Nota de prensa - Prentsa oharra: Osakidetzaren azken enplegu eskaintza publikoaren edukiei buruzkoa - Sobre contenidios de la última OPE de Osakidetza

el .

 

2018ko otsailaren 20an Gehitu elkarteak hiru pertsonaren telefono-deiak jaso zituen Eraberean - Euskal Herriko Tratu Berdintasunaren eta Diskriminazioaren aurkako Sarea zerbitzuaren bitartez. Gehitu elkartea sare horretan txertatuta dago. Hiru pertsona horiek beren ezinegona azaldu zuten Osakidetzak argitaratutako azken Enplegu Eskaintza Publikoan (Otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpena) adierazitako termino batzuekin. Ezinegonaren arrazoia zera da, “Paziente lesbiana, gai, bisexual eta transexualen tratamendua” gaia psikiatriako atalean sartu izana, LGTBI kolektiboarekiko panteamendu patologizatzailea ikusten dutelako. 

 

Eskaera horietan oinarrituz, elkartea Osakidetzako Pazienteak eta Erabiltzaileak Atenditzeko Zerbitzuarekin (PEAZ/SAPU) jarri zen harremanetan eskaeren berri eman eta gaia jorratzeko bilera bat eskatzeko.

 

Martxoaren 2an Osakidetzako Zuzendari Nagusi Mª Jesus Gemma Mugikaren telefono-dei bat jaso zen. Dei hartan barkamena eskatu zuen, eta martxoaren 7ko data zeukan idazki batean berriz ere eskatu zuen barkamena. Horretaz gain, jakinarazi zuen Eskaintza Publikoaren testua berrikusi egingo zela berehala beharrezko zuzenketak egiteko, eta zuzendutako testua berriz ere argitaratuko zela. Horrela baieztatu ahal izan genuen 2018ko martxoaren 14ean EHAAn argitaratutako zuzenketan (esteka hemen)

 

Gehitu elkarteak eskerrak eman nahi ditu planteatutako gaiaren inguruan egin diren kudeaketengatik, Bai PEAZ/SAPUk eta baita Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak egindakoengatik, eta aipatu berri dugun zuzenketa EHAAn argitaratzen dela egiaztatzeko zain geratzen da.

 

Con fecha 20 de febrero de 2018 la asociación Gehitu recibió, a través del servicio Eraberean, Red para la Igualdad de Trato y No Discriminación del País Vasco, entidad de la que la mencionada asociación forma parte, la llamada telefónica de tres personas mostrando su malestar referido a algunos de los términos contenidos en la última Oferta Pública de Empleo publicada por Osakidetza (Resolución 111/2018 de 7 de febrero). El motivo de su malestar era la inclusión en la  sección de psiquiatría del tema “Tratamiento de pacientes lesbianas, gais, bisexuales y transexuales”, por ver en ello  la existencia de un planteamiento patologizante referido al colectivo LGTBI. 

En base a dichas demandas, la asociación estableció contacto con el Servicio de Atención al Paciente y Usuario de Osakidetza (SAPU) al objeto de informar de las mismas y solicitar una futura reunión para tratar el tema.

Con fecha 2 de marzo se recibió la llamada telefónica de la Directora General de Osakidetza, Mª Jesús Gemma Múgica, disculpándose por el hecho, disculpas que posteriormente fueron remitidas por escrito con fecha 7 de marzo. Se informaba, además, de la inminente revisión del texto de la OPE para realizar las correcciones pertinentes y de que el texto modificado sería publicado nuevamente a través del BOPV. Finalmente, el tema en cuestión fue retirado del temario de la sección de Psiquiatría, hecho que quedó publicado en el BOPV del 14 de marzo de 2018 (ver enlace)

La asociación Gehitu quiere agradecer las gestiones realizadas, tanto por parte del SAPU como de la Dirección General de Osakidetza en relación al tema planteado, gestiones que considera sumamente rápidas y acertadas.