Laurogeigarren hamarkadan, disko musikaren boom-aren eraginez, artista LGBT+-ek haien egoera zapaltzatzailea islatzea helburu zuen musika ekoizten hasi ziren. Nahiz eta hurrengo hamarkadetan LGBT+ musika oso urria izan, azken urteotan artista eta letra queer-en populartasunaren hazkuntza nabaria egon da, bai pop musikan bai eta genero abangoardistagoetan ere. Hemen dituzue heteronormatibismoaren eta genero-estereotipoen aurka dauden gaur egungo hainbat artista.

Bertan aipaturiko abesti guztiak bai eta artista queer-ekin erlazionatutako beste hainbat Spotify-en aurki ditzakezu: “queer music” playlist-a, Iker Rivas González erabiltzailearena.

Shamir
Shamir artista iparramerikarrak genero-eskema guztiak apurtu ditu bere kolorez betetako abesti elektropopekin. “Galdetzen jarraitzen duzuenoi, ez daukat generorik, ezta sexualitaterik ere, eta bost axola zait” (“To those who keep asking, I have no gender, no sexuality and no fucks to give”).  Argitaratutako bere lehen LP-an, Ratchet-en, bere abestirik ezagunena aurki dezakegu, On The Regular, itxuraz zentzugabeak diren artistaren nortasun berdingabearen inguruko behaketa-zerrenda. Kantan maskulinitatearen eta feminitatearen arteko muga lausoa haztatzen du bere falsetto androgenoaren bitartez. “Bai, bai, jada dakizue banoala. Hau ni naiz normalean, zuek jakiteko” (“Yep, yep, you know that I go. This is me on the regular, so you know”).

Mr Twin Sister
Mr Twin Sister-ren kronologia diskografikoak indar kulturalek eragindako nahasketa- eta disforia-arazoak gradualki esploratzen ditu. Iraganean soilik Twin Sister bezala ezagutzen zen talde honen izenaren aldaketa anbiguoarekin batera azken albuma argitaratu zuten, Mr Twin Sister. Honetan identitatea forma abstraktu batean arakatzen da, soinu lauso eta ahots baporetsuekin. Blush kantan, adibidez, honako hau abesten dute: “Ni erreal bat ote dago edo soilik gauen segida bat naiz?” (“Is there even a real me, or am I just a series of nights?”). Out in the Dark-en era zuzenago batean aurkezten dute arazo hauek: “Emakume bat naiz, baina barnetik gizon bat naiz eta ahalik eta gay-en izatea nahi dut” (“I am a woman but inside I’m a man and I want to be as gay as I can”); “Nire identitatea bultzatzen duzu. Zenbat denbora gehiago izan behar naiz nire bertsio hau?” (“You’re pushing on my identity. How much longer do I need to be this version of me?”)

Perfume Genius
Mike Handreas, Perfume Genius-en atzean dagoen estatubatuarra, 2012an musika alternatiboaren buru bilakatu zen bere bigarren albumarekin, Put Your Back N 2 It. Albumaren promozio-bideoaren eztabaidarekin lortutako ospeaz baliatuta, “adingabeentzako desegokia” etiketarekin markatua eta YouTubetik ezabatuta izan zena, hainbat idazle eta aktibista queer-ek albuma laster besarkatu zuten. Izan ere, LGBT kolektiboaren parte diren pertsonek haien bizitzan zehar sufritzen duten arazoak perspektiba oso pertsonalarekin azaltzen ditu. 2014an bere hirugarren albuma argitaratu zuen, Too Bright. Hau aurreko lanaren jarraipena da, eta bere beldur, amets eta gogoetak irudikatzen ditu era intimo eta isil batean. Sexualitatea eta generoa bere abestien gai nagusiak dira, Queen-en letra kritikoan egiaztatu dezakegun moduan: “Ez dago familiarik salbu harrokeriaz ibiltzen naizenean” (“No family is safe when I sashay”).

St Vincent
St. Vincent Annie Clark-ek aukeratutako izengoitia da musika-merkatuan murgiltzea erabaki zuenean, bere ahots heldu, estilo vintage eta ideia argiekin. Musika-industrian emakumea izatea nolakoa deneko galdera entzutea gorrotatzen du, eta haren ustez “seguraski existitzen den desberdintasun bakarra horixe bera galdetua izatea da”. (“I feel like every time someone asks, ‘what’s it like to be a woman in music?’ The only difference is probably that you get asked, what’s it like to be a woman in music?”). Bere genero eta sexualitatea alde batera utzita, Annie Clarkek bere bizitza pertsonala eta bere musika banatzen ditu. Bere abestietan gai hauen inguruko erreferentziak oso gutxitan aurkitzen ditugu, baina bai artista queer-en bereizgarri den musika esperimentalaren kutsua.

