Latorrizko Palmaresa

on .

2016ko LATORRIZKO GEHIRU SARIA

FERNANDO SAVATER, FILOSOFO ETA IDAZLEari, sexu bereko bi pertsonaren arteko batasun zibilari dagokion “ezkontza” hitza erabiltzearen aurka egin dituen adierazpenengatik, hitz hori sexu desberdineko bikote batek osatutako familiarentzat bakarrik erabiltzen da, eta familia homoparentalari buruz behin eta berriro egin dituen aipamenengatik, horietan adieraziz:

 (...) Aita eta ama izatea bi aita edo bi ama izatearen pareko dela esatea lelokeria bat da (...)

(...) diskriminatzailea da benetan jaio berriarentzat, umezurtz programatua eta giza baldintzari dagokion filiazio bi lerroetako bat kendutakoa delako (...) epaile batek onartu dezakeena da baina ez gogoeta etikoak, izan ere, hirugarren bati bere abentura pertsonalaren funtsezko zati bat lapurtzen dio (...)

Testu guztia

 

2015ko LATORRIZKO GEHIRU SARIA

JOSÉ IGNACIO MUNILLA MONSINOREA Donostiako Gotzainari, GEHITUREN 2015 LATORRI SARIA ematea erabaki du, egin duen eliza-ibilbide luzean barrena entzun dizkiogun iruzkin, pentsamendu eta ideia homofoboengatik, “SEXO CON ALMA Y CUERPO” bere azken argitalpenean jaso dituen moduan, eta hain zuzen ere, lan honen bitartez erantzun bat eman nahi die “gazte asko kezkatzen dituzten galdera ugariei”, eta inolako erreparorik gabe ziurtatzen du “horrelakoak gaiztakeria larritzat jotzen dituen Eskritura Santuan oinarrituta, Tradizioak beti aitortu izan duela jarduera homosexualak berez neurrigabeak direla”, eta homosexualek, jarduera horietan, “ezin dutela onespenik jaso, inola ere”

Testu guztia

 

 2014ko LATORRIZKO GEHITU SARIA

LUIS TOSAR AKTOREAK GEHITUKO LATORRIZKO 2014 SARIA JASO DU LESBOFOBIA ZABALTZEN LAGUNTZEAGATIK

Homofobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, maiatzaren 17an, Gehituk, Esukal Herriko lesbiana gay, transexual eta bisexualen elkarteak, Gehituko Latorrizko saria lortzeko urte osoan zehar ahalegin bereziak egin dituzten pertsona nahiz erakundeak aurkeztu ohi ditu. Sari hau urte osoan zehar homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia hedatzen lagundu duten pertsona nahiz elkarteei ematen zaie…

Testu guztia

 

LATORRIZKO GEHITU 2012 SARIA

MARIANO RAJOI JAUNAK ZUZENDUTAKO ESPAINIAKO GOBERNUARI, GIB eta hiesari eman beharreko erantzunean borondaterik eta lidergo politikorik erakutsi ez duelako, Osasun Sistema Nazionalarekin loturik hartu dituen eta giza eskubideak urratzen, gizarte-desorekak sakontzen eta biztanleria osoa arriskuan jartzen duten neurrietan islatu den moduan…

Testu guztia

 

2011 LATORRIZKO GEHITU SARIA

MARIANO RAJOYri, 2000 egun baino gehiago igaro dira Alderdi Popularrak, Mariano Rajoyren lehendakaritzapean, konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu zuela sexu bereko pertsonen arteko ezkontza bideratu zuen Kode Zibilaren erreformaren aurka. Erreforma hark gay, lesbiana eta bisexualen aurkako azken legezko diskriminazioa desagerrarazi zuen. Azken sei urte lotsagarri hauetan, Gehituk eta FELGTB Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioak behin eta berriro eskatu diote Mariano Rajoyri har zitzala beharrezko neurriak, sexu bereko pertsonen arteko maitasunaren duintasunarentzat hain iraingarria den errekurtso hori behingoz ken dezan Alderdi Popularrak…

Testu guztia

 

