Haribeltza Elkartea XX Urte Bidea Eginez. Joseba Errekalde

el .

Harribeltza Elkarteak hogei urte beteko ditu aurten eta lehenen desioa eskerrak ematekoa izan nahi du. Eskerrak bihotz bihotzez, Elkartera inguratu zeraten guztiei, gure laguntza jaso eta laguntza eskeini diguzuen guztiei, eta berezeki Gehitu eta Gehituko kide guztiei. Eta, nola ez, gure instituzioei: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta, bereziki, Oiarztungo Udalari, beraien laguntza eta babesik gabe ezin izango baikenuen aurrera egin gure proiektua gauzatuz.
Mila esker guztioi.

1994-2014 hogei urte hauetan gauza asko gertatu zaizkigu bai Elkartean baita GIB-HIESA arazoaren inguruan ere. Oiartzungo Udalaren laguntzarekin hasi ginen lanean lagun talde bat, Don Julio zenaren etxe hartan, GIB -HIESari erentzun bat emateko intentzioarekin. Gogoratzekoak ditugu garai haiek.

Sufrimentu handia, osasun eza, hildakoak gure artean, arazo gogorra gizartean.

1997 urtea izan genuen aldaketa urtea. Lehenengo aldiz medikazio berri batzuk sortu baitziren. Ordurako, Elkartea Isasti Etxadian zegoen kokatuta eta bertan jarraitzen dugu.

Ordurarte GIB-HIESAREKIN bizi ziren pertsonak hil egiten ginen eta, ordutik hona, bide handi bat egin ondoren, esan dezakegu, gaixotasun kroniko bat izatera iritsi garela.
Bai hasieran eta bai orain, tamalez, jende asko dago gure laguntzaren beharrean, GIBDUN berriek egoera zailak bizitzen dituzte eta laguntza horretan jardun nahi dugu ilusio handiz. Bestalde, beti gizarte lanean eta prebentzioan ibiliak gara. Gizartea hobetzea denon artean egin behar dugun zerbait denez, gu saiatzen gara gure aportazio xumeak egiten. Berrikuntzak ere baditugu gurean:

C-hepatitia arazo handi bat dela eta gure lurraldean laguntza talderik ez dagoenez, Elkartean arazo honen aurrean erantzun bat ematen eta laguntza bideratzen hasiak gara.

Web orialde berri bat landu eta sortu dugu denon zerbitzura: www.harribeltza.org

Facebooken ere badugu gure espazioa: Harribeltza Hiesaren aurkako Elkartea.

XX urtebetetzeko ekitaldia, Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan, azaroak 28an, arratsaldeko 19,30etan. Denok gonbidatuta zaudete bertara. Hiesak oraindik hiltzen du eta guztion arazoa da.

Agurtzen zaituztegu.

Harribeltzaren izenean
Joseba Errekalde
Harribeltzako presidentea