Sarrera: existitzen ez den zahartzaroa 50 urte barru 2000 milioi pertsona adindu izango gara planeta guztian eta gutxi gorabehera horietatik 200 milioi gay edo lesbianak izango dira.
Planetako biztanleen % 22ak orduan 65 urte baino gehiago izango ditu.
Zahartzaroak bezain bibliografia zabala sorrarazi duten gai gutxi izan dira azken urte hauetan. Nahikoa da begiratu bat egitea gizarte gaietan edo demografikoetan espezializatua den liburutegiren batean edo dokumentazio-zentroren batean 65 urtetik gorako pertsonei buruzko txostenek, azterketek edo liburuek azken ikerkuntzetan parte garrantzitsu bat hartzen dutela egiaztatzeko.
Nolanahi ere, azterketa kopuru itzel horrekiko alderantziz proportzionala den moduan, gaur egungo kulturan adineko pertsona horien benetako presentzia eta eragina ia erabat hutsala da. Eta politika, kultura eta gizarte alorrean duen garrantzia ere egundoko azkarren doa beheraka.
Gizartean zahartzaroa ez da benetan dena bezala hartzen: arrakasta bat bezala; azken garaietako ekintza positiboenetako bat bezala, izan ere, lortu dena bizi-itxaropena demokratizatzea izan da, eta hori horrela izanik, Espainiako edonork, jaiotzen denean antzeko bizi-itxaropena izango du, jaio den gizarte-ingurunea alde batera utzita.
Eta hala ere, berdinak egiten gaituen arrakasta hori ospatzen ibili ordez, eta gero eta denbora luzeagoan bizi baldin bagara ere, badirudi adin nagusikoek enbarazu egiten digutela, eta gizarteak eskaintzen duen ezer edo ezer gutxi dagoela prestatuta horientzat. (…) Errealitatea da, adinekoen egoera, eta Espainian behintzat horrela da, analista batzuk salatzen duten “lobby gris” hori osatzetik oso urrun dagoela.
Gertatzen dena da, ordea, antolatzea eta protesta egitea zaila egiten zaien pertsonak direla adinduak, eta horrez gain, eta hori funtsezkoa da, horien protestak ez direla inolako mehatxua, izan ere botoaz gain ez dute presioa egiteko inolako baliabide eraginkorrik hobekuntzak negoziatu ahal izateko horien bizi-baldintzetan. (…) Nolanahi ere, gizartean eta politikan oso eragin txikia baldin badute ere, adinduek Estatuaren erabateko menpekotasuna dute, eta horrek paradoxikoki baldin bada ere eta nolabait esateko Gizarte-ongizatearen “bahitu” bilakatu ditu, horren biziraupena edo porrota ikusten duen herritar talde horren barruan.(…) La vejez no es considerada socialmente como lo que verdaderamente es: un éxito (…), y aunque cada vez se vive más tiempo, parece que las personas mayores molestan y que nada, o casi nada de todo lo que esta sociedad ofrece, está preparado para ellas. Son invisibles no sólo para el conjunto de la sociedad, sino que tampoco cuentan para la agenda política de los colectivos que se supone que luchan por los derechos de todos.(…)Seguramente, el movimiento ha estado tan preocupado por solucionar problemas inmediatos de aceptación, de discriminación, de igualdad legal, de salud…que hemos descuidado una realidad que nos afectará a todos más que ninguna otra.
Zahartzaroari buruz ehunka txosten argitaratu dira, eta gainera, posible diren ia aldagai guztiak kontuan hartuz. Posible diren ia aldagai guztiak diogu, izan ere erakunde publikoek finantzatutako txosten ofizial guztietatik, edozein zeinu politiko edo teorikokoa delarik ere, bakar batek ere ez du zahartzaroko sexu-orientabideari buruzko aipamenik ere egin, eta kontuan izan behar dugu bizitzaren aldi horretan sexu-orientabidea edo generoaren nortasuna bizitzaren kalitatean eragin handia izan dezaketen faktore bihurtu daitezkeela. Sexu-orientabidea edo genero-nortasuna sexu-praktikaren edo edonola ere sexualitatearen pareko direla esateak izango du bere zama ahazte horretan, eta azterketa honetan ikusiko diren ondorio oso larriak ekarriko ditu.
Geure buruari egiten diogun galdera da ea gay eta lesbianek egin duten bizitzak aukerarik eman ote dieten eta aurrerantzean ere aukerak eta beharrezko baldintzak emango ote dizkieten katastroferik eta izualdirik gabeko bizitza egiteko, zahartzaro ona bizitzeko beharrezkoak diren gizartearen eta familiaren alorreko ezinbesteko harremanekin.
– Zahartzaroa eta sexu-orientabidea
Adineko pertsonak baztertzearen eta diskriminatzearen arazoa, ikusi dugun moduan, konstante bat da gaur egungo gizartean, eta ez da inolaz ere, gay, lesbiana eta transexuali bakarrik eragiten dien arazo bat. Nolanahi ere, gizartearen aldetik gayk bizi duten diskriminazio-egoera batetik eta gay subkulturak azken urteotan garatu dituen ezaugarrietako batzuk ikusita esan dezakegu gay pertsonen bazterketa oso larria izan daitekeela zahartzaroan. Ez dugu gayk eta lesbianak esan, izan ere lesbianen zahartzaroa eta gayen zahartzaroa oso desberdinak dira arlo askotan, eta hoberako da desberdina, gero azalduko dugun moduan.
Pertsona transexualen zahartzaroak ere baditu bere ezaugarriak, bereziki baztertzaileak dira eta aurrerago aztertuko ditugu. Nolanahi ere, gayen zahartzaroaren gaia orain azaltzen hasi den gai nahiko berria dela esan dezakegu. Lehenengo belaunaldia orain ari da zahartzarora iristen, horiek bere gaztaroan armairutik ateratzerik ez zuten izan Espainian bizi zen egoera politikoagatik, heldutasunean, ordea, izan zuten horretarako aukera. (…)
Zahartzaroaren gai hori “ahaztearen” alde gizartean egin diren presioen ondorioz eta lehen esan dugun bezala orain arte gure artean adineko populazio bat izan ez dugulako, GLBT elkarteetan ez da gay, lesbiana eta transexualen hirugarren adinarekin lotura duen inolako politika motarik gauzatu Espainian.
Seguru aski, mugimenduaren kezka nagusia onarpenarekin, bazterketarekin, legezko berdintasunarekin, osasunarekin… lotura zuten hurbileko arazoak konpontzea izan da, eta gugan beste edozeinek baino eragin handiagoa izango duen errealitatea alde batera utzi dugu.
Adineko gay eta lesbianen kopurua adineko pertsonen kopurua gehituko den erritmo berean gehituko da datozen urteetan, gero eta zaharragoa den gizarte batean. Populazio horrek etorkizunean jasan dezakeena ahaztea suizidio bat da, denok izango gara zaharrak.Eta zenbat eta ahulagoa izan populazioaren sektore bat, orduan eta gehiago jasan beharko da eta areagotuko da ahultasun hori zahartzaroan.
Gay diren pertsonek beren bizitzako adin bakoitzari lotutako berariazko arazoak eta diskriminazioak jasaten dituzte eta arazo nagusienak haurtzaroan-nerabezaroan eta zahartzaroan jasaten dituztenak izaten dira. Nolanahi ere, haur-tzaroan eta gaztaroan homosexualitatea bizitzea ez da hain tabua gaur egun, eta gainera, gay eta lesbianen eskubideak defendatzeko elkarteetan gero eta indar handiagorekin lantzen ari den gaia da. Datozen urteetan, eta are gehiago legezko erabateko berdintasuna lortzeko gero eta hurbilago gaudenean, gay-nerabeak defendatzeko gaia elkarteen gai nagusi izatera iritsi daiteke.Ez, ordea, zahartzaroarena. Gayen eskubideak defendatzeko elkarteak ez dira oraindik gai horretaz arduratu, hainbat arrazoirengatik:
• Orain arte, egia da, jende gutxi identifikatzen zela gay edo lesbiana bezala zahartