Subscribe Now
Trending News

Datorren asteazkenean hilereko Autoezagutza Taldearen topaketa izango dugu Gehitun. Anima zaitez eta gerturatu gure egoitzara arratsaldeko 18:00etan!

TRANS TOPAKETA: HILEKO LEHEN ASTEARTEAN

Hilero bezala, maiatzean ere Trans Topaketa ospatuko da Gehitun datorren asteazkenean.


TRANSBIBOLLO TOPAKETA: MAIATZAK 13

Azken asteetan emakume LBTI+en talde bat sortu da Gehitun. Horren harira, datorren maiatzaren 13an, taldearen lehenengo Transbibollo Topaketa ospatuko da. Bertan, bizipenak partekatzea, ekintzak egitea, laguntasun sareak sortzea eta gune seguruak eraikitzea espero dugu. Zuk ere horren guztiaren parte izan nahi baduzu, gerturatu zaiten egoitzara! Lehenengo topaketa hau gure artean ezagutzeko eta elkarren nahi eta beharrei entzuteko erabiliko dugu. Amaieran, merendola batekin borobilduko dugu topaketa. Eman izena QRan 💜🌈

MINTEGIA: APIRILAK 29

Gorroto delituren bat pairatu duten pertsonei nola elkarrizketatu jakin nahi baduzu edo zure ezagutzak sakondu nahi badituzu, gerturatu zaitez Gehitura datorren asteazkenean (apirilak 29, 18:00etan)


Lagundu

Modu askotara lagun dezakezu Gehitun.

Egin BAZKIDE (HEMEN klik eginez)

EDO

IZAN BOLUNTARIO

Gure proiektuetan lan egin nahi baduzu, idatzi info@gehitu.org helbidera. Besoak zabalik hartuko zaitugu.

GIBaren, C hepatitisaren eta sifilisaren proba lasterrak

EMAN IZENA GURE BANAKETA-ZERRENDAN

Gure jardueren berri Whatsapp bidez jaso nahi?

WhatsApp Gorde zure mugikorrean Gehitu +34 607 829 807 zenbakiarekin, eta Whatsappeko mezu bat ALTA + IZEN-ABIZENAK idatzita, banaketa-zerrendan sar zaitzagun. Zerrenda horretako mezuak jasotzeari utzi nahi izanez gero, bidali BAJA hitza.

BOLUNTARIOEN BILA GABILTZA

Zinemaldiko saririk aldarrikatzaileenak beste urte batez ateak zabaltzen ditu:

Errealizazioa, sare sozialak gustuko badituzu edo munduko LGTBIAQ+ saririk zaharrenetako baten parte izan nahi baduzu, zure zain gaude!

Idatzi mezu bat edo deitu iezaguzu gehiago jakin nahi baduzu (info@gehitu.org / 607829807).

APLIKAZIOAK SEGURUAGO ERABILTZEKO GIDA

Gida hau harremanetarako aplikazioak modu seguruagoan erabiltzen laguntzeko pentsatua dago.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies