Osasun sexuala

on .

GEHITUtik urteak daramatzagu osasun sexualaren arloan lanean. Hala, osasun taldetik hainbat ekintza antolatzen dira prebentzioaren inguruan urtean zehar, hala nola, egun garrantsitsuetan ikusgarritasuna, bai kaleetan edo bai sare sozialetan, (otsailak 14, martxoak 1, uztailak 28 edo abenduak 1); asteazken positiboan egitea; kondoi eta lubrikante banaketa egitea hainbat jai eta kultur guneetan edota udako prebentzio kanpaina dela eta spot bat sortzea STIen prebentzioa eta sexu praktika osasuntsuak ikustarazteko.

Urteak pasatuta eta STIen munduan sakontzen oso garrantsitsua iruditu zitzaigun prebentzioaz aparte, praktikara pasatzea eta, horregatik, GIB, C Hepatitisa eta Sifiliaren test lasterrak egiten hasi ginen. Hau ez zen posible izango harrera espezializatu bat eta zerbitzuak eskatzen duen profesionaltasuna gabe. Hori dela eta, osasun sexualaren inguruan couselling-ean formakuntza duten profesionalek egiten dituzte test hauek.

Azkenik, Informazio eta Komunikazio Teknologiek couselling-a eta prebentzioa informazio moduan lantzeko eskaintzen diguten tresnak aurrera egin dute eta horregatik hainbat plataformetan perfila sortu dugu non osasun sexualaren inguruko galderak edo arazoak erantzuten ditugu couselling-aren bitartez.