Sebastiane

on .

 

Sebastiane Saria

Sebastiane saria 2000. urteaz geroztik Donostiako Zinemaldian (irailean) urtero ematen den saria da. Homosexualen, bisexualen eta transexualen errealitatea eta balioak hoberen islatzen dituen filma edo dokumentala saritzeko asmoa du.

Lan irabazlea aukeratzeko, Donostiako Zinemaldia osatzen duten sail guztiak hartzen dira kontuan: Sail Ofiziala, Zabaltegi, Horizontes Latinos, Made in Spain, eta abar.

 

Sebastiane Latino

2013 urtean, aurrerapauso bat eman zen, Sebastiane Latino Sariaren sorrerarekin. Sari honek LGTB gai bat jorratzen duen urteko Latinoamerikako ekoizpenik onena aukeratzen du. Saritu hau ez da Zinemaldiko filmen artetik ateratzen, urte osoan zehar epaimahai espezializatu batek ikuskatutako filmen artetik baizik.

Bere lehen urtean, Roberto Fiesco mexikarraren "Quebranto" filma izan zen sari honen irabazle.

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

www.premiosebastiane.com

 

Palmaresa:

Epaimahaiak Ohorezko Aipamena eman nahi dio Mariana Rondónek zuzendutako : Pelo Malo, filmari

 

Jarrai gaitzazu sare sozialetan: