Euskara Queer I. Itxaro Borda

el .

Erraten da euskal literaturak ez duela sekula queer tematikorik jorratu. Egia da neurri batean baina ikertzen hasiz gero ohartzen gara homosexualitatea aipatu dela izenik erabili gabe gehienetan. XX. mendea loratzen zihoala Jean Etxepare Aldudeko medikuak Amodioaz ipuin zoragarrian sexu bereko izakien harremanen naturaltasuna aldarrikatzen zuen mahaiaren inguruan otoruntza izugarrirako bildu burges eta notable saldoaren aitzinean. Iparraldean geratuz emakumearekiko iruditegi faxista erabiliz Jon Mirandek ninfula femeninoak elkarren ferekari lizun erakusten zituen poesietan. Daniel Landarten nobela bakarrak gay literaturan kokatzen ahalko genituzke.

Lesbiana edo gay hitzak ez dira gure hiztegietan agertu hondar bi hamarkada hauetaraino. Gaur egun ghetto zehatzetarik kanpo joera homosexualak isilik hobe duen arren literatura orokorrean pertsonaia zenbaitek desira homosexuala harilkatzen dute. Multzo polita osatzen doazen idazle batzuk beren plazaratzea egin dute lesbiana nüzü edo gay nauzu ahoskatuz. Apurtasunaren bitxitasuna azpimarratu nahi nuke euskal jendartea betidanik derrigorreko maskulinitate homoerotikoz hain apaindua izanik koadriletan, eguneroko lanetan, sasitarren behialako borroketan edo (oraindik) kultura alorrean.  

Desira desordenatuak: Queer irakurketak (euskal) literaturaz Utrisque Vasconiae argitaletxea, 2010.

Itxaro Borda