Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Elkarteak –2006an erabilera publikoko erakunde izendatu zutenak, 2004an Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina eta 2009an Gipuzkoako Giza Eskubideen saria jaso zituenak– Zilarrezko Gehitu izeneko saria ematen du urtero. Sari horrek ez dauka ordainsari ekonomikorik, baina balio sinbolikoa dauka, beharbada, handiagoa dena: azken urtean egindako lanarekin edo izandako lekukotzarekin LGTBI kolektiboaren berdintasuna defendatzen laguntzeagatik, edo kasu honetan bezala, 2017ko edizioan, kolektibo honi lagunduz eta kolektiboa ezagutzera emanez egindako ibilbide osoarengatik nabarmendu diren erakundeei eta pertsonei omenaldi eta aintzatespen publikoa egiteko balio izatea.

Gehituk erabaki du 2017ko ZILARREZKO GEHITU SARIA Euskal Herriko Zuzenbide Fakultateari ematea, LGTBI eskubideak defendatzen babes irmoa eskaini duelako gure mugen barnean eta gure mugetatik kanpo, zuzenbideko eta kriminologiako etorkizuneko profesionalak Giza Eskubideen defentsaren, berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren alorrean heziz.

Ikusi informazioa PDF formatuan

Saria hurrengo ostegunean, maiatzaren 17a, 19:00etan, Donostiako Aquariumean emango dugu, “LGTBI+ pertsona errefuxiatuak Europan, ingurune segurua posible al da?” hitzaldiaren aurretik.

Saria Juana Goizueta Andreak, Euskal Herriko Zuzenbide Fakultateko Dekanoak, jasoko du, beste kide batzuen laguntzarekin.