2019ko E28 manifestua / Manifiesto del 28J del 2019

el .

 

 

GEHITU E28 MANIFESTUA

 

Ekainaren 28an, nork bere burua askotariko sexualitate eta identitateetan ezagutzeko harrotasuna erreibindikatuko du milaka pertsonaren ahots bateratuak. Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, LGTBI kolektiboko kideak beste behin bilduko dira eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta bizikidetzaren alde egiteko.

 

Azken urteetan erdietsitako lorpenak asko izan dira, egia da, eta maila horretan nabarmentzekoa da Eusko Legebiltzarrean transexualitateari buruzko egungo legea aldatzeko proposamena berriki (maiatzaren 15a) onartu izana, sexu-identitatearen autodeterminazioa helmuga izango duen aldaketa.

 

Horrekin batera, gure poza adierazi nahi dugu uste dugulako dibertsitate afektibo-sexualarekin gero eta konprometituagoa dagoen gizarte batean gaudela, sentsibilizazioaren eta pedagogia sozialaren arloko ekimenak ugaritzen ari diren gizarte batean.

 

Baina guztiak ez dira lorpenak, eta etorkizuneko erronkak ere ez daude beti zailtasunetatik libre. Duela urtebete, gaurko egunez, gure itxaropena adierazten genuen FELGTBk (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioa) sustatutako LGTBI Berdintasunaren aldeko Lege Proiektua zein 3/2017 Legearen ondoriozko hutsuneak zuzentzeko asmoko ekimena epe laburrean ongi bideratuko zirelako, baina gaur egun ez da horrelakorik gertatu.

 

70 herrialde ingurutan LGTBI+ kolektiboak aurre egin beharreko egoera zailak ere ez du aldaketa esanguratsurik izan aurten, eta egoera hori da nazioarteko babesa etengabe eskatzearen arrazoia, hain zuzen ere. Egia da zenbait herrialdek –Indiak, Trinidad eta Tobagok, eta Angolak– lege horiek berriki indargabetu dituztela; gauza benetan pozgarria da hori, eta paperaren gaineko aldaketa horiek herrialde horietako benetako aldaketa sozial batekin batera gertatzea nahi dugu.

 

Arlo horretan bertan, asilo-zirkuitua jasaten ari den kolapso handia azpimarratu nahi dugu, gaur egun dauden eskarien kopuru handia irensteko gai ez dela ari baita erakusten, eta, ondorioz, soluzio egokiak eskaintzeko gai ez dela. Sexu Orientazioko eta Genero Identitateko arrazoiak direla-eta asiloa eskatzen duten pertsonak ere eraginpean hartzen dituen koiuntura bat ere bada, zenbaitetan muturreko kalteberatasuneko egoeretara bultzatuak izaten direnak, babesteko aterpe bat baliatzeko aukerarik ere ez baitute izaten.

 

LGTBI kolektiboa ekaitzaren erdigunean jartzen duten diskurtso erreakzionario gero eta ohikoago eta esplizituagoetan ere jarri nahi dugu gure begirada 2019. urte honetan, gorrotoa hauspotuz eta funtsezko eskubideen galerarekin etengabe mehatxatuz. Diskurtso horien artean printzipio pseudozientifikoetan eta “sendatzeko” ekimen gisa mozorrotuta asmo nagusitzat sexualitate ez-normatiboen patologizatzea baino ez dutenak ere sartu behar dira. Skolae programak azkenaldian izandako erasoak ere kondenatzen ditugu, sektore erreakzionarioek sustatutako eraso horiek sexu- eta genero-dibertsitatearen arloan izandako hezkuntza-aurrerapausoak boikoteatu eta zapuztu nahi baitituzte.

Beharbada aurreko puntuaren ondorio gisa, berriz ere gure ingurunean izandako gertakariei buruz hitz egin behar dugu, jatorrian sexu- eta genero-dibertsitatearekiko intolerantzia duten gertakariei buruz, guztiak ere gorroto-delituei buruzko Barne Ministerioaren txostenetan bildutakoak, baita Eraberean “Tratu Berdintasunaren eta Diskriminaziorik Ezaren aldeko sarean”, edo Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak 2018an argitaratutako “Euskadiko gorroto-gertakariei buruzko txostenean” ere.

 

Eta arreta jarri nahi dugu, amaitzeko, itxuraz “hutsalak” diren hainbat eta hainbat eraso sotil eta egunerokotan, LGTBI+ pertsonen autoonarpena, egunerokotasuna eta ahalduntzea baldintzatzen eta zailtzen baitute. Hori adierazten du Gipuzkoako LGTBI+ errealitateei buruzko diagnostiko-azterlanak, elkarte honek 2018an egindakoa GFAk eskatuta, azterlanaren emaitzek argi uzten dutelarik ekintza horien jarraitutasuna eta eragin kaltegarria.

