Zilarrezko Palmaresa

on .

2016EKO ZILARREZKO GEHITU SARIA

Gehituk Jose Luis Rebordinosi eta Donostiako Zinemaldiko bere taldeari eman die zilarrezko Gehitu saria, zinemagintzari erakutsi dioten maitasuna eta talde gisa egindako lana ESKERTU NAHIRIK.

Jendeari entzunez egindako kudeaketa-lanaren bidez, zinemara publiko berriak erakartzen, sortzaile berriei laguntzen eta eztabaidagune desberdinak sortzen saiatu dira.  Horien artean LGTBI kolektiboena.

Gehituk BERE ESKER ONA adierazi nahi die.

Elkarteak, jaio zen urtean bertan, Sebastiane Saria sortzeko erabakia hartu zuen. Sari horren bidez, Zinemaldiko LGTBI filmik onena saritu nahi izan zuen, baina halaber, bizitzeko eta sentitzeko modu desberdinak islatu nahi zituzten film horiek topatzeko modua erraztu nahi zion jendeari.

Sari honen bidez Donostiako Zinemaldiko zuzendariari gure esker ona adierazi nahi diogu, 2011. urtean iritsi zenez geroztik eskaini digun laguntza eta arretagatik. Jose Luis Rebordinosek, esate baterako, ez du sekula hutsik sari honetara.

Testu guztia

 

2015EKO ZILARREZKO GEHITU SARIA

EIBAR KIROL ELKARTEARi , homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia futbol profesionaletik erauzteko eta kirolaren inguruan dabilen edonork bere taldeko nahiz zaleen gaitzespenik gabe armairutik ateratzeko aukera izan dezan, Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioak martxan jarri eta GEHITUK jarraitutako ORTZADAR LIGARI eskainitako laguntza eta babesarengatik.

Eibar Kirol elkarteak, joan den 2015ko otsailean bat egin zuen kanpaina honekin Athleticen kontra Ipuruan jokatutako derbian. Egun horretarako, bi klubek #EuskalDerbiArcoiris hashtag sortu zuten sare sozialetan kanpaina zabaltzeko, eta horrela,  #OrtzadarLiga ekimenarekin bat egiteko. Partida horretan jokalari guztiak beren kirol-oinetakoetan ostadarraren koloreak erakusten dituen lokarriak erabil zituzten homofobiaren errefusa errotik erakusteko eta diskriminaziorik gabeko kultura berria sortzeko bere konpromisoa azpimarratzeko. Kirol munduaren barruan murgiltzen diren guztiak beren identitate sexuala aske bizi daitezen bai jokalekuetan baita harmailetan ere, estadioak aniztasun sexualaren kontrako diskriminaziorik gabeko uneak izan daitezen...

Testu guztia

Con fecha  4 de junio de 2015 representantes de la Asociación Gehitu se reunieron con Monseñor José Ignacio Munilla, Obispo de la Diócesis de Donostia-San Sebastián,  al objeto de hacerle entrega  del diploma acreditativo del contrapremioGehitu de Hojalata, reconocimiento al que se hizo acreedor el pasado 17 de mayo por las declaraciones homófobas recogidas en su última publicación Sexo con alma y cuerpo.

El encuentro posibilitó un intercambio de pareceres que se llevó a cabo en un clima de cordialidad y respeto mutuo. 

Agradecemos a Monseñor la disponibilidad mostrada al respecto y confiamos en que la vía del encuentro posibilite remover obstáculos en la lucha contra esa gran lacra que es la homofobia social. 

La imagen recoge la dedicatoria que Monseñor dejó escrita en el libro destinado a la biblioteca de la asociación.

Ikusi argazkia

 

2014KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

MALAS COMPAÑIAS Zinemagintza Ekoiztetxeari, zinemagintzak balioen hezkuntzarako tresna gisa eta pentsamendu kritikoko korronteak sortzeko gai den tresna gisa duen garrantzia ezin hobeki islatuta geratzen da ekoiztetxe honen ildo estrategikoetan, eta, ibilbide horri eman dion jarraipenagatik, gure aitorpena eta eskerrona merezi izateko arrazoi bilakatu da. Esanahi handia du horrek Donostia bezalako hiri batean, zinemagintza oso loturik baitago bere nortasunarekin eta bere izenarekin...

Testu guztia

 

2013KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

JON SISTIAGA ESCUDEROri eskaintzea, giza eskubideen aldeko defentsan buruturiko kazetaritza ibilbideagatik eta bereziki “HOMOSEXUALAREN EHIZA” erreportajearen inguruan eginiko lanagatik. Bertan, Ugandako LGTB kolektiboak bizi duen errealitatea plazaratzen baita...

Testu guztia

 

2012KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

EMPAR PINEDA ERDOZIAri, gizarteko eremu guztietan emakumeen eskubideen aldeko borrokan egindako ibilbideagatik eta sexu-dibertsitatearen defentsaren alde egindako lan eskergagatik...

