamos la reflexiones, sensaciones, emociones... de algunas de quienes estuvimos allí:

- “El encuentro ha sido muy bonito y enriquecedor, tanto para mi como para mis hijos que han vuelto a casa muy contentos. Poder compartir esta experiencia en común me parece muy importante porque, aparte de ser un gran desahogo y saber que me entienden sin ningún problema, te recarga de una fuerza y una energía tan positiva, que creo muy necesaria para afrontar cualquier obstáculo que se vaya interponiendo en el camino de la vida de nuestros hijxs... ha sido un encuentro genial.” Saray

- “Me he visto reflejada en las distintas etapas en las que he visto a mis compañeros y compañeras de fatigas. He sentido su dolor ante la incomprensión, he vivido su vértigo ante lo que se le avecina, he conectado con el cansancio y el peso en los hombros ante tantos retos que nos esperan, el miedo en los ojos por ver sufrir a nuestr@s hij@s. Y con todo esto he comprendido y confirmado la fortaleza de nuestr@s niñ@s, y la capacidad de superación de nuestras familias para afrontar cualquier reto, para superar cualquier obstáculo con el único objetivo de que nuestr@ hij@s sean felices siendo lo que son; niñ@s libres, que se sienten queridos y acompañados en su proceso de vida.” Marian

- “Este reto que nos ofrece la vida nos está enriqueciendo a todas las familias y haciendo ser mejores personas. Mila esker bihotzetik.” Mikel.

- “El encuentro de familias para mí es: abrazos nuevos,abrazos amigos, que te reconfortan sin necesidad de palabras.” Patricia.

- “Precioso encuentro. Un montón de sensaciones, y todas positivas y enriquecedoras: alegría, amistad, la felicidad de lxs niñxs, aprendizaje, la riqueza humana de tantas personas maravillosas y fuerza para seguir adelante en esta apasionante aventura vital.” Roberto

- “Para nosotros era el primer encuentro al que asistíamos. Ha sido emocionante ver a todos los txikis jugando despreocupados y conocer a otros padres y madres embarcados también en esta aventura. Gracias a todos los que lo han hecho posible y especialmente a los sexólogos Iñaki y Erika y sus amigxs. Increíble tambien la atención y el cariño de los responsables de la Posada de Uitzi. Ya estamos deseando que llegue la próxima!” Carlos.

- “Hoy he conocido una niña muy maja de la que me he echo amiga. Me ha contado que es una niña con pene y yo no le dado importancia porque es una más.” Sahira, 11 años.

- “Una experiencia inolvidable. Nos tiene que dar igual tratar con niños con vulva y niñas con pene. Por qué ellos saben, mejor que nadie, quienes son.” Nahia, 12 años.

CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA - Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek "Tximeleta naiz" kanta bere azken diskoan argitaratua

el .

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek keinu bat oparitu digute, muxu bat, besarkada bat, laztan bat, kanta bat: "Tximeleta naiz" kanta bere azken diskoan argitaratua.
Chrysallis Euskal Herria, transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen familien elkartea da.
Mila esker sudurgorriak!!! Mila esker irrien lagunak!!!!
Katxiporreta!!! maite gaituzue!!! maite zaituztegu!!!

 

 

Informazioa - Información

el .