Kirol Munduko Homofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna. Gehitu eta Real Sociedad fundazioa arteko hitzarmena. - Día Internacional contra la homofobia en el Deporte. Convenio entre Real Sociedad fundazioa y Gehitu

el .

Gaur, otsailak 19, Kirolean homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Realak, bere fundazioaren bitartez, publiko egin nahi du bere konpromisoa aniztasun afektibo-sexualarekiko eta norbere orientazio sexualarekiko errespetuarekin eta homofobiaren aurkako borrokarekin.

Zentzu honetan, Gehituk eta  Real Sociedad Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmen honen helburua Real Sociedad Fundazioa eta Gehituren arteko lankidetza esparrua antolatzea da, bi entitateek partekatzen dituzten zenbait helburu lortzera bideraturik diren zenbait ekimenen garapena. Adibidez, oinarrizko eskubideen errekonozimendu osoa lortzea duintasun, berdintasun eta pertsona guztien orientazio sexual eta afektiboaren garapen libreari dagokionean. Baita orientazio sexual edo genero nortasunagatik pairatzen den diskriminazio legal edo sozialarekin amaitzea ere.

Gainera, hitzarmen honek jarraipena emango dio Real Sociedad Fundazioak eta Gehituk bi denboralditik hona egiten ari diren lanari. Formazio tailerrak egiten ari gara, Gehiturekin batera, harrobiko jokalariekin, adin txikietatik lanean hasteko aniztasun afektibo-sexualaren inguruan.

 

 

 

 

 

 

Hoy, 19 de febrero, se celebra el Día Internacional contra la homofobia en el Deporte y  con este motivo la Real Sociedad, a través de su Fundación quiere hacer público su compromiso con el respeto hacia la diversidad afectivo-sexual y la orientación sexual de cada cual y con la lucha contra la homofobia.

En este sentido, Real Sociedad Fundazioa y Gehitu han firmado un Convenio de Colaboración con Gehitu.

El objeto del citado Convenio es regular un marco de colaboración entre Real Sociedad Fundazioa y Gehitu para el desarrollo de acciones conjuntas dirigidas al cumplimiento de algunos objetivos que ambas entidades comparten, como por ejemplo, conseguir el reconocimiento pleno de las derechos fundamentales a la dignidad, a la igualdad y al libre desarrollo de la orientación sexual y afectiva de todas las personas, así como poner fin a toda discriminación legal y social por razón de la orientación sexual o de la identidad de género

Además, este Convenio dará continuidad al trabajo conjunto que Real Sociedad Fundazioa y Gehitu llevan realizando desde hace dos temporadas mediante la realización de unos talleres formativos que, de la mano de Gehitu, estamos llevando a  cabo con los jugadores de fútbol base y jugadoras de la Real Sociedad con el objetivo de trabajar desde las edades más tempranas el respeto a la diversidad afectivo-sexual.