Testu guztia

 

2011KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

ESTHER NOLLA MIRÓ andereari familiagunean aniztasun afektibo-sexualaren alde egin duen lanagatik, berak sortutako AMPGYL elkartearen bidez (Asociación de Madres y Padres de gays y lesbianas). Gaur egun elkarteko presidenta da...

Testu guztia

 

2010KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

CEAR, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea. Baztertuen zioarekin bat egiteak goratu egiten du ekintza horretan diharduena. Lgtb pertsonek diskriminazioa eta bazterketa soziala jasan izan ditugun eta oraindik jasaten ditugun bezalaxe, pertsona behartsuak, baztertuak, errefuxiatuak, aberrigabeak, beren legeri nazionaletan onartzen ez dituztenak, ondasunak eta herritartasuna kendu dizkietenak dira agian diskriminazioaren arazoa alde gogorrenetik ezagutzen dutenak. Pertsona horiek, nolanahi ere CEAR Elkartean, 1979an sortu zenetik, kontsolamendua eta ulertzea aurkitzeaz gain lankidetza praktikoa ere aurkitu dute, bazterketarik gabeko munduarekin bat egin duten munduko herrialdeek premiarik handiena duen jendearekin duten konpromiso horrekin aurrera egin dezaten...

 Testu guztia

 

2009KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

NAFARROA BAI koalizioari, Nafarroako Foru Parlamentuan pertsona transexualak erabat onartzeko lege integralaren proposamena aurkeztu zuelako. Nafarroa Bai koalizioak beti kontuan izan ditu pertsona transexualak, gizartearentzat ikusezinak direla onartu du, funtsezkoak diren horien eskubideak diskriminazio-egoeran daudela ikusi du, laneratzeko zailtasunak dituztela egiaztatu du...

Testu guztia

 

2008KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

JESUS VAZQUEZI, Sexu orientazioaren ikusgaitasuna funtsezko urratsa izan da gay, lesbiana, transexual eta bisexualok azken urteotan aurrera egin dezagun, eta horretan, Jesús Vazquez erreferente bilakatu da...

Testu guztia

 

2007KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

AMNISTIA INTERNAZIONALARI, Amnistia Internazionala mundu mailan giza eskubideen alde lan egiten duen elkarte bat da. Amnistia Internazionalak duen ibilbidea, oihartzuna eta ospea izanik, lesbiana, gay eta transexualen eskubideen aldeko borrokan sartu izana pauso garrantzitsu bat da gure eskubideak giza eskubide gisa gainerako biztanleen baldintza beretan onartzeari dagokionez...

Testu guztia

 

2006KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

Eusko Jaurlaritzak onura publikoko izendatutako GEHITU, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteko Koordinazio Kontseiluak 2006ko maiatzaren 5eko bileran erabaki du, HIESaren aurkako Batzordeak hala eskatuta:
2006KO GEHITU ZILARREZKO SARIA EMATEA DONOSTIA OSPITALEKO GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN UNITATEARI. 2006ko ekainean betetzen dira 25 urte, dakigula, GIB-HIESak jotako lehen gaixoa hil zenetik. Nahitaezkoa da, eta halaxe egiten da, horrelako gaixoei ikuspegi zabaleko osasun-laguntza ematea: ikuspegi psikologikoa, soziala, bihozbera... Eta hain zuzen ere, azken puntu horretan datza aurtengo saria emateko arrazoi nagusia...

Testu guztia

 

2005EKO ZILARREZKO GEHITU SARIA

ELIZA GARA/SOMOS IGLESIA ETA ARNASATURI, gaur, Gehituko kideok, Aitor Urrestiri eta Loliri, Eliza Gara eta Arnasatuko kideei, hurrenez hurren, 2005eko Zilarrezko Gehitu Saria eman nahi diegu.
Hemen bildu garenontzat pozgarria da sari hau ematea Eliza Katolikoaren barnean heterodoxia ordezkatzen duten eta oso hierarkizatua, itxia eta homosexualitateaz hausnartu eta eztabaidatzea galarazten duen erakunde bat aldatzeko gogoa adierazten duten bi pertsonari. Eliza Katolikoak munduan sekulako eragina du eta maitatzeko heterosexuala ez den beste moduak erabat gaitzesten dituzten arau moralak ezartzen jarraitzen du...

Testu guztia

 

GEHITU ZILAR BEREZIA 2005EKO IRAILA

GEHITU, Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteak "Gehitu zilarra" saria ezarri zuen joera homosexuala dutenen duintasun, berdintasun eta askatasun eskubide funtsezkoen alde egiten berezituriko pertsona edota erakundeak saritzeko.

2005eko ekainaren 30a Espainiako herritarren historian sartuko da, egun horretan behin-betiko onartu baitzen soilik emakumez edo soilik gizonez osaturiko bikoteak ezkon daitezen baimentzen duen Kode Zibilaren aldaketa; horrek gizon-emaztez osaturiko bikoteen baldintza beretan jarri ditu sexu berekoen bikoteak. Justizia eskaria zen aldaketa horrena; norberaren berezitasunak alde batera utzita pertsona ororen eskubideak babesteari begiratuta egina, ezin manten baitzitekeen homosexualen maitasuna ezkontzak ematen duen estatus juridiko, sozial eta erakundezkotik at. Halatan, bada, joera homosexuala dutenei ezkontzeko eskubidea onartzeak guztizko garrantzia du, bai gaur artean laidogarriki baztertuak izan direnentzat, baina baita ere giza-eskubideak gorde daitezen nahi dutenentzat eta demokraziaren sistema berarentzat ere. Aldaketa honek Espainia aurrera eraman du eta Herbehereak, Belgika eta Kanadarekin batera aurreko lekuetan jarri kalitatezko demokraziak eraikitzeko bidean, herritar orok benetan eskura dezan osoki eta berdintasun betean funtsezko eskubideak baliatzeko aukera…

Testu guztia

 

2003KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

EUSKO LEGEBILTZARRARI Zilarrezko GEHITU Saria ematea iragan maiatzean Izatezko Bikoteen Euskal Legea onartzeagatik. Lege honek gure Erkidego Autonomoaren eskumenak sakonki aztertzen ditu, ezkondutako bikoteeen eta bikote homosexualen arteko egoera legala parekatuz. Euskal herritar guztien ganbara legislatiboak berdintasunarekiko konpromisoa erakutsi du. Aldi berean, herritar guztiok duintasun eta errespetu berberarekin bizitzea merezi dugularen konbentzimendua adierazi du. Halaber,  edonoren nortasunaren garapen librerako eskubidea, gizarte honen konbibentziarako zutabe oinarrizko eta eztabaidaezina izan behar duela ere. Erabaki guztiok, Euskadi, mendebaldeko gizarte aurreratuenen artera eraman dute, familia homoparentalen errekonozimenduari dagokionean...

Testu guztia

 

2002KO ZILARREZKO GEHITU SARIA

EITB EUSKAL IRRATI TELEBISTAREN INFORMAZIO ZERBITZUEI, beren profesionalek gure mezu eta aldarrikapenekiko azaldu duten ardura eta arretagatik. Bere erabakian, Kontseilu honek telebista bezalako komunikabide batek daukan adiera eta bere denbora eskasia baloratu ditu. Nahiz aipatu eskasia horrek eman nahi diren edukinak halabeharrez mugatu egiten dituen, beti izan dira gai interesgarria gay, lesbiana eta transexualen eskubideak EITBren informazio zerbitzuentzat, beren emanaldietan tarte garrantzitsua beteaz...

Testu guztia

 

2001EKO ZILARREZKO GEHITU SARIA

Aipatu ebazpena onartu duten EUSKAL UDALEI, zeinaren bidez bikote gay eta lesbianei, izatezko bikoteen udal erroldan izena ematerakoan, bikote heterosexualekiko berdintasun mailan zeremonia bat egiteko eskubidea onartu baitute, eta, halaber, estatuko gobernuari bikote gay eta lesbianei ezkontzeko eskubidea onar dakiela eskatu baitiote...

Testu guztia

 

2000KO ZILLAREZKO GEHITU

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARITZARI, GEHITU Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteak ohore eta atsegin handiz jakinarazten dio buru zaren erakundeari, ezen, gure Zuzendaritza Batzordeak GEHITU-REN ZILARREZKO SARIA 2000 zuen erakundeari ematea erabaki duela, gure elkarteak urtero sari hau ematen baitio lesbiana, gay eta transexualen eskubideak defenditu eta sustatzeagatik nabarmendutako pertsonari edota erakundeari. Ganbara horretan ordezkaturik dauden talde politikoek egoera bidegabe eta marjinatzaile bati amaiera emateko erakutsitako borondatea izan dugu kontuan erabaki honetan, bikoteei haurrak adoptatzeko eskubidea ematen dien Bikote Elkartze Egonkorren Legea onartu baitzenuten ekainean, bikoteak sexu bereko pertsonaz edota sexu biologiko desberdineko pertsonaz osaturik dauden ala ez aintzat hartu gabe. Beraz, gay eta lesbianen kolektiboek aspalditik aldarrikatzen genituen eskubide eta erreibindikazioak osorik onartzen dituzten lehenak, zuen foru erakunde horretako ganbara izan da estatu espainiar osoan. Eta horrek argi eta garbi erakusten du beste instantzia batzuetan antzeko proiektuak geldiarazita egotea zeharo ezduina dela, eskabide horiek guztiak gizarte errealitatearen isla garbia direlako...

Testu guztia

 

1999KO ZILLAREZKO GEHITU


JOSÉ ÁNGEL CUERDA, Gasteizko alkate ohiari, izatezko bikoteen udal erregistroak sortzeko bidean aitzindari izan zelako eta, halaber, bere agintaldian gay eta lesbianen eskubideen defentsan bai eta orientazio sexualagatiko bereizketaren aurkako ekimenei laguntza emateko orduan beti prest egon delako...

Testu guztia

 

1998KO ZILLAREZKO GEHITU

DONOSTIAKO UDALEKO KOOPERAZIO ETA TOLERANTZIA ZINEGOTZIGOARI lesbiana eta gayentzako eskubide berdintasunaren alde azken urteotan egin duen lanarengatik...

Testu guztia