ZUTABE JONIARRA - LA COLUMNA JÓNICA. Frantzisko aita santuari gutun irekia. Óscar Hernández

el .

Frantzisko Aita Santu estimatua,

Espainiako eliza katolikoaren arduradunen azken adierazpenak direla eta, gutun hau zuri idaztea erabaki dut. Apaltasun osoz idazten dut, nere izenean soilik idazten dudalako, baina aldizkari hontaz baliatzen naiz gogoeta batzuk gizarteari pasarazteko.

Zu, Frantzisko, gizon zintzoa zarala uste dut. Zure Aita Santua izendatzetik, zure ageraldi publikoak eta adierazpenak segitu ditut. Zuk ilusioa bueltatu diezu milaka edo milioika krisauei; kristau hauek, eliza, Sozietate Anonimo eta gobernu liberal-burges arteko hibrido gisan sentitzen zuten. Zuk kapitalismoa kritikatu duzu, pertsonak eta arimak aberetu, pobretu eta alienatzen  dituelako; zuk lukurarien aurka oihu egin duzu, erromatar enperadoreek bezala, haien bulegoetatik haien oinetan ahuspez emanik daudenen zortea erabakitzen dutelako; zuk zure etxeko eta elizako luxuak gaitzetsi
dituzu, eta kaltetuen erruki izan zara. Zuk, azken batean, elizaren norabidea aldatu nahi duzu -hori espero dugu guk- Pabloengandik Pedroengana.

Zuk, Frantzisko, homosexuakak kritikatzeko inor ez zerala esan duzu, baita elizak emakumeen dohaina behar duela ere. Zuk botere absolutuak dituzu katolikoen gainean urbe et orbe; baina, hala ere, Espainiako eliza katolikoak, errukigabe, emakumeen eta homosexualen askatasuna erasotzen jarraitzen du.

Eliza katolikoa aspaldi adiskidetu zen zientziarekin, eskriturak direla eta behintzat. Munduaren sorrera, Adan eta Eba, uholde handia, eta Genesisa egia uts utsetik mitora pasatu bait ziren. Haien errorea onartu zuten, bai Lurra laua zela esatean, baita Geocentrismo teorian ere. Galileoaren gaitzespenagatik barkamena eskatu zuten; dinosaurioak lurrean bizi izan zirela onartzen zuten, eta baita lurra ez zela zazpi egunetan egin ere.


Zientziak, giza sexualitateak (eta animalenak ere bai) soraraztea ez duela  helburua,  demostratu du. Baita ez dela heterosexuala soilik. Medikuntzak aspaldi onartu du homosexualitatea (lesbianismoa barne) giza sexualitatearen adierazpen era bat dela. Argi ta garbi, naturala dela.

Eta elkar babesteko eta elkarrekin bizitzeko kontratu soziala sinatzen duten gizon eta emakume askeen zibilizazioak erabaki behar du elkarrekin nola antolatu eta baita haien kide arteko kontratu ezberdinak ere. Eta ezkontza, etimologia utzita, maite eta sexu binkulua (eskubide eta eginbeharrak tartean daudela ere) duten bi pertsona batzen duen lotura dela. Zeuk badakizu, nik baino, zure bizkarrean dexente urte eta ikasketa gehiago dituzulako.

Hala ere, Espainako elizaren kideek gaixoak kontsideratzen gaituzte, haien isekaz eta konparazio absurduez gu iraintzen gaituzte. Gu eta baita haien gorputzaren jabe izan nahi duten emakumeak infantilizatu nahi gaituzte.

Guzti hau dela eta, Frantzisko aita santua, beste hoiek haien pulpitu mediatikoak iseka eta txantxak egiteko erabiltzen dituzten bezala, nik ere, zure pontifikatuagatik ilusionatutako gizona bezala, komunikazio bide apal baino zintxo hau erabili nahi izan dut  hauxe eskatzeko: zure menpeko hoien azalpenak kondenatzea, eta baita haien ordezkaritasun eta bozeramaile eginkizunetatik aldentzea, zeren eta haien eskubidetaz baliatuz, ez dutelako besteenak errespetatzen eta baita mintzen eta iraintzen dutelako ere. Ez direlako beraz, kristau onak bezala aritzen.

Mila esker zure denboragatik ta jaso ezazu agur bero bat.

Óscar Hernández
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.