Reala Gehituk sustatutako Ortzadar Ligaren kanpainari atxiki zaio

el .

Realak bat egin du Gehituk sustatutako Ortzadar Ligaren kanpainarekin, Real Sociedad Fundazioaren bitartez, zeienak kirolari gazteak balioen inguruan prestatzen diharduen, kirola, garapen pertsonala eta soziala uztartzen dituzten prestakuntza programen bitartez. Atxikimenduaren helburua da kirol profesionalaren munduan homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia desagerraraztea, eta kirolean inplikaturiko pertsona oro armairutik irtetera animatzea, bere taldeak edo zaleek oro har erakutsi dezaketen arbuioaren beldurrik gabe. Kanpaina Real Sociedad Fundazioak garatzen duen erantzukizun soziala gauzatzeko programaren barruan kokatzen da.

Kanpainak hainbat ekintza ildo ditu. Horietako lehenengoa zaleak izango dira. Zaleen atxikimendua lortzeko, Gehituk LGTBIren ikurra diren ortzadar lokarriak oparituko dizkie datorren igandean, maiatzak 8, Rayo Vallecanoren aurkako partida ikustera Anoetako zelaira hurbiltzen diren pertsona guztiei, beraien datuak lagatzen badituzte kirolari eta dibertsitate sexualari buruzko azterketa txiki bat egiteko eta kanpainan bertan eta Gehituren barruan egiten diren egitasmoen berri jasotzeko, bizikidetza eta kirol munduko LGTBI kideen ezagutza sustatzeko.

Beste ardatz bat oinarriko futbola eta kirolari gazteak izango dira, izan ere, Real Sociedad Fundazioaren eta Gehituren artean izenpetutako hitzarmenari esker, Realeko oinarriko taldeetako jokalariak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan, lehen eta bigarren heziketako ikastetxeetan eman ohi diren tailerrez baliatu ahal izango dira; bertan, dibertsitate afektibo-sexualari eta familiarrari buruzko tailerrak ematen dira, dauden errealitate desberdinak normalizatzen laguntzeko, bai nortasunari dagokionez bai sexu orientazioari dagokionez, adin goiztiarretatik.

Joan den astean aipatu tailerren lehenengoa eman zen, zehazki, Realeko kadeteen taldeetako batekin. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta Realeko prestakuntzako futbolaren arduradunek zein Gehituko arduradunek, hala nola futbolari kadeteek egindako balorazioa oso positiboa izan zen.

Real Sociedad Fundazioaren eta Gehituren arteko lankidetzak jarraitzeko bokazioa dauka eta, horregatik, helburu moduan ezarri da Real Sociedad Fundazioaren eta Gehituren dinamikan ohiko jarduera moduan ezartzea.

Informazioa gehiago hemen.