‘Testa zugandik hurbil’ Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) diagnostiko goiztiarra egiteko

Gaurtik aurrera Estatu osoan C Hepatitisaren test lasterra aldi berean eskaintzeko proiektu pilotu batean parte hartuko duten zortzi erakundeetako bat da Gehitu.

Nazioartean, urtero, urriaren 20an izaten den GIB Testaren Eguna dela-eta,  Gehituk  (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea) nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu azterketa hori eta sifilisaren azterketa egitera, dohainik eta konfidentzialtasunez, gure egoitzan (Kolon pasealekua 50, Donostia). Eta, gainera, gaurtik aurrera, C Hepatitisaren test lasterra aldi berean egiteko aukera ere eskainiko dugu.

Horretarako, nahikoa da behatz batetik odol-tanta bat ateratzea!

Test hori egiteko, sanitarioen eta boluntarioen talde bat daukagu, eta, gainera, pertsona horiek infekzio hauei buruz eta sexu-transmisioko beste infekzio batzuei buruz behar duzun informazio guztia eman diezazukete.

Zientifikoki frogatuta dago GIBaren detekzio goiztiarrak bizitzak salbatzen dituela. Tratamendua hasten bada, kutsatutako pertsonaren osasuna erabat lehengoratzea lortzen da eta ondorengo narriadura eragozten da, baina horretaz gain, desagertu egiten da birus-karga detektagaitza bihurtzen denean sexu-bikotekideei birusa transmititzeko arriskua.

Horixe da GIBaren testa egiteak eta nork bere osasun-egoera zein den jakiteak dakarren onura.

Bestalde, prebentzio-estrategia osoago baten alde egiteko, Espainiako hainbat lekutako zortzi erakundek –guztiak Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioko (FELGTB) kideak dira– C hepatitisaren diagnostiko goiztiarra egiteko zerbitzu bat emango dute gaurtik aurrera, eta guk ere halaxe egingo dugu. 

Ezagutzea da epidemia prebenitzeko eta epidemia geldiarazteko modurik hoberena.

Erantzukizun-ekintza bat da.            

Egin ezazu testa zugandik hurbil!

Tel.: 943 46 85 16

e-maila: salud@gehitu.org

Helbidea: Colon pasealekua 50 – Donostia

Non egin dezakezu GIBaren eta C Hepatitisaren testa?

  • Madril
  • Valentzia
  • Murtzia
  • Las Palmas Kanaria Handikoa
  • Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Bartzelona

Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioa

 

Gogoetarako datuak.[i]

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoan, kasu kopuruak igotzen jarraitu zuen 2015ean.151 kasu berri erregistratu ziren guztira. Zenbaki absolututan, aurreko urtean baino 4 kasu gutxiago dira eta 1999. urtean detektatutakoak baino 15 kasu gehiago.
  • Beste Gizon batzuekin sexu-harremana duten Gizonen kolektiboan izandako transmisioa kasu berrien % 51,7 da, babesik gabeko harreman heterosexualak izatearen ondoriozko transmisioan sorburua duten kasu berriak, aldiz, guztizkoaren % 38,4 dira.
  • Diagnostikatutako pertsona guztien batez bestekoaren adina 38,4 urte da.
  • 2015ean diagnostikatutako GIB bidezko infekzio-kasu berrietatik % 51k diagnostikoa berandu egin zuen (defentsa-sistema arriskuan zegoen).Horregatik, areagotu egin behar dira GIB bidezko infekzioarekin lotutako estigma deuseztatzeko ahaleginak, horrekin lortuko baita pertsona askok GIBarekin bizi badira diskriminatuak izateko duten beldurra gainditzea eta GIBarekin kutsatuta daudela jakitea, testa eginez. Kalkulatzen da GIBarekin bizi diren pertsonen % 30ek gutxienez ez dakiela zein den bere egoera.
  • Horrenbestez, edozein eremutan pairatzen diren diskriminazio-egoeren aurrean gauzatutako hezkuntza- eta aholkularitza-ekimenak ezinbestekoak izateaz gain, aipamen berezia eskatzen dute. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko, Alcalako Unibertsitateko edo Valentziako Unibertsitateko Justizia Sozialerako Klinika Juridikoek gauzatu dituzte, adibidez, mota horretako ekimenak.

 

[i] Euskadin argitaratutako azken txostenaren datuak. Txostena honako hau da: GIB infekzio berriak. urtea. Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana. Eusko Jaurlaritza.

 

 Gehitu es una de las ocho entidades de todo el Estado que participa desde hoy en un proyecto piloto para ofrecer  simultáneamente la prueba rápida de Hepatitis C.

Con motivo de Día de la Prueba del VIH, que se celebra cada año internacionalmente el 20 de octubre, Gehitu (Asociación de Gais, Lesbianas, Transexuales y Bisexuales del País Vasco) invita a todas las personas que lo deseen a hacerse este análisis y el de sífilis, de forma gratuita y confidencial, en nuestra sede de la calle Colón nº 50 de San Sebastián. Y, además, a partir de hoy, también ofrecemos la posibilidad de realizarse simultáneamente la prueba rápida de Hepatitis C.

 

¡Todo con una simple extracción de una gota de sangre de un dedo!

 

Contamos para ello con un equipo de médicos y voluntarios que te pueden brindar toda la información que precises sobre éstas y otras infecciones de transmisión sexual.

 

Está científicamente demostrado que la detección precoz del VIH salva vidas. Con el inicio del tratamiento, no solo se logra la restauración completa de la salud de la persona infectada y se  impide el deterioro posterior, sino que se elimina el riesgo de transmisión a las parejas sexuales al hacerse indetectable la carga viral.

 

Este es el beneficio de hacerse la prueba del VIH y de conocer cada cual su estado de salud.

 

Por otro lado, para apoyar una estrategia de prevención más completa, ocho entidades de diferentes lugares de España, todas ellas integrantes de la Federación Estatal de Lesbianas, Gais, Transexuales y Bisexuales, (FELGTB)  prestaremos a partir de hoy un servicio de diagnóstico precoz de la hepatitis C. 

 

Conocer es el mejor modo de prevenir y frenar la epidemia.

 

Es un acto de responsabilidad.  

 

¡Hazte la prueba, cerca de ti!

 

Tel:. 943 46 85 16

e-mail: salud@gehitu.org

Dirección: Calle Colón 50- San Sebastián-Donostia

 

C Hepatitisa test lasterra – Test rápido de la hepatitis C

 

Datos para la reflexión.

 

Se estima que el 30%, sino más, de las personas con VIH desconoce que lo tienen.

 

En la Comunidad Autonoma del País Vasco el número de casos en 2015 sigue sin descender, se registraron un total de 151 nuevos casos. Lo que supone apenas 4 casos menos que el año anterior y 15 casos más que en el año 1999.

 

En el colectivo de Hombres que tienen sexo con Hombres la incidencia de nuevos casos es del 51,7% y la tasa más alta de nuevos diagnósticos se dio entre los 30 y los 39 años con el 36,4% de los diagnósticos.

 

Un 48,3% de los nuevos diagnósticos en el año 2015 se realizó de forma tardía por lo que se debe intensificar el esfuerzo y luchar contra el estigma para que la gente pierda el miedo a realizarse la Prueba.