Gehitu Magazine

on .

 

Gehitu Magazine lauhilabetekariaren bitartez, hausnarketa piztu, iritzien trukea zabaldu, eta aniztasun afektibo eta sexualek dakartzaten justiziarik gabeko egoerak eta bizipen positiboak agerian jarri nahi ditugu. Magazine hau borondatezko ekimen eta ekintzaren bidez burutzen da, eta gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen  aldeko defentsarako ekarpena egiten du. Helburua zera du, alde batetik, mundu osoko pertsona guztien duintasun, berdintasun eta garapen askerako oinarrizko eskubideen erabateko onarpena; bestetik, lege eta gizarte mailako bazterkeria guztien amaiera.

Aldizkari hau Gehituko kideek egiten dute, eta ale bakoitzaren gai nagusiaren arabera, pertsona ezberdinei eskatzen dizkiegun ekarpenek gero eta aberatsagoa izatea ahalbideratzen dute. Pertsona hauek haien jakintza eremuan eredu dira, hala nola, haien aktibitate profesionalengatik, ekarpen sozialengatik, lan artistikoengatik, ikerkuntza lanengatik edo iritzi artikuluengatik; edota haien LGTBI kolektiboaren aurkako edozein indarkeria egoeraren edo ekintzaren salaketarengatik, edo aipatutako oinarrizko eskubideen aldeko ekimenak sustatzeagatik. 

Gure orrialdeak zure ekarpenen zain daude, idatz ezazu Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Argitalpenak sailean argitaratutako zenbaki guztiak deskarga Argitalpenak - Gehitu Magazine

Jarrai gaitzazu sare sozialetan: