2019ko Zilarrezko Gehitu Saria, Urko Aristi kazetariarentzat da

Gaur egun kazetarien lana gero eta gaitzetsiagoa da, botereak kontrolatzeko balio zutela esaten zen lehen, baina orain botereei salduta daudela diote. Honek pertsonen eta elkarteetatik aldenduta daudela pentsarazi zezakeen, baina orain hitz egingo dugun kazetaria salbuespena da: Urko Aristi. Kazetari honek beti elkarteen alboan egon da haiei ahotsa eskaintzen eta, batez ere, LGTBI+ kolektibotik hurbil.

Guzti hau dela eta, Gehituk  2019ko Zilarrezko Gehitu saria berari ematea erabaki du.

Aristik hainbat eratan lan egin izan du hedabideetan. ETBko albistegietarako berriemaile gisa Iruñeko korrespontsalian hasi zen eta bi urtez jardun zuen. Gero, lan egin izan du ETB1an telebista saioak aurkeztuz, hala nola ETB1, ETB2 eta ETB3 kateetan eguraldi gizon edo aurkezle lanetan. Irratiari dagokionez, Aralar Irratia eta Euskalerria Irratian lan egin zuen lehenengo aldiz. Gero, irrati publikoan hasi zen Radio Euskadiko Graffiti magazina aurkezten eta 2017ko urtarrilean EITBko irrati taldearen zuzendari izendatu zuten.

Lanean daramatzan urte guzti hauetan beti izan dugu LGTBI+ jendearen eta elkarteen alde. Honen adibide Graffiti saioan lan egiten zuenean Gehitu Elkartearekin elkarlanean E28 Harrotasun LGTBI Egunagatik batera egin zuen irrati saio berezia kolektiboari ikusgaitasuna emateko, edo 2016-2017 kurtso osoan zehar hainbat LGTBI+ elkarteei (EHGAM, Gehitu) erregurlatasunez eskainitako ahotsa.

Hori guztia dela eta, bere ibilbide profesionalagatik eta, batez ere, LGTBI+ kolektiboarekin eta beste ekintzailetza sozialarekin izan duen konpromezu eta jarreragatik aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria Urko Aristiri ematen diogu.