Gipuzkoako hiritarrak eta LGTBI eskubideak latinoamerikan - La ciudadanía de Gipuzkoa y los derechos LGTBI en América latina

el .

Aurten Gehituko 18 Sebastiane Sariek eta Mugen Gainetik elkarteak zine-emanaldiak eta mahai-inguruak antolatu dituzte Gipuzkoan zehar Latinoamerikan LGTBI eskubideen egoerari buruz hausnartzeko asmoz.

2017 Sebastiane Sarien edizio berri honetan ere antolatu dugu, Zinemaldiaren Industria jardueren baitan, 3. Iberoamerikako Zine-jaialdi-zuzendarien topaketa. Eta latinoamerikako zine-aditui hauek gure artean daudela aprobetxatuz, Mugen Gainetik elkarteak Gipuzkoako Diputazioaren laguntzaz sustatu duen proiektu batekin bat egin dugu.  

Mugen Gainetik kooperazio elkarte donostiarraren "LGTBI Kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa" proiektuaren helburuetako bat latinoamerikako LGTBI errealitatea bertan egindako zinemaren bitartez ezagutaraztea da. 

Eta helburu hori lortzeko asmoz, Gipuzkoako hainbat herritan (Irunek, Tolosak eta Debak lehen edizio honetan gurekin parte-hartzea erabaki dute) LGTBI gaian oinarritutako filme latinoamerikar baten doako zine-emanaldiak (aurten Rara, 2016eko Sebastiane Latino sariko irabazlea)  eta ondoren zine-programatzaileen topaketa dela eta Gipuzkoara datozen latinoamerikako zine-profesional batek dinamizatutako mahai-ingurua ospatuko ditugu.

Hain handi eta anitza den kontinente horretan, bai hegoaldeko eta bai erdialdeko ikuspegiak  ikus ahal izango ditubu, Peru eta Dominikar Errepublikatik helduko zaizkigun bi ekintzaile eta aldi berean zine jaialdi zuzendari diren bi lagunei esker..

Rolando Salazar (Peru), zine-zuzendaria eta jada 8 edizio ospatu dituen Limako Out Fest Gay Lesbo Trans Zine-Jaialdiaren  zuzendaria. LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea Perun, non LGTBIfobia handitzen doan urtetik urtera.

Deivis Ventura (Dominikar Errepublika), zine-zuzendaria, politikaria, LGTB ekintzailea eta hezitzailea. PNUDek sustatzen dituen GIB Egitasmorako eta aniztasun sexoafektibo eta giza-eskubideen aldeko ekintzetan laguntzaile.

Bi zine-profesional hauek lehen pertsonan kontatu ahalko digute zeintzu diren beraien herrialdeetan egunero aurkitzen dituzten zailtasunak eta bilatzen dituzten helburuak.

 


 

 

Este año los 18 Premios Sebastiane de Gehitu en coloboración con Mugen Gainetik han organizado proyecciones y mesas redondas a lo largo y ancho de Gipuzkoa para reflexionar sobre los derechos LGTBI en América latina.

En esta edición 2017 de los Premios Sebastiane seguiremos organizando, en el marco de las actividades de Industria del Festival donostiarra, el 3er Encuentro de directores de festivales LGTBI Iberoamericanos. Aprovechando la oportunidad que nos da su presencia entre nosotros, nos hemos aliado con la ONG Mugen Gainetik y un programa que esta ha impulsado en colaboración con la Diputación Foral de Gipuzkoa.

El proyecto Espacios de coordinación internacionales del colectivo LGTBI y conciencia crítica en la cuidadanía guipuzcoana de la asociación donostiarra de cooperación Mugen Gainetik, busca acercar la realidad latinoamericana LGTBI a través de la mirada que su cine nos da de ella.

Para llevarlo a cabo celebramos una serie de proyecciones gratuitas en diferentes localidades guipuzcoanas (Irún, Tolosa y Deba han decidido participar en esta primera edición) de una película latinoamericana de temática LGTBI (este año Rara, ganadora del Sebastiane Latino de 2016), y posterior mesa redonda dinamizada por algunos de los profesionales del cine latinoamericano que vienen a Gipuzkoa con motivo del encuentro de cineastas latinoamericanos.

En un continente tan grande y plural hemos querido tener dos visiones, la del sur y la del centro, gracias a dos activistas y directores de festival que nos llegan de Perú y República Dominicana.

Rolando Salazar (Perú), director de cine peruano y director también del Festival de Cine Gay Lésbico Trans de Lima, OutFest, que cuenta con 8 ediciones. Activista por los derechos del colectivo LGTBI en Perú, país en donde la homofobia aumenta año tras año.

Deivis Ventura (República Dominicana), director de cine, político, activista LGBT y educador. Colaborador del Programa de las Naciones Unidas para el Desarrollo (PNUD) para la Iniciativa VIH y Ciudades en Boca Chica, así como en acciones vinculadas a la diversidad sexual y los derechos humanos promovidas por el PNUD.