ZINEMA - CINE. Gure aintzidarien atala “La vie d’Adèle” filmea. Olga Alarcón

el .

Badira dagoeneko 13 urte Donostiako Zinemaldian Sebastiane Saria eskaintzen dela. Zinemaldiko edozein sailetan proiektatzen diren filmen artean aukeratzen da eta errealitate lesbiko, gay, transexual, bisexual eta intersexuala (LGTBI) hoberen islatzen duenari ematen zaio.

Erraza da pentsatzea etorkizunean edonork lgtbi errealitateari buruzko filmik ikusi nahi duenean, Sebastiane sarien zerrendari begiratuko diola, baita era bereko Berlineko Zinemaldiko “The Teddy Award” sarienari ere, edota Veneziako Zinemaldiko “El Queer Lion”-enari; hirurak, Zinemaldirik garrantzitsuenetakoak baitira.

Zerrenda hauetan ez dira soilik film sarituak agertuko, aipamen berezirik merezi izan dutenek ere izango dute beren lekua. Esan beharra dago, tamalez, izan direla edizioak non film sarigairik topatzea zaila izan den, hain zuzen, ez delako, gezurra badirudi ere,  gure errealitatea islatuko duen pelikula bat bera ere aurkeztu.

Hirurogeita hirugarren Zinemaldi hau, berriz, aparta izan da. Honen eredu Sebastianeren film irabazlea,“Dallas Buyer Club”, edota Urrezko kopa irabazi duena, “Pelo malo”. Honek Sebastiane sariaren aipamen berezia ere bereganatu zuen. Bitxia da, Zinemaldian aurkeztutako filmen artean aurrekonturik txikiena izandakoa izanik, ikustea zein zehatz, zein modu finean erakusten duen intolerantziak suntsitu eta txikitu egiten duen eremu edo leku jakinetan pertsona transgeneroek sentitzen dutena.

Aurtengo Zinemaldian izan da berrikuntzarik. Hizkuntza latinoko filmetarako saria sortu da: Sebastiane latinoa deritzona. “Quebranto” filmak bereganatu zuen.

Nik pelikula bikain batekin hasi nuen Zinemaldia. Harrigarria bada ere, ez da lgtbi zerrendetan agertuko. “Adeleren bizitza” ari naiz. Film hau Cannesko Urrezko Palma besapean iritsi zitzaigun gurera, hemen Nazioarteko Kritikaren Epai Mahaiak eskaini ohi duen FIPRESCI saria jaso zuelarik. Bi lesbianen
istorioa kontatzen digu. Bata nerabea da eta bestea ezagutzen duenean deskubrituko ditu pasioa eta maitasuna.

Bi protagonisten erretrato sikologikoa goraipatzekoa da. Ohe-eszenak sentsibilitatez eta gordintasunez beteak dira, baina ezin ukatu benetan errealak direnik. Gizarte-mailaren arabera izaten den homosexualtasunaren onarpen gradu ezberdinak ere islatzen ditu filmak, eta oso azaletik egiten baldin badu ere, gaur egungo egoera politiko-sozialaren zertzelada ere egiten du.

Esan bezala, pelikula handia, zoritxarrez lgtb sarien zerrendetan azalduko ez dena. Espero dut filmaren kalitate bikainak zerrenda hauetan egoteko aukera ematea, nolabait huts hori zuzenduz. Horrela, hurrengo belaunaldiek gozatzeko aukera izango dute. Oraingoz gure zinema-aretoetan topatzea zaila izango zaigu, ez bada hiri handietakoetan. Dena den, beti izango dugu interneten bidez eskuragarri.
Hace ya años, trece, que el Premio Sebastiane se entrega durante el festival de cine de San Sebastián. Se premia la película que mejor refleja la realidad lésbica, gay, transexual, bisexual e Intersexual (LGTBI) elegida  de entre todas las que se proyectan, sea cual sea la sección donde lo hagan.

Es, por tanto, fácil pensar que, en años venideros, cuando cualquier persona quiera ver películas sobre la realidad lgtb, la primera y sencilla búsqueda se haga en ese listado de los premios Sebastiane; así como otros listados de premios de igual naturaleza como “The Teddy Award” del Festival de Berlín y ”El Queer Lion” del Festival de Venecia, por mencionar solo los más importantes.

En esas listas no solo aparecerán los premiados sino que se reflejaran aquellos títulos que han merecido una mención especial. Hay que decir, también, que ha habido ediciones donde elegir, aunque fuera solo una cinta, ha sido  una tarea harto difícil ya que las realizaciones proyectadas no reflejaban, por inverosímil que parezca, nuestra realidad.

Este sexagésimo tercer festival, por el contrario, ha sido magnífico. Empezando por la película ganadora del Sebastiane: ”Dallas Buyer Club” y siguiendo por la galardonada con la Concha de Oro: ”Pelo malo”. Esta última  también obtuvo mención especial del premio Sebastiane. Curiosamente, siendo la película de más bajo coste de las presentadas al festival, se transforma en un reflejo exquisito de lo que sienten las personas transgénero a edades tempranas y en determinados sitios donde la intolerancia pisotea y destruye a los seres humanos.

En este Festival ha habido una novedad. Se ha creado otro premio para las películas de habla latina: el denominado Sebastiane latino. Este   recayó en el film “Quebranto”

Yo comencé el festival con una excelente película, que paradójicamente no aparecerá en ese importante listado de creaciones magnificas lgtb a mirar. Hablo de la “Vida de Adele”.Este film vino precedido de “La Palma de Oro” de Cannes y llego aquí para recoger el premio FIPRESCI, que otorga el Jurado de la Crítica Internacional, cuenta la historia de dos lesbianas, una de ellas adolescente que descubre la pasión y el amor al conocer a la otra.

Hay que destacar el magnífico retrato psicológico de las dos protagonistas. Las escenas de cama destacan por su sensibilidad y crudeza, pero en cualquier caso absolutamente reales. Refleja, también, los diferentes grados de aceptación del hecho homosexual según las clases sociales y da unas pinceladas de la situación política-social del momento, aunque sea de forma somera.

Una gran película, que como decía y por desgracia, no aparecerá en los listados de los premios lgtbi. Espero que la propia calidad de la cinta corrija este, a mi entender, grave error y que no caiga en el olvido para que las nuevas generaciones la puedan disfrutar. Para ahora quizás no sea fácil encontrarla en cartelera, como no sea en las grandes metrópolis del estado, pero “siempre nos quedará” Internet.

Olga Alarcón