 

Eta azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, E28 egun hau aprobetxatuko dugu errekonozimendu zintzoena eta esker ona adierazteko sexu-liberazioaren alde borroka egiten beren bizitza eman duten pertsona guztiei, edo kasuan kasu, beren sexu-orientazioaren edota genero-identitatearen ondorioz sufritu duten guztiei. Haietako zenbait hilda daude jada, edo beste hainbat, adinekoak dira, eta guztiekin ere zordun gara eta konpromiso bat hartzen dugu gure gain haiekiko: egoitza-zentroetan sartzen badituzte horrek berriz ere beren sexu-afektibotasunaren adierazpen askea mugatu ez dezala.

 

Aipatutako arrazoiei jarraikiz gonbidatzen ditugu herritarrak, gizarte-eragileak eta Gipuzkoako erakundeak honako garapen-puntu hauek kontuan hartzera LGTBI+ kolektiboaren bizi-baldintzak eta eskubideak hobetzeko:

·         LGTBI+ euskal lege integrala.

·         LGTBI pertsonak memoria historikoan sartzea, kolektibo horrentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatuz.

·         Sexu- eta genero-hezkuntzaren presentzia handiagoa, dela irakasgai bezala, dela zeharkako gai bezala. Izan ere, arloan zenbat eta erreferentzia eta ezaguera gutxiago, orduan eta handiagoa da LGTBfobia gizarteetan.

·         Gune ez-baztertzaile eta berdintasunezkoak sortzea, hala nola komunak eta aldagelak, zentro publikoetan.

·         Agerikotasuna oinarrizko kirolean eta kirol profesionalean. Sexu eta Genero Dibertsitateari buruzko irizpideak betetzeko konpromisoa hartzen duten kirol-erakundeak sustatzen dituzten politika publikoen garapena.

·         Edozein gizarte-eragiletan sexu- eta genero-dibertsitatearekiko errespetua ziurtatzen duten jardunbide egokien gidak garatzea eta abiaraztea: enpresak, merkataritza, ikastetxeak, eta abar.

·         Genero ez-normatiboko zenbait errealitate zabaltzea eta haiei buruzko informazioa ematea, erakundeetatik datorrena eta jendeari oro har zuzendua, informazio-kanpaina masiboen bidez.

·         Hitzarmen kolektiboetan sexu- eta genero-dibertsitatearekikio agerikotasuna eta errespetua ziurtatzen duten neurrien integrazioa.

·         Errealitate ez-normatiboak kontuan hartzea LGTBI+ adineko pertsonen arretan, horrenbesteko borrokaren ondoren “armairura itzuli” behar ez izatea ahalbidetuz.

·         Beren jatorrizko herrialdeetako LGTBI+fobiatik eta transfobiatik ihesi gure lurraldera iristen diren LGTBI+ migratzaileen arretarako baliabide espezifikoen hornidura.

 

Gehitu! elkartetik egun hau lortutako aurrerapauso guztiak ospatzeko aprobetxatzera animatzen zaituztegu, eta era berean, gaurko eguna dibertsitatearen aldeko borrokan beste egun bat gehiago egiten duten sentsibilizazioko eta erreibindikazioko ekitaldietan parte hartzera.

 

MANIFIESTO GEHITU 28J

 

El próximo 28 de junio, la voz unificada de miles de personas reivindicará el orgullo de reconocerse en sexualidades e identidades diversas. Un año más, el recuerdo de los hechos acontecidos en el bar Stonewall Inn, la madrugada del 28 de junio de 1969, vuelve a reunir al colectivo LGTBI para reivindicar derechos y la convivencia desde la diversidad.

 

Los logros conseguidos en los últimos años son muchos, es cierto, y debemos destacar a este nivel la reciente admisión en el Parlamento Vasco (15 de mayo), de la proposición para modificar la actual ley sobre transexualidad, modificación que apunta hacia el reconocimiento de la autodeterminación de la identidad sexual.

 

Queremos trasmitir, además, nuestra satisfacción por entender que nos encontramos en una sociedad cada vez más comprometida con la  diversidad afectivo-sexual, una sociedad en la que se multiplican las iniciativas en materia de sensibilización y pedagogía social.

 

Pero no todo son logros, ni siempre los retos de futuro se hallan exentos de complicaciones. Hace ahora un año, tal día como hoy, mostrábamos nuestra esperanza de que, tanto el Proyecto de Ley por la Igualdad LGTBI promovido por la FELGTB (Federación Estatal de lesbianas, Gais, Transexuales y Bisexuales) como la iniciativa tendente a  enmendar las lagunas derivadas de la Ley 3/2017, encontraran a corto plazo una resolución satisfactoria, cosa que a día de hoy no ha sucedido.

