Mendia

on .

 

Gehituren mendi taldea

Gehituren mendi taldea ia elkartearekin berarekin sortu zen; horrela, aurten, hamabost urte bete ditu. Izateko arrazoirik nagusiena zera da, LGTB kolektiboa osatzen dugunok ohikoa ez dugun beste elkargune bat izatea eta, aldi berean, ariketa ludikoa eta osasuntsua praktikatzea.  Irteerak hileroko bigarren igandean izaten dira, asteburuak ere udan, eta ekitaldi ludikoagoak, besteak beste, abenduko babarrunjana eta martxo aldeko sagardotegia. 

 Irteeretarako asegurua

Gehituko mendi irteeretarako joateko, nahiz eta ez beharrezko izan, gomendagarria da bazkide egitea, izan ere, bazkide diren pertsonek ekintza hau betetzen duen erantzunkizun zibil eta istripu (heriotza, ezgaitasun eta osasun asistentzia) aseguru bat dute. Bazkide ez direnentzako 1€ kostatzen den aseguru bat kontratatzen dugu, bakarrik istripuak (heriotza, ezgaitasuna eta osasun asistentzia) aseguratzen dituelarik, erantzunkizun zibila kanpoan geratuz. Guztiz aseguratuak egon ahal izateko  MENDIKO EKINTZETAN FEDERATZEA gomendatzen dugu, aseguru honek ingurune naturalean gertatzen diren istripuen ondoriozko erreskateak ere betetzen baititu. Urte bakoitzaren amaieran bazkide diren pertsonengan federatu ahal izateko formulario bat uzten diegu. BAKARRIK ESKUBIDE OSOKO BAZKIDEAK FEDERATU AHAL IZANGO DIRA.

Dokumentuak