Gazte-aisialdi eta kirol-taldeak

on .

Gehituk sortu duen heziketa programa hau herriek kudeatzen duten gazte-aisialdi-taldeei edo/eta kirol-taldeei zuzentzen da. 

Programa honen bitartez gazteak genero eta sexuafektibitate aniztasunaren inguruan sentsibilizatu nahi ditugu beraien aisilaid arloetan, printzipioz denera 4 ordu irauten duen (2 orduko 2 saio) parte-hartze dinamiken bitartez. Dena den, talde bakoitzaren beharrei egokitu daiteke diseinatutako tailerra.

Tailer hauen bitartez ingurugiro formalago batean eskoletan azken urteetan egin ditugun tailerrak osatu nahi ditugu, gazteen arlo sozial osora helduz, bai eskolan bai eskolatik at; bereziki, kirol-taldeetan, non sentsibilizazioa oso beharrezkoa dan oraindik ere.

2017an zehar 7 tailer egin ditugu, Errealean barne.

Tailer hauen inguruko informazioa jaso nahi baduzu, idatziguzu Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.bat   edo deitu iezaiguzu 943 46 85 16 ra.