2018ko EKAINAREN 28ko MANIFESTUA / MANIFIESTO 28J 2018

el .

2018ko EKAINAREN 28ko MANIFESTUA

Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, LGTBI kolektiboko kideok beste behin bilduko gara eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta bizikidetzaren alde egiteko. Orain arte lortutako guztia ospatu eta oraindik lortzeke daudenak nabarmendu nahi ditugulako egun horretan.

Aurten ikusi dugunez, FELGTB Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak sustatutako LGTBI berdintasunaren aldeko Lege Proiekturako osoko zuzenketaren ondoren, PPk proposatutako testu alternatiboa baztertu zuen azkenean Kongresuak. Lege-proposamen bat izapidetzea onartu dutela ikusi dugu, zeinaren helburua 3/2017 Legearen ondoriozko hutsuneak zuzentzea den, hau da, pertsona transexualen erregistro-aldaketari buruzko legearen ondoriozko hutsuneak zuzentzea. Bi gai gazi-gozo dira, eta epe laburrean behar bezala bidera daitezela espero dugu.

Aurten, zoritxarrez, gertaera tamalgarri bat gogoratu behar dugu: nerabe transexual baten suizidioa, 16 urteko mutil batena, bere erabakiarekin gizarte gisa ditugun hutsuneak agerian utzi zituelarik, baita gure gazteek LGTBIfobiarekiko duten kalteberatasun berezia ere.

Aurten, gainera, pertsona homosexual eta transexualen etengabeko etorreraren lekuko izan gara, beren jatorrizko herrialdeetako zigor-legerietatik eta eskubideen etengabeko urraketatik ihesi iritsi eta nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonena, ziurtasunik gabeko eta zailtasunez betetako etorkizunari hasiera emanez. Ez dugu ahaztu behar LGBTIfobia

gehien hedatuta dagoen gorroto moduetako bat dela eta 70 herrialdetako baino gehiagotako zigor-kodeetan instituzionalizatuta dagoela eta zigor-kode horietan genero-orientazio, -identitate eta -adierazpen desberdinen arau errepresoreak biltzen direla.

Aurten, beste behin, alderdi horiek azpimarratu behar ditugu, nonahiko mamuek bezala LGTBI kolektiboa osatzen dugunon bizitza zailduz jarraitzen duten alderdiak. Maila horretan gogorarazi beharrekoa da beren jatorria sexu- eta genero-aniztasunarekiko intolerantzian duten zenbait jarrerak irauten dutela oraindik ere gure ingurunean, baita horren gainean sare sozialek eskaintzen duten inpunitateak eragindako ondorio kaltegarria ere. Gogoratu beharrekoa, baita ere, marko heteronormatiboaz bestelako sexualitateak diskriminatzen dituen aurreiritzi sexualak badirauela, trans kolektiboaren patologizazioak ere badirauela; eta ideologia guztiz erreakzionarioa duten erakundeek egiten dituzten etengabeko eraso LGTBfobikoak. Gogoratu gure ikastetxeetako portaera homofoboak, emakume lesbianari gizarte-legitimitatea kentzen dion ikusezintasuna, eta VIHarekin bizi diren pertsonek pairatzen dituzten estigmari eta diskriminazioari amaiera emango dieten ekintzen premia.…

Horri guztiari jarraikiz, deia egin nahi die Gehitu elkarteak botere publikoei eta herritar guztiei adierazitako esparruetan aurrera egitea ahalbidetuko duten sinergiak sortzeko. Azpimarratzekoa da maila horretan duen garrantziarengatik berriki diziplinarteko talde bat sortu izana. Gehitu elkartea talde horretako kide da eta talde horrek gaur egun pertsona transexualei buruzko 14/2012 Legearen aldaketan dihardu lanean, bere garaian puntako legea izanagatik, egungo garaietara egokituko duten doikuntzak behar dituelako une honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan LGTBI lege integral baten elaborazioan ere badihardu.

Zentzu honetan azpimarratu behar dugu atzo bertan, ekainaren 27an publikoki jakinarazi dugun bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egitera goazen Gipuzkoako LGTBI+ errealitatean diagnosia. Ikerketa honek ezkutuan dauden hainbat errealitate ikustarazi eta bazterkeriak ezabatzeko tresnak garatzera lagunduko gaituela espero dugu.

Ekainaren 28 honek beste aukera bat eskaintzen digu lorpenak ospatzeko eta oraindik lortzeke dagoena nabarmentzeko. Gehitu Elkarteak urteak daramatza ekimen horretan bere ekarpen txikia eginez, baina ekainaren 28an, LGTBI harrotasunaren nazioarteko Egunean, asmo hori berretsi nahi dugu beste behin ere, eta elkarlanerako deialdi bat egin nahi dugu, BERDINTASUNAREN erronka handi hori azkenean errealitate izan dadin.

Halaber, partikularrei eta erakunde guztiei dei egiten diegu ostadar-bandera harrotasunez erakutsi dezaten, kolektiboaren berdintasunaren aldeko borrokarako ikurra den aldetik, gure gizarteak pertsona guztientzako giza eskubideak lortzeko bidean aurrera egin dezan lortzeko hainbat pertsonak, elkartek, GKEk eta botere publikoek batera egiten dugun ahaleginaren adierazgarri.

