ZINEMA - CINE . SEBASTIANE 2013 SARIA

el .

GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak eta
haren izenean, Igor Blanco, Joseba Errekalde, Juanjo Arin, Nicolas Subirán, Javi Irigoien eta Joaquin Gehituko bazkideek eratutako Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, Pavel Cortés (Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldiaren Maguey Sariaren zuzendaria) epaimahaiburu duela, erabaki du SEBASTIANE 2013 saria, Jean-Marc
Valléek zuzendutako “DALLAS BUYERS CLUB” (2013) filmari ematea.

Ezin da etorkizuna eraiki norberaren iragana onartu gabe. Gizarteak oraindik gaur egun GIBak lehendabizi ukitu zituen pertsonekiko duen zor historikoari buruzko filma da DALLAS BUYER’S CLUB. Beharbada hauxe izango da era guztietako gay eta transexualek, etsituta eta gizartearen gehiengoak baztertuta, beren biziraupenagatik borrokatzeko
medikuei eta farmakoen industriaren interesei aurrea hartuz, elkar hartu zutela azpimarratzen duen lehen filma.

Film honetako pertsonaia nagusiak, Ron Woodroof heterosexual homofobo eta matxistak homosexualitateari buruz duen irudi negatiboa aldatzen du besteek ezjakintasunagatik baztertzen dutela sentitzen duenean.

Epaimahaiak Ohorezko Aipamena eman nahi dio Mariana Rondónek zuzendutako “PELO MALO” (2013) filmari. Ama batek bere seme txikia agian heterosexuala ez dela susmatzen duenean, horren beldurrez, bortizki nola baztertzen duen eta hura ulertzeko dituen zailtasunak erakusten ditu film honek.

Halaber, epaimahaiak Zinemaldiaren Hautaketa Batzordeari eskerrak eman nahi dizkio aurtengo edizioan hautetsi dituen LGTB filmak direla-eta.