Austra
Gay-ak banda batean ala banda gay bat? Galdera honen aurrean Kanadako Austra taldearen abeslari nagusiak, Katie Stelmanis-ek, bera “musikoa lehenengoz, eta lesbiana bigarrenez” dela dio (“I am a musician first, and a lesbian second”). Hala ere, “musika interesgarria eta esperimentala egiten duen eta, gainera, queer bezala identifikatuta den norbait” izan nahi duela onartzen du, batez ere musika queer-aren ikusgaitasuna handitzea “guztiz beharrezkoa” dela uste duelako. (“I’d like to be recognized as someone who makes interesting, experimental music and also identifies as queer, especially because I really believe there needs to be a wider variety of queer representation in music”). Bere azken disko Olympia-n aurki dezakegun Home abestiaren bideoklipean taldearen kide guztiak ikusi ditzakegu. Kanta hau Austraren musika-estilo ilun, misteriotsu eta berdingabearen lagin bat da. “Hemen gordeko zaitut, goretsita, nire bihotzean” (“I will keep you there, keeping you glorified, in my heart”).

Blood Orange
Devonté “Dev” Hynes-ek, Blood Orange gisa ere ezagututa, Solange, FKA Twigs, Sky Ferreira eta Florence and the Machine-rako musika idatzi du, beste batzuen artean. Ez zuen ezta imajinatu ere 2011n bere lehenengo albuma argitaratzea erabaki zuenean, Coastal Grooves izenburua daramana, LGBT komunitatearen barnean hainbesteko ospea lortuko zuenik. Bere iritziz, pertsona queer-ekin konexioa lortu zuen hark idatzitako letren jariakortasuna dela eta. Nahiz eta kolektiboarekin zuzenki ez identifikatu, LGBT komunitatearen ideiak guztiz bermatu ditu publikoki. Esate baterako, bere lehenengo albuma Octavia Saint Laurent artista trans famatuari dedikatuta dago. Gainera, 2015eko hasieran Hynes Neneh Cherry-rekin elkarlanean aritu zen He, She, Me proiektu musikala eratzeko. Kanta eta haren bideoklipa maskulinitatearen, feminitatearen eta genero ez-binarioaren ideiaren inguruko hausnarketa sakonak dira.

The Knife
Artista gutxiek hartzen dute teoria queer-ra Karin Dreijer Andersson eta Olof Dreijer anai-arreben seriotasunarekin, 1999an The Knife izeneko musika-talde elektronikoa sortzea erabaki zutenak Gotemburgon, Suedia. Hainbat elkarrizketatan Judith Butler aipatu dute, bai eta irudikapen gutxiengoa duten kolektiboen arteko intersekzionalitateari buruzko solasaldiak ere izan dituzte. 2013an argitaratutako Shaking the Habitual albumean teoria queer-ari eta feminismoari buruz ikasitako guztian iradokitua dago. Izenburua, hain zuzen, Michel Foucault-en aipu bat da, eta albumean dauden kantak generoaren, erakunde politikoen eta familia tradizionalaren gizarte-kritika sakonak dira.

Jenny Hval
Jenny Hval abeslari norvegiarra berak idatzitako prosa maisulanetan bihurtzen ausartzen da. Bere kantak Björk-en konplexutasun musikalarekin eta Kate Bush-en ahots-tartearekin konparatu dituzte eta, bere talentu sinestezinaz baliatuta, 2015ean bere album pertsonalena argitaratzea lortu zuen, Apocalipse, girl deiturikoa. Horrela, istorio kritikoak, sofistikatuak eta atzera begirakoak oparitzen dizkigu, “ohiko, eguneroko sexualitatea” landuz (“the ordinary, everyday sexuality”). Horrela, adierazpen-askatasuna lortzeko “iraultza ñimiñoa” egitea proposatzen digu (“a tiny revolution”).

Azken albumean aurki dezakegun Sabbath-en: “Sei edo zazpi urte ditut eta mutil bat naizela amesten dut. Uretatik azaleratu eta nire izterren artean zilarrezko esku txiki batekin lorategira joan nintzen. Gero, dutxan, biluzik dagoen mutiko bat ikusten dut. Kutsakorra da, eta neure burua nabari dezaket. Ez begiratzeko esan ohi zidaten, baina nire begiak ez dira inoiz handiagoak izan. Nire gorputzaren barnetik eta kanpotik, nire begirada hazten jarraitzen zuen” (“I’m six or seven and dreaming that I’m a boy. I emerged out of the water and went into the garden with a small silver hand between my thighs. Later, in the shower, I see a boy naked. He is contagious, and I can feel mine. I was told not to stare then, but my eyes have never been larger. In and out of my body, my stare kept growing”).

Ez egon zalantzatan eta jarrai ezazu Spotify-en “queer music” playlist-a momentuko artista queer-en inguruan eguneratuta egoteko! NB- Gustatuko litzaidake zuzenketetan lagundu didan Jon Lapresa Serranori eskerrak ematea.

Iker Rivas González
Biokimika eta Biologia Molekularreko ikaslea eta UPV/EHU-ko LGTB Ligaren kidea
“Me gustaría agradecer a Jon Lapresa Serrano su ayuda en las correcciones y en la traducción.” Iker.

Puedes leer este artículo en castellano aquí