Emakumea

on .

Gehitu – Emakumea

Gehituk, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideen aldarrikapena bideratzen duen elkartea izaki, beharrezkoa du emakumeak gizartean duen funtsezko garrantzia aldarrikatzea eta, ondorioz, gure elkartean ere bai. Beraz,  garrantzitsu eta beherrezkotzat jotzen dugu genero parekidetasuna sustatzea, benetako erronka elkartearen batzorde eta arlo guztietan gizon emakumeen artean dauden desberdintasunak murrizteko neurri zehatz eta zeharkakoak hartzean dagoela sinesten baitugu.

 

Helburuak

Helburu hauek jarraian aipatzen diren elkarteko ekintzetan zehazten dira:

  • Zuzendaritza taldean txertatua dagoen behatokiaren sorrera, genero parekidetasunaren inguruko helburuak beteko direla gainbegiratuko duena.
  • Gainerako batzordeetan bideratzen diren emakume guneak, kirol batzordearen parte den emakumezko futbol ekipoa izaki.
  • Emakumeentzat solik bideraturiko guneak, hileko bigarren ostegunero antolatzen den emakume pintxopotea aipagarri.
  • Elkartera hurbiltzen diren emakumeen harrera bideratzen duten mekanismoak.

Eta kanpora begira genero berdintasunaren inguruko konpromezua ikusarazten duten ekintzak:

  • Berdintasunaren aldeko Donostiako Emakumeen Kontseiluan partaidetza, talde eta elkarte feministek, emakume talde eta Donostiako udaleko Berdintasun Bulegoak osatua.

Berdintasunaren aldeko tokiko politika eraginkorrak sustatu eta donostiar emakumeen inguruko berdintasun eta errealitateari buruzko gaiak aztertzen ditu.

 

Nesken ostiralak

Gehituko Emakumearen batzordeak antolatu dituen "Nesken Ostiralak" emakume lesbiana, transexual, bisexualei e.a....beraien nortasuna askatasunez espresatu ahal dezaten  gure gizarteak beretzat hartzen dituen estereotipo finkoetatik urrunduz gune bat eskaini nahi die elkarbizitzarako eta aisialdirako, horrela elkar ezagutu eta hazi ahal daitezen gizartearen berdintasuna eta zuzentasuna sustatzeko asmoz.  

Hilean behin gutxienez egoitzan elkartuko gara ikasi, ongi pasatu eta hobeto elkar ezagutzeko aukera emango diguten jarduera anitzak burutzeko asmoz.

Ostiral bakoitzeko jarduera antolatzen laguntzeko, ekintza bakoitzaren aurreko ostegunean mezu bat bidali beharko duzue Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera zuen izena eta Gehituko edo gurekin hitzarmena duten edozein elkartekoa zaren ala ez aipatuz.

Gehituko edo gurekin hitzarmena duten edozein elkarteko kideak ez diren pertsonek euro bat ordaindu beharko dute edozein jardueran parte hartu ahal izateko, ekintzen antolaketan parte hartzen dutenek ezik.

2017ko egitaraua:

 

Data Ordua Jarduera
2017/01/13 19:00 Pitonisaren karta botatzea
2017/02/10 19:00 Dardo-txapelketa
2017/03/10 19:00 Film labur lesbikoen saioa
2017/04/07 19:00 Gure amonen jolasak
2017/05/12 19:00 Karaokea
2017/06/09 19:00 Oroitzapenen askaria