Aste honetako Egunean Behin app-eko sariak Gehituk banatuko ditu

el .

Aste honetako Egunean Behin app-eko sariak Gehituk banatuko ditu

CodeSyntaxek Egunean Behin aplikazioa aurrera eraman zuen orain dela hilabete batzuk. Android eta iphone mugikorretan deskargatu ahal den aplikazio hau galderak erantzuteko joko batean datza eta aste honetako sariak Gehituk banatuko ditu.

Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin. Izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Harrotasun LGTBIaren hilabetea dela eta, Gehitu Elkarteak aste honetan parte hartzen duten pertsonen artean produktu sorta batr jartzen du jokoan (Sorta bat irabazlearetzat eta beste bat aste osoan parte hartzen duten guztien artean zozketatuko da). Produktu sorta hau Ortzadar bandera batekin, Käffka antzezlanarako bina sarrerarekin (aukera non eta noiz), 2 pinekin, 2 pultserekin eta 5 prebentzio-kitekin osatuta egongo da.

Ez galdu aukera eta parte hartu Egunean Behin hemen klik egiten deskargatzen!