2010EKO LATORRIZKO GEHITU SARIA

TARSICIO BERTONE Vatikanoko Estatu Idazkariari, joan den apirilaren 12an Santiago de Chilen egindako adierazpenengatik. Izan ere, Bertonek pederastia homosexualitatearekin lotu zuen, erabat desberdinak diren bi termino erlazionatuz: alde batetik, homosexualitatea, pertsona baten nortasuna modu afektibo-sexual jakin batean itxuratzen duen gizabanakoaren izaera, eta bestetik, pederastia, heldu batek adingabeei eta urritasunen bat duten pertsonei sexu-abusuak egitean datzan delitua. Tarsicio Bertone kardinalak ziurtatu zuenez, Elizaren barruan gertatu eta argitara eman diren pedofilia-kasuek ez dute zerikusirik apaizen zelibatuarekin. Aitzitik, homosexualitatearekin lotu zituen horrelako ekintzak…

Testu guztia

 

2009 LATORRIZKO GEHITU SARIA

JACOBO PIÑEIROK ISAAC PEREZ ETA JULIO ANDERSON erailtzeagatik izandako afera epaitu zuen Vigon egoitza duen Pontevedrako Probintzi Auzitegiko 5. Saileko herri-epaimahaia edo zinpekoa osatu zuten pertsona haien artean, bere absoluzioaren alde bozkatu zutenei. Gehituk, absoluzio-epai hau Isaac eta Julioren duintasun, ohore eta memoriaren kontrako eraso larria dela hausnartzen du, baita hiltzailearen beraren aitorpenaren, fiskaltzaren frogen eta zientzia-poliziaren adituen testigantzen kontrakoa ere…

Testu guztia

 

2008ko GEHITU LATORRIZKO SARIA

FRANTZIAKO GOBERNUAri, ematea erabaki du, ondoko egitateotan oinarriturik:

2008ko maiatzean zabaldu da frantses gizonezko batek bere herritartasuna galdu duela holandar gizonezko batekin ezkontzeagatik. Holakorik ez zen gertatuko sexu desberdineko pertsonen arteko ezontza izanez gero, orduan frantses-holandar herritartasun bikoitza emango baitzitzaion. Europa sozial eta eskubidezko honetan jasanezina da gobernu batek herritartasuna pertsona bati kentzea bere orientazio sexuala dela eta. Entzun ditugu egoera hori zuzendu nahian Sarkozy Presidenteak esandako hitzak, baina ezin zurituzkoa iruditzen zaigu iritzi publikoa gertaeraz jabetu artean Frantziako Estatuak ez erreakzionatzea. Gainera, Frantziako Gobernu berak “ARDOISE” fitxategia abiaraztea proposatu zuen, poliziaren datu base bat non informazio pertsonala bildu behar zen, hala nola: “homosexuala”, “prostituzio erabiltzailea”…Neurri hori ez zen gauzatu gizartearen presioengatik, baina modu horretara planteatze hutsa aski larria dela iruditzen zaigu…

Testu guztia

 

2007KO LATORRIZKO GEHITU SARIA

POLONIAKO GOBERNUARI, herrialde horretako pertsona gay, lesbiana eta transexualei zuzendutako etengabeko erasoengatik. Gutxiengo sexualak jazartzeari dagokionez, gobernu horren azkeneko ekimena aurten, martxoan, iragarritakoa da, hau da, hezkuntza-sistematik orientazio afektibo-sexualaren aniztasunari buruzko erreferentzia oro kentzea; beren orientazio homosexuala modu publikoan adierazten duten irakasleak hezkuntza-zentroetatik botatzeko mehatxua ere adierazi dute…

Testu guztia

 

2006ko LATORRIZKO GEHITU SARIA

LAURA ALABAU MARTÍ, FRANCISCO JAVIER GARCÍA ETA MARÍA LUIS MIRANDA. DÉNIAKO (ALACANT), TELDEKO (KANARIA HANDIA) ETA BURGOSEKO ERREGISTRO ZIBILEZ ARDURATZEN DIREN EPAILEAK DIRA, hurrenez hurren. Eta hirurek gay eta lesbiana bikote batzuen ezkontza-espedienteak geldiarazi dituzte jurisprudentziaren aurkako prozedurak erabiliz eta fiskalek emandako diktamenen aurka eginez. Izan ere, legez kontrako inkonstituzionalitate-arrazoiak argudiatu dituzte Auzitegi Konstituzionalean. Joera homosexuala duten pertsonen arteko ezkontzak ontzat jotzen dituen Kode Zibilaren erreformaren aurka egiteko, goi-mailako magistratura honetara jotzea inkonstituzionalitate-arrazoiak argudiatuz ez dela bidezkoa aldarrikatu du goi-mailako erakunde horrek, Erregistro Zibilaz arduratzen diren epaileek ez baitute inolako zeregin jurisdikzionalik mota horretako ezkontza-espedienteetan (areago, beste herrialde batzuetan, Frantzian kasu, Justizia Ministerioko funtzionarioek ematen dute ezkontzeko baimena).

Testu guztia

 

2003KO LATORRIZKO GEHITU SARIA

HIRU EUSKAL APEZPIKUEI EMATEA, gay, lesbiana eta transexualen duintasun pertsonala eta berdintasuna aitortzearen aurka azaldu direlako ehin eta berriz. Bereziki, hirurek elkarrekin Izatezko Bikoteen Euskal Legea onartzearen aurka igorri zuten idatzia baloratu da, eta baita Vatikanoak iazko uztailan ezagutzera eman zuen dokumentua, Fedearen Dotrinarako Kongregazio Santuarena, babestu izana ere…

Testu guztia

 

2002KO LATORRIZKO GEHITU SARIA

ARTIKULISTA Y _IRITZIEMAILE_ HOMOFOBOEI, AIPAMEN BEREZIA EMANAZ JOSE IGNACIO MUNILLA APAIZA ETA BEGOÑA AMEZTOYRI. Biak dira Homofobia beraren bi aurpegiak. Bai (Munillaren kasuan bezala) zuzeneko erasoaren bidez, aspaldiko posizio atzerakoiak eta argumentu seudozientifikoak erabiliaz Homosexualitatea sendatzeko asmoz, gaixotasun bat balitz bezala... …

…edo bai, Ameztoyren moduan, azken finean gay, lesbiana eta transexualen ikusgarritasuna kaltetzen duen posizio itxuraz neutral eta barregarri baten bidez, horrela bizi dugun marginazio eta desberdintasuna ahantzi eta gure bazterkeriaren zaurian ozpina boteaz...

Testu guztia

 

2001EKO ZILARREZKO GEHITU SARIA

Alderdi Popularrak gidatzen duen ESPAINIAKO GOBERNUARI eman zaio sari hori, antolamendu juridikoak bikote heterosexualei ezkontzaren bitartez ematen dizkien eskubideak gay eta lesbianek osatutako bikoteentzat ere onartzera bideratutako ekimen guztiak era sistematikoan atzera bota dituelako, eta era horretan, gaiaren aurrean tema eta egoskorkeria handiak erakutsi dituelako…

Testu guztia

 

2000KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

IRUÑEA, MONDOÑEDO ETA MALAGAKO APEZPIKU JAUNEI, eliza Katalikoaren Hierarkiaren aldetik erakutsitako jokabide ezegoki honen aurrean gure atsekabearen berri ere eman nahi genuke, fededunekin eta baseko sinestunekin bat ez datorren jokabidea bada ere. Izan ere, behin eta berriz erakusten dituzuen intolerantziak eta ulertuezinak dagoeneko emanda dauzka beste hainbat perla (Gay Harrotasun Eguna Erroman antolatzearen aurkako presioak, sexuaren bidez helarazten diren sexu gaixotasunak prebenitzeko sistemak eta antisorgailuak erabiltzeagatik egindako gaitzespenak, eta abar). eta horiek guztioriek ere mereziko lukete sari hau, noski…

Testu guztia

 

1999KO LATORRIZKO GEHITU SARIA

DIPUTATUEN KONGRESUARI, Coalicion Canaria taldeak aurkeztutako izatezko bikoteen lege proposamena, zeina 1997ko apirilaren 4an Ganbarako Mahaiak tramitera onartu baitzuen, gerarazita edukitzeagatik izapidaketari dagokionean. Saria Ganbarako gehiengoari eman nahi zaio nagusiki. Gehiengo honek, filibusterismo parlamentario arbuiagarrienetakotzat har daitezkeen taktika atzeratzaile eta oztopatzaileak erabiliz, lege proposamenaren izapidaketa legealdi honetan bukatzea ekidin nahi du, horrela proposamenak bertan behera egin dezan…

Testu guztia

 

1998KO LATORRIZKO GEHITU SARIA

KEOPS DISKOTEKARI Donostiako KEOPS DISKOTEKARI, azaldu duen homosexualitatea gaitzesteko jarrera homofoboagatik.

Testu guztia