TXIPIROIAREN TINTA - LA TINTA DEL TXIPIRÓN. En gay confiamos! Femen. Óscar Arroyuelo

el .

FEMEN, 2008an  Anna Hutsol ikasleak sorturiko talde feminista bat da. Kiev-eko Unibertsitatean sortu zen, gaurko Ukrania nahasiaren hiriburuan. Anna Hutsol-ek sinbolikoki bere bular biluzia erabiltzen du protestatan  eta batzuetan lorez eginiko koro bat eramaten du buruan. Bere helburua 3 etsaien aurka borrokatzea da: sexu esplotazioa, instituzio erlijioso eta diktadurak. Honetarako beren gorputz ia biluztuak erabiltzen dituzte arma politiko gisa honen ohiko erreklamo publizitarioaren aurrean.

Beren bularretan burutzen dituzten ekintzen kontsigna eta zioak idazten dituzte. Hauek esanguratsuak eta baketsuak izaten dira, gizartearen esparru guztietan benetako genero berdintasuna eskatuaz, elkarrekiko errespetua gizon eta emakumeen artean bidezkoa eta aurreratua den mundu batetan bizitzeko eta emakumeen kontrako edozein modutako indarkeriaren bukaera eskatzeko.

Mugimendu hau sexu bereko ezkontzen alde agertzen diren ekimenak bultzatzen ditu baita ere eta proiektu hau aurrera eramaten ez duten munduko herrialdeetan bultzatzen saiatzen da. Eta, noski, homofobia beste indarkeri mota bat bezala kontsideratuaz zeini zalantzarik gabe kontra egin behar zaion.

FEMEN-eko emakumeen adorea eta  pertseberantzia ezagutu behar dira, ulertu gabeak alderdi ezkerti eta feministetako esparru batzuetan, puntako erlijioso eta diktadore ugarik gorrotatuak, ustezko demokrazia edo guztiz totalitarioak diren errejimenetan. Beren kualitateak LGTBI kolektibo ugarik aintzat har zezaketen!

Alemanian, 2013ko Abuztuak 4ean Putin-en aurka Hannover-eko perian. Diktadurari ez, homofobia eta teokraziari ez. Pikutara Kremlim-a, eliza ortodoxoa eta beste delinkuente taldeak. Pikutara Putin! Gora Errusia askea!

2013Ko Urtarrilak 28. FEMEN-eko neskalagun lesbianak Pariseko sexu bereko ezkontzen aldeko
manifestazioan parte hartu zuten maitasun askearen izenean.

2013ko Urtarrilaren 13an, italiako FEMEN emakumeei Vaticanon ere ez zieten bakerik eman Benedicto XVI-ak zuzenduriko Angelusean, eliza katolikoak bere egoitza zentraletik egiten duen homofobiaren aldeko apostuaren aurka.

GAY-en konfiantza dugu! 2012ko Azaroak 18. Civitas institutuak antolaturiko manifestazio batean FEMEN-eko aktibista talde bat sartu zen. Institutu hau erakunde katoliko ultrakontserbatzailea da eta Pariseko erdigunean kokatu ziren berdintasunezko ezkontzen aldeko proiektuaren aurka egiteko. Moja ikusgarriak manifestari integristak Jesusen haziarekin busti zituzten Europa modernoan Erdi Aroko ideiak ez inposatzea eskatuaz. Ez zieten bakerik eman. Erasotuak izan ziren.

2013ko Apirilak 24. FEMEN-eko talde batek Bruselaseko Unibertsitate Askean liskarra sortzen du Europako homofobiaren predikatzaile nagusiaren aurka: Andre-Joseph Leonard hango artzapezpikua, hau ur bedeinkatuaz ihinztatuaz “jainkoak tortillerak salba ditzan” lelopean.

Kongresuan, 2013ko Azaroaren 10ean, FEMEN-eko ordezkariek Gallardonen abortuari buruzko legearen aurka protesta egin zuten. Haien artean Lara Alcázar zegoen. Aurreko urtean, interes politikoko beste galderen artean, bere senargaiak ekintza hauei buruz ze eritzi zuen galdetu zion izen handiko egunkari bateko kazetariak. Berak neskalaguna zuela erantzun zuen ta hark oso gustoko zuela egiten zuena. Gazte asturiarrrak argi eta zalantzarik gabe erantzun zuen halako galdera denboran zaharkitua eta desegokiari.

Óscar Arroyuelo
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.