 

Tampoco este año la difícil situación a la que debe hacer frente el colectivo LGTBI+ en alrededor de 70 países, origen de incesantes demandas de protección internacional, ha experimentado modificaciones significativas. Sí es cierto que países como la India, Trinidad y Tobago y Angola han derogado recientemente dichas leyes, hecho altamente satisfactorio, y deseamos que dichos cambios sobre el papel vayan acompañados de un verdadero cambio social en dichos países.

 

Queremos subrayar en este mismo ámbito el gran colapso que está padeciendo el circuito de asilo, que se está mostrando incapaz de absorber la gran demanda de solicitudes existente y, en consecuencia, de ofertar soluciones satisfactorias. Se trata de una coyuntura que afecta, asimismo, a las personas solicitantes de asilo por motivo de OSIG que, en ocasiones, se ven abocadas a situaciones de extrema vulnerabilidad al no poder acceder, si quiera, a un techo bajo el que cobijarse.

 

Este año 2019 queremos poner la mirada, además, en los cada vez más habituales y explícitos discursos reaccionarios que ponen al colectivo LGTBI en el ojo del huracán, alentando el odio y amenazando permanentemente con una  pérdida de derechos fundamentales. Inclúyanse en los mismos aquellos discursos que, en base a principios pseudocientíficos y enmascarados como iniciativas de “sanación”, no pretenden sino perpetuar la patologización de las sexualidades no normativas. Condenamos, asimismo, los recientes ataques al programa Skolae, ataques que, promovidos por sectores reaccionarios, pretenden boicotear y dar al traste con avances educativos en materia de diversidad sexual y de género.

 

Quizá como derivada del punto anterior, hemos de hablar nuevamente de incidentes en nuestro entorno en cuyo origen se sitúa la intolerancia frente a la diversidad sexual y de género, incidentes recogidos en los informes sobre delitos odio publicados por el Ministerio del Interior;  Eraberean, “Red vasca para la Igualdad de Trato y No Discriminación”; o el “Informe de incidentes de odio de Euskadi”, publicado en 2018 por el Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco.

 

Y queremos poner el foco, ya para terminar, en la multitud de agresiones sutiles y cotidianas que, en su apariencia “irrelevante”, condicionan y dificultan la autoaceptación, cotidianeidad y empoderamiento de las personas LGTBI+. Así lo refleja el estudio diagnóstico sobre realidades LGTBI+ de Gipuzkoa, realizado en 2018 por esta asociación a solicitud de la DFG, cuyos resultados evidencian la persistencia y nociva incidencia de estas acciones.

 

Y aunque en último lugar, pero no por ello menos importante, aprovechamos este 28J para brindar nuestro más sincero reconocimiento y agradecimiento a todas aquellas personas que han dedicado su vida a luchar por la liberación sexual, o en su caso, han padecido en base a su orientación sexual y/o identidad de género. Personas ya fallecidas, algunas, o de edad avanzada, otras, a quienes nos debemos y para con las cuales asumimos un compromiso: evitar que su posible ingreso en centros residenciales coarte nuevamente la libre expresión de su sexo-afectividad.

 

Es en base a todos los motivos citados, que invitamos a la, ciudadanía,  agentes sociales e instituciones guipuzcoanas, a considerar los siguientes puntos de desarrollo para la mejora de las condiciones de vida y derechos del colectivo LGTBI+:

·         Una ley LGTBI+ integral vasca.

·         La consideración de las personas LGTBI en la memoria histórica, pidiendo verdad, justicia y reparación para este colectivo.

·         Una mayor presencia de la educación sexogenérica en el currículo educativo bien, como asignatura, bien como una materia transversal. Pues, a menor número de referentes y conocimiento en esta materia, mayor es la LGTBfobia en las sociedades.

·         La creación de espacios no excluyentes e igualitarios, como baños y vestuarios, en los centros públicos.

·         La visibilidad en el deporte de base y profesional. El desarrollo de políticas públicas que promocionen a aquellas entidades deportivas que se comprometan a cumplir con criterios de respecto a la DSG.

·         El desarrollo y puesta en marcha de guías de buenas prácticas que aseguren el respeto a la diversidad sexogenérica en cualquier agente social: empresas, comercio, centros educativos, etc.

·         La divulgación e información sobre las diversas realidades de género no normativo, transmitida desde las instituciones y dirigida al público en general, a través de campañas informativas masivas.

·         La integración de medidas que aseguren la visibilización y respeto a la diversidad sexogénerica en los convenios colectivos.

·         La consideración de las realidades no normativas en la atención a las personas mayores LGTBI+ posibilitando que no necesiten "volver al armario" después de tanta lucha.

·         La dotación de recursos específicos para la atención a las personas migrantes LGTBI+ que llegan a nuestro territorio huyendo de la LGTBI+fobia y transfobia en sus países de origen.

 

Desde la asociación Gehitu!, os animamos a que aprovechéis este día para la celebración de todos los avances conseguidos, y del mismo modo, a que participéis en los distintos actos de sensibilización y reivindicación que hacen de hoy un día más en la lucha por la diversidad.