XVIII Sebastiane Sariko Irabazlea - Ganadora del XVIII Premio Sebastiane

el .

(abajo en castellano)

XVIII. SEBASTIANE SARIAREN IRABAZLEA. EPAIMAHAIAREN AKTA


GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay transexual et bisexualen elkarteak eta bere izenean Sebastiane Sariaren Epaimahaia osatzen duten Igor Blanco, Joaquín Garrido, Joseba Errekalde, Juanjo Arin, Lander Bergés eta Nicolás Subiránek, erabaki du XVIII. SEBASTIANE saria,

Robin Campillo zuzendariaren

“120 TAUPADA MINUTUKO /120 BATTEMENTS PAR MINUTE (2017)

filmari ematea honako arrazoi hauek dira-eta:


Gayen eta HIESAren oroitzapena gizarte osoarentzat berreskuratzeaz gain balore gisa berreskuratzen dituelako konpromisoa, bidegabekeriaren aurkako borroka, ausardia, norberak bere burua gainditzea eta alaitasuna. Eta, aldi berean, intimitateari eta maitasunari buruz hitz egiten duelako, etiketak apurtzen dituen indar horri buruz, alegia.
Ikusgaitasun historikoa ematen diolako laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako gazteek egin zuten borrokari, hau da, gaixotasuna gainditzearen aldeko, elkar hartzearen aldeko eta gazte haiek babestu eta zaindu behar zituzten botereen eta gizartearen aurka kontzientziatzearen aldeko borrokari. Konpromiso horretan bizitzak salbatu baitzituzten.
Robin Campillok eta bere taldeak frogatu dutelako maila tekniko, narratibo, plastiko eta ideologiko handiko zinema eginez publiko guztiengana irits daitekeela.

  • Aldarrikapena bistaratzen dute boterearen eta indiferentziaren aurka estigmatizatutako gay eta gaixoen marjinalitatetik. Baina Campillok ez du ahantzi nahi emakumeen rol funtsezko eta grinatsua, ezta drogazaleena, prostituituena, hemofilikoena eta beren seme-alaben aldeko borrokan hain zeregin garrantzitsua duten amena ere
  • Filmak erritmo bizia hartzen du, eztabaida politiko eta sozial sakon eta biziak aldarrikapen-ekintza deigarri eta ederrekin tartekatuz, betiere kultura homosexualean hain berebizikoak diren jaia, dantza eta sexua ahantzi gabe.
  • Robin Campillok eta Philippe Mangeot-ek ez diotelako uko egin beren gidoian amodiozko istorio eder bat sorrerako unetik bertatik kontatzeari. Eta gay-bikote baten intimitatea eta maitasuna, inposatutako konbentzionalismorik gabe eta zineman gutxitan ikusten den errealismoz, erakustera ausartu direlako.


Horren guztiaren bidez erakusten da maitasuna sortzen dela film zoragarri honetan flotatzen duten hauts-molekula guztien bidez, eta belaunaldi berriei deiadar egiten zaie GIBaren eta hiesaren aurrean guardia jaits ez dezaten, berriro ere egiten ari diren bezala, gizartearen eta botearen indiferentziaren aurrean.


18. Sebastiane Sariaren epaimahaiak erabaki du aipamen berezia egitea Ivana Mladenovic zuzendariaren Soldatii. Poveste din Ferentari (Soldiers. Story from Ferentari) filmari, ikusezintasun bikoitza pairatzen duen eta bere kontraesanekin denok bakarrik uzten dugun gutxiengoa, alegia, ijitoa eta homosexuala, ikusgai egiteagatik

Prentsa-oharra pdf formatuan jaitsi

Informazio Gehiago


GANADORA XVIII. PREMIO SEBASTIANE. ACTA DEL JURADO


GEHITU, asociación de gays, lesbianas, transexuales y bisexuales del País Vasco, y en su representación el Jurado del Premio Sebastiane, compuesto por los socios de dicho colectivo Igor Blanco, Joaquín Garrido, Joseba Errekalde, Juanjo Arin, Lander Bergés, y Nicolás Subirán ha decidido conceder el XVIII premio SEBASTIANE a la película


“120 PULSACIONES POR MINUTO / 120 BATTEMENTS PAR MINUTE " (2017) del director Robin Campillo,


por ser una película que sin dejar de recuperar para toda la sociedad la memoria de los gays y del Sida reivindica como valores el compromiso, la lucha contra la injusticia, la valentía, la superación o la alegría. Y a la vez habla de intimidad y amor, esa fuerza que rompe etiquetas.
Por dar visibilidad histórica a la lucha solitaria de los jóvenes de los ochenta y noventa por sobrevivir a la enfermedad, apoyarse y concienciar contra los poderes que deberían haberles protegido y la sociedad que debería haberlos cuidado. Porque con su compromiso hasta la muerte salvaron vidas.
Porque Robin Campillo y su equipo demuestran que se puede hacer cine de una gran factura técnica, narrativa, plástica e ideológica y llegar a todo tipo de públicos.

  •  Muestran la reivindicación desde la marginalidad de gays y enfermos estigmatizados contra el poder y la indiferencia. Pero Campillo no quiere olvidar el papel de la mujeres como primordial y apasionante, a los drogodependientes, a las personas prostituidas, hemofílicas y elementos tan importantes en la lucha como fueron las madres que se implicaron en las causas de sus hijos.
  •  120 pulsaciones por minuto adopta un ritmo apasionante en el que se intercalan debates políticos y sociales profundos e intensos, con acciones reivindicativas impactantes y bellas, sin olvidar algo vital en la cultura homo como son la fiesta, el baile y el sexo.
  •  Porque Robin Campillo y Philippe Mangeot no renuncian en su guión a contar una bella historia de amor desde su nacimiento. Y osan desvelar la intimidad y el amor de una pareja gay donde no hay convencionalismos impuestos con un realismo que pocas veces se ha visto en cine.


A través de todo ello se muestra que el amor surge por todas las moléculas de polvo que flotan en este maravilloso film y se grita a las nuevas generaciones que no bajen la guardia ante el VIH-SIDA, como lo están haciendo ante, de nuevo, la indiferencia social y del poder.


El jurado del 18 premio Sebastiane ha decidido dar una mención especial a “Soldatii. Proveste din Ferentari (Soldiers. Story from Ferrentari) de Ivana Mladenovic, por mostrar a una minoría doblemente invisibilizada, la gitana y homosexual, a la cual todos dejamos sola con sus contradicciones.

Descarga aquí la Nota de prensa

Más información