Ekainak 28, nazioarteko LGTB  harrotasun egunaren ospakizunen artean , GEHITUK, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak, urtero ematen duen sari honen bidez orientazio  homosexuala  duten pertsonen askatasun, berdintasun eta duintasuneko funtsezko eskubideen alde bereizi den pertsona edo erakundea nabarmendu nahi du.

Datorren ostegunean, ekainak 25, gure elkarteak 2015eko ZILARREZKO GEHITU SARIA emango du, Donostiako Antzoki Zaharrean arratsaldeko 20:00tan (DOAKO IKUSKIZUNA).

Ekitaldia honi  hasieran emateko, aurreko astea zendu zen  LGTB eskubideen ekintzaile eta politikaria izandako PEDRO ZEROLORI omenaldia egingo zaio

Ondoren 2015eko ZILARREZKO GEHITU SARIAren ematea

Aurten EIBAR KIROL ELKARTEA izan da saritua besteak beste homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia futbol profesionaletik erauzteko eta kirolaren inguruan dabilen edonork bere taldeko nahiz zaleen gaitzespenik gabe armairutik ateratzeko aukera izan dezan, Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioak martxan jarri eta GEHITUK jarraitutako ORTZADAR LIGARI eskainitako laguntza eta babesarengatik.

 Eta bukatzeko Javier Liñeraren  BARRO ROJO (gays y lesbianas en los campos de concentración) obraren antzezpena.

Saiaren justifikazioa