Mugen Gainetik-ek Ertamerikako LGTBI+ elkarteen diagnosia aurkeztu du

on .

 

 

 Mugen Gainetik elkarteak aurten buru duen Amerika Erdialdeko 4 herrialdeetan eginiko LGTBi+ elkarteen diagnosia aurkeztu du.

 Diagnosi honen helburuak hango gizartearen egoera ezagutu, haien arteko sareak sortu, gure gizartean plazaratu eta hemengo eta hango elkarteen arteko elkarlana burutzea da.

 Hemen jaitsi dezakezue  Diagnosia

                                   Erakundeen direktoria Euskaraz

                                   Erakundeen direktorioa Gaztelaniaz

 

Beraien webgunerako bidea

 

 

Mugen Gainetik

on .

 

Mugen Gainetik garapenerako lankidetza bideratzen duen elkarte bat da, herrialde ezberdinetako bidegabekerien berri zabaldu nahi du eta pertsonak sistema ororen erdigunean kokatu. Horretarako bereizkeriarik gabeko printzipio, ahalduntze eta genero parekidetasuna ahalbidetzen ditu, pertsona ororen giza eskubideak bermatuko dituen politika publikoak aldarrikatu eta gizakien ordez merkatuek lehenesten dituzten politiken aurka lan eginaz. Elkartasuna ez duela asmo onera mugatu behar ez eta balizko egitura-aldaketen zain egon uste du eta horregatik ekintzaren aldeko apustua egiten du. Zentzu horretan herrialde txirotuetan garapenerako lankidetzako egitasmoak bideratzen ditu eta gizarte eraldaketarako hezkuntza sustatu orekatua izango den giza eta lurralde berrantolaketa baten alde lan egiten du, parte-hartze, jasangarritasun, gizon eta emakumeen arteko parekidetasun, bizi kalitate, justizia eta duintasuna oinarri hartuta.

Giza eskubideen aldeko borroka honetan, nazioarteko testuinguruan bereziki kaltebera den LGTBI kolektiboari bideraturiko prozesu bati heldu dio, aniztasunaren balioa ikusarazi eta kultura gizarte eraldaketarako tresna gisa erabiliaz. Ibilibide honetan ezinbestekoa da, ahaleginak batu eta LGTBI erakundeekin batera lan egitea. Hori dela eta sustatua da Gehiturekiko harremana, giza eskubideen aldeko eta konkretuki LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ibilibide bateratua jorratzeko.

Beraien webgunerako bidea