Elecciones al Parlamento Europeo 2014

el .

Exigiendo la igualdad de Derechos para el colectivo LGTBI

Hitz ematen dut Europan Giza Eskubideak eta berdintasuna defendatzen ahaleginduko naizela Europako Parlamentuko kide naizen aldetik, lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualak (LGBTI) diren pertsonen giza eskubideak ere barne hartuz.

Hitz ematen dut berdintasuna sustatuko dudala ondorengo ekimen hauek babestuz:       

LGTBI berdintasunaren aldeko ibilbide-orri bat finkatzea. EBari ekintza-plan orokor bat eskaintzea, berdintasuna aldarrikatzeko, eta erabateko ahalmena ziurtatzea hori eraginkortasunez eta koherenteki abian jartzeko, baita beste diskriminazio modu batzuen aurka ere.

EBaren barruan Giza Eskubideak indartzea. Giza Eskubideen barne-estrategia bat ezar dadila eta zaintzarako mekanismo bat sor dadila ziurtatzea, EBak bere mugen barruan Giza Eskubideen urraketei erantzun ahal izan diezaien, eta Estatu Kideek Giza Eskubideen konpromisoekin duten erantzukizuna bete dezaten.

EBean diskriminazioaren aurkako legeria osatzea.
Diskriminazioaren aurkako zeharkako legeria orokor bat ezartzearen alde eta dauden arauak benetan aplikatzearen alde aktiboki lan egitea, baita EBeko etengabeko zuzkidura ekonomikoen bidez ere, EB barruan berdintasuna errealitate bilakatuko duten neurri eraginkorrak har daitezen.

Indarkeria homofobikoaren eta transfobikoaren aurka borroka egitea. EBeko legeria zabaltzearen alde aktiboki lan egitea, gorrotoan oinarritutako indarkeria forma guztiei aurka egiteko eta EBeko erakunde guztiak indarkeriaren biktimak babestearen alde mugiarazteko, eta halaber, ordena publikoaren profesionalak hezteko.

EBeko politiketan familiaren definizio barne-hartzaile bat sustatzea. EBeko legeria eta politikak barne-hartzaileak izan daitezela bermatzea LGBTI familiei dagokienez, EBeko eskumenen barruan (hala nola, mugimendu-askatasuna eta elkarrekiko ezagutza), eta halaber, LGBTI familien eskubideak errespetatuak eta aitortuak izan daitezela sustatzea.

Trans eskubideak defendatzeko orduan sustatzaile izatea. Trans pertsonen generoaren lege-aitorpenerako betebeharrak ezabatzearen alde dei egitea, argi eta garbi giza eskubideak urratzen dituztelako, eta EBari aktiboki laguntzea trans nortasunak despatologizatzearen alde lanean jarrai dezan.

Eskola-jazarpenaren aurkako neurriak hartzea. Erakunde komunitarioak eta Estatu Kideak mugiaraztea eskola-jazarpenari benetan aurre egiteko, horren barruan jazarpen homofobikoa eta transfobikoa ere barne hartuz, EBean egun dauden politika eta programen bitartez.

Osasun arloko diskriminazio eta desorekei aurre egitea. Erakunde komunitarioak eta Estatu Kideak mugiaraztea LGTB pertsonek osasunerako eskubidea benetan erabili ahal izateko oztopoei aurre egiteko, EBean egun dauden politika eta programen bitartez.

Asiloa eskatzen duten LGTB pertsonak benetan babestuko direla ziurtatzea. Estatu Kideek LGTB pertsonen asilo-eskaerak zuzen eta egoki aztertzen dituztela ziurtatzea eta EBeko erakundeei eta Estatuetako agintariei laguntzea asilo-legeria komunitario oso bat aplikatzen.

LGTBI pertsonen berdintasunaren aldeko aitzindari egitea EB. EBetik kanpoko LGTBI pertsonen Giza Eskubideek EBaren kanpo-politikan funtsezko lehentasunetako bat izaten jarrai dezatela ziurtatzea, hedapen- eta herritartasun-politikak ere barne hartuz, nazioarteko erakundeetan dituen jardunbideetan eta Giza Eskubideen defendatzaileen aldeko babes programatikoaren barruan.

For LGBTI equality; to vote; for Europe; for human rights