Ekainak 28, nazioarteko LGTB harrotasun egunaren ospakizunen artean , GEHITUK, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak, urtero ematen duen sari honen bidez orientazio homosexuala duten pertsonen askatasun, berdintasun eta duintasuneko funtsezko eskubideen alde bereizi den pertsona edo erakundea nabarmendu nahi du.
Datorren ostegunean, ekainak 25, gure elkarteak 2015eko ZILARREZKO GEHITU SARIA emango du, Donostiako Antzoki Zaharrean arratsaldeko 20:00tan (DOAKO IKUSKIZUNA).
Ekitaldia honi hasieran emateko, aurreko astea zendu zen LGTB eskubideen ekintzaile eta politikaria izandako PEDRO ZEROLORI omenaldia egingo zaio
Ondoren 2015eko ZILARREZKO GEHITU SARIAren ematea
Aurten EIBAR KIROL ELKARTEA izan da saritua besteak beste homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia futbol profesionaletik erauzteko eta kirolaren inguruan dabilen edonork bere taldeko nahiz zaleen gaitzespenik gabe armairutik ateratzeko aukera izan dezan, Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioak martxan jarri eta GEHITUK jarraitutako ORTZADAR LIGARI eskainitako laguntza eta babesarengatik.
Eta bukatzeko Javier Liñeraren BARRO ROJO (gays y lesbianas en los campos de concentración) obraren antzezpena.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.