ABENDUAK 1 / 1 DE DICIEMBRE

el .

Pasaden larunbatean, abenduak 1, GIB/HIESAren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen, hemen duzue kontzentrazian irakurritako manifestua eta egun horretako argazki batzuk.

 

GIBaren aurkako 2018ko Mundu Eguneko manifestua GIB-AREN AMAIERA ESTIGMA KONTUA DA: DISKRIMINAZIORIK EZ Duela 37 urte, sindrome berri eta hilgarri baten lehen kasuen berri jakin genuen. “Hartutako immunoeskasiaren sindrome” izena jarri zioten sindrome horri. Hiru urte eskasean, 1984an, ikusi zuten birus batek eragiten zuela hiesa: giza immunoeskasiaren birusak, hain zuzen. Ordutik, asko aurreratu da GIB infekzioaren diagnostikoan eta tratamenduan, eta aurrerapen zientifiko horiek mugarri bat izan dira medikuntzaren historian. Izan ere, nahiz eta oraindik ez den sendabiderik aurkitu, lortu da pertsona GIBdunek gainerako biztanleek dutenaren antzeko bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena izatea.

Hala ere, epidemiaren lehenengo urteetan sortu ziren aurreiritziak bere hartan diraute gure gizartean. Diskriminazioak eta ezjakintasunak hor jarraitzen dute, eta, estigmaren ondorioz, GIBdun asko bakarrik eta ezkutuan bizi dira oraindik ere. Diskriminazioa ez da izate abstraktu bat. Errealitate jakin bat da, herrialde honetako hainbat herritarri eguneroko bizitzan eragiten diena eta mugatu egiten diena beren eskubideak baliatzea eta zerbitzu eta prestazioak eskuratzea. Munduan badira oraindik hirurogei bat herrialde GIBdunei sarrera murriztua dietenak; pertsona horiei, oraindik ere, ukatu egiten zaie bizi-aseguruak kontratatzea, eta, beraz, ezin dute hipotekarik eskuratu, nahiz eta legedia berriak debekatu egiten dituen halako jardunak; GIBdunek ezin dute sartu Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoetan; GIBa eritasun infekto-kutsakortzat jotzeak ondorio gaiztoak ditu, eta oraindik ere pertsona horiei ukatu egiten zaie prestazioak eskuratzea. Gainera, diskriminatua izateko beldurra oztopo handia da prebentzio neurriak ezartzeko eta GIBaren diagnostiko goiztiarra egiteko.

Pandemia hori deuseztatzeko, estigma ezereztu behar dugu. Hainbeste zor diegu tratamenduetara garaiz iritsi ez ziren gure lagun eta senitartekoei, gure herrian hiesak jota hil diren ia hirurogei mila pertsona horiei; baina, batez ere, belaunaldi berriei zor diegu, herri justuago, solidarioago eta onberago batean bizi daitezen.

Hogeita hamazazpi urte joan dira, eta, ibilitako bide luze honetan, aurrerapen eztabaidaezinak lortu dira GIB infekzioaren kontrako borrokan. Hala ere, argi-ilunez betetako urteak izan dira; izan ere, hogeita hamabost milioi pertsona hil dira munduan, eta agerian geratu da badirela generoari, sexu orientazioari eta pobreziari lotutako desberdintasunak. Epidemia horren amaieraren lekuko izan nahi dugu. Posible dela uste dugu. Baina sinetsita gaude, GIBa deuseztatzeko, diskriminazioa ezereztu beharra dagoela. GIBaren amaiera estigma kontua dela. Baditugu horretako bideak.

Horregaxetik diogu, gaur, DISKRIMINAZIORIK EZ.

 

El pasado sábado, 1 de diciembre, se celebró el día mundial de la lucha contra el VIH/SIDA, aquí os debamos con el manifiesto que se leyó en la concentración y con algunas fotos del día.

 

EL FINAL DEL VIH ES UNA CUESTIÓN DE ESTIGMA:
CERO DISCRIMINACIÓN,
Han transcurrido 37 años desde que se notificaron los primeros casos de un nuevo y letal
síndrome denominado síndrome de inmunodeficiencia adquirida. En tan solo 3 años, en 1984,
se identificó que el agente causal del sida era un virus, el virus de inmunodeficiencia humana.
Desde entonces los avances científicos en el diagnóstico y tratamiento de la infección por VIH
han marcado un hito en la historia de la medicina, que si bien, no ha conseguido de momento
encontrar la curación, sí que ha permitido que las personas con VIH en tratamiento tengan una
calidad y esperanza de vida similar al resto de la población.


Sin embargo, los prejuicios que se instauraron en los primeros años de la epidemia siguen
presentes en nuestra sociedad. La discriminación y la ignorancia persisten y el estigma hace
que muchas personas con VIH sigan viviendo su realidad desde la soledad y la ocultación. La
discriminación no es un ente abstracto. Es una realidad concreta que sigue afectando a día de
hoy a las vidas de ciudadanos y ciudadanas de este país, que limita el ejercicio de sus derechos
y el acceso a servicios y prestaciones. Todavía existen en el mundo cerca de sesenta países con
restricciones de entrada para las personas con VIH; pese a la nueva legislación que lo prohíbe
seguimos siendo testigos de la denegación en la contratación de seguros de vida lo que impide
el acceso a una hipoteca; las personas con VIH siguen sin poder acceder a las fuerzas y cuerpos
de seguridad del estado; la catalogación del VIH como enfermedad infecto contagiosa sigue
teniendo efectos perversos y nos seguimos enfrentado a situaciones de denegación de acceso
a prestaciones. Además, el miedo a la discriminación sigue siendo una barrera importante a la
hora de implementar medidas preventivas y en el diagnóstico temprano del VIH.


Para acabar con esta pandemia debemos acabar con el estigma, se lo debemos a nuestros
amigos y familiares que no llegaron a tiempo a los tratamientos, a las casi sesenta mil personas
que han fallecido de Sida en nuestro país, pero sobre todo se lo debemos a las nuevas
generaciones para que puedan vivir en un país más justo, más solidario, más humano.


Han pasado treinta y siete años en los cuales se ha recorrido un largo camino de indudables
avances en la respuesta frente a la infección por VIH. Treinta y siete años llenos de luces y
sombras que han costado la vida a treinta y cinco millones de personas en el mundo y que han
puesto en evidencia las desigualdades ligadas al género, la orientación sexual y la pobreza.
Queremos ser testigos del final de esta epidemia, creemos que es posible. Pero estamos
convencidos de que para terminar con el VIH necesitamos terminar con la discriminación. Que
el final del VIH es una cuestión de estigma. Tenemos los medios.

Por ello hoy reclamamos: CERO DISCRIMINACIÓN