 

Eta noski, herritar guztiak animatu nahi ditugu ekainaren 28an, 19:30etan, Donostiako Boulevarretik aterako den Harrotasunaren manifestaldira gurekin gerturatu daitezela.

 

2018 LGTBI HARROTASUNAREN egun zoriontsua!!!!

Berdintasuna irabazten, gizartea eraldatzen!!

 


MANIFIESTO  28J  2018

Un año más, el recuerdo de los hechos acontecidos en el bar Stonewall Inn, la madrugada del 28 de junio de 1969, nos vuelve a reunir al colectivo LGTBI para reivindicar derechos y la convivencia desde la diversidad. Una fecha a partir de la cual celebrar los logros conseguidos y poner de relieve aquellos aspectos que aún resta por conseguir.

Este año hemos podido ver cómo, tras la presentación de una enmienda a la totalidad al Proyecto de Ley por la Igualdad LGTBI promovido por la FELGTB (Federación Estatal de lesbianas, Gais, Transexuales y Bisexuales), el Congreso rechazaba finalmente el texto alternativo propuesto por el PP. Hemos presenciado, asimismo, la admisión a trámite de una proposición de ley cuyo objetivo es enmendar las lagunas derivadas de la Ley 3/2017, ley de modificación registral de las personas transexuales. Son ambas cuestiones agridulces que deseamos encuentren a corto plazo una resolución satisfactoria.

Este año nos debemos, por desgracia,  al recuerdo de un luctuoso suceso: el suicidio de un adolescente transexual, un chico de 16 años que con su decisión puso en evidencia nuestras lagunas como sociedad así como la especial vulnerabilidad de nuestras/os jóvenes frente a la LGTBIfobia. 

Este año hemos sido testigos, además, de un continuo fluir de personas homosexuales y trans que, huyendo de legislaciones punitivas y de la permanente violación de derechos en sus países de origen, demandan la protección internacional iniciando así un futuro incierto y plagado de dificultades. No debemos olvidar que la LGBTIfobia es una de las formas de odio más

extendidas y que se encuentra institucionalizada en los respectivos códigos penales de más de 70 países que incluyen normas represoras de las orientaciones, identidades y expresiones de género diversas.

Este año, una vez más, debemos incidir en esos aspectos que, como fantasmas omnipresentes, continúan dificultando la vida de quienes conformamos el colectivo LGTBI. Recordar a este nivel la persistencia en nuestro entorno de actitudes en cuyo origen se sitúa la intolerancia frente a la diversidad sexual y de género, y el pernicioso efecto que sobre ellas ejerce la impunidad que ofrecen las redes sociales. Recordar, asimismo, la persistencia de un prejuicio sexual que discrimina las sexualidades que difieren del marco heteronormativo; y la persistencia de la patologización del colectivo trans; y los constantes ataques LGTBIfóbicos de entidades con ideología marcadamente reaccionaria. Recordar los comportamientos homófobos en nuestros centros escolares; y la invisibilidad que priva a la mujer lesbiana de legitimidad social; y la necesidad de acciones efectivas que pongan fin al estigma y discriminación que sufren las personas que conviven con el VIH.… 

En base a todo ello, la asociación Gehitu quiere hacer un llamamiento a los poderes públicos y al conjunto de la ciudadanía al objeto de crear sinergias que posibiliten avanzar en los ámbitos mencionados. Subrayar por su importancia a este nivel la reciente creación de un grupo interdisciplinar, del que la asociación Gehitu forma parte, que trabaja actualmente en la modificación de la ley 14/2012 referida a las personas transexuales, ley que siendo puntera en su momento, necesita en la actualidad de ajustes que la adecúen a los tiempos presentes y en la elaboración de un borrador de ley integral LGTBI de la Comunidad Autónoma Vasca.

En este sentido también, tal como hemos dado a conocer ayer día 27 de junio, el diagnóstico sobre las realidades del colectivo LGTBI+ de Gipuzkoa que durante el 2018 vamos a llevar a cabo junto con la Diputación Foral de Gipuzkoa. Esperamos que esta investigación nos sirva para visibilizar realidades que permanecen ocultas y a desarrollar herramientas para desterrar la exclusión.

Este 28J nos ofrece una nueva oportunidad de celebrar logros y poner de relieve aquellos aspectos que aún resta por conseguir. La Asociación Gehitu lleva años tratando de aportar su granito de arena al respecto, pero no queremos dejar pasar el presente 28 de junio, Día internacional del orgullo LGTBI, sin ponerlo de manifiesto, haciendo un llamamiento a una labor común que contribuya a que ese gran término que es IGUALDAD llegue por fin a ser una realidad.

 

También invitamos a los particulares y a todas las instituciones a mostrar con orgullo la bandera arco iris como símbolo de la lucha por la igualdad del colectivo, demostrando el esfuerzo conjunto de personas, asociaciones, ONGs y poderes públicos que hacen que nuestra sociedad camine hacia la consecución de los derechos humanos para todas las personas.

 

Y, por supuesto, animamos a toda la ciudadanía a acompañarnos en la manifestación del Orgullo que saldrá del Boulevard  donostiarra el 28 de junio, a las 19:30

 

¡¡¡¡Feliz ORGULLO LGTBI 2018!!!!

!!!!Conquistando la igualdad. TRANSformando la sociedad!!!!