Transexualitate Batzordea

on .

Gehitun T hizkia gure kolektiboko  zati oso garrantzitsutzat hartzen dugu, eta hortaz,  pertsona transexualen inklusioaren alde egiten dugu. Horrela, gure aktibitateen barnean  espazio berrien sorkuntza eta  pertsona horiei benetan merezi duten moduko tratamendua emateko espazioen sorkuntza bultzatzen dugu, izan ere, gizarteak askotan ez du kolektibo hau  gogoko izaten.

Horregatik gure elkartera etorri nahi duten pertsona transexual guztiei deialdia egiten diegu gure parte izan daitezen, eta horrela gure   ekintzetan eta espazioetan parte-hartu eta lagun diezaguten gonbidatzen diegu.

Helburuak

Helburu hauek elkartearen barneko ondorengo ekintzetan zehazten dira:

  • Identitate sexualagatiko edozein motako diskriminazioagatik aholkularitza.
  • Gure ekintzetan emakume zein gizon transexualen parte-hartzearen sustatzea, proposatzen ditugun kirol eta aisialdirako ekintzetan besteak beste.
  • Pertsona transexualen familia eta senideei laguntza eta konpainia.
  • Pertsona hauen ikuspena sustatzea gizartearen barnean.
  • Pertsona transexualek beraien identitatearekiko trantsizioa modu duinean eta errespetu guztiarekin izaten mesedegarri egitea.
  • Gehituren parte diren pertsona transexualen laguntza eta sostengua izatea.

Guzti honetaz gain, gure elkarteak antolaturik, 2015ean Donostian Transexualitateari buruzko jardunaldiak ospatu ahal izan ditugu. Bertan Autonomia Erkidegoko zein Estatu mailako beste  elkarte eta erakundeen parte-hartzea izan dugu.

Laburbilduz, pertsona transexualak seguru senti daitezela eta Gehituren barnean espazio seguru bat izan dezatela.