Gibaren eta sifiliaren test lasterra

Test lasterra LGTB ingurunean egiteko aukera eskaintzen du Gehituk, eta edonork balia dezake zerbitzu hori sexu-orientazioagatik edota egoera serologikoagatik baztertua izatearen beldurrik gabe.

Informazio gehiago

Gibaren eta sifiliaren test lasterra

on .

 

Gibaren Eta Sifiliaren Test Lasterra

Test lasterra LGTB ingurunean egiteko aukera eskaintzen du Gehituk, eta edonork balia dezake zerbitzu hori sexu-orientazioagatik edota egoera serologikoagatik baztertua izatearen beldurrik gabe.

Erabiltzaile batzuk kezkak izan ditzakete beren osasun-zentroan testa egitekorakoan, dituzten sexu-jarduerak edota beren egoera serologikoa ezagutzera eman nahi ez badute. Gehitun erabiltzailearen pareko diren boluntarioek egiten dute test lasterra, eta horrek egoera serologikoa epaituak sentitu gabe jakiteko aukera ematen die erabiltzaileei.

Test tradizionalarekin baino gutxiago itxaron behar da emaitza jasotzeko, 20 minutu inguru soilik, eta horrek itxaronaldia arintzen die erabiltzaileei. Hatz batean egindako ziztada txiki bakar bat nahikoa da GIBaren eta sifiliaren testa batera egiteko. Bi emaitzak batera jasotzen dira.

Emaitza jaso arteko denbora informazio argigarria emateko, zalantzak argitzeko eta parekoen arteko aholkularitza eskaintzeko baliatzen da. Egoki denean, beste baliabide soziosanitarioetara bideratzen da erabiltzailea. Esaterako, Gehituk lankidetza-harreman estua du Harri Beltza elkartearekin GIB-Hiesarekin bizi direnei laguntza emozionala emateko.

2010. urte amaieraz geroztik eskaintzen du GIBaren eta Sifiliaren test lasterra, eta aldez aurretik emandako hitzorduen bidez kudeatzen du, hamabostean behin, test lasterra. Eskariek gora egin ahala, maiztasun handiagoz eskainiko da zerbitzu hau.

  

Eskatu hitzordua eta egizu testa 943 468 516

Hemen gaude: Zabaleta 47, solairuartea, Ezk. A_B

GIBaren froga azkarra egiten duten farmaziak Euskadin, hemen klik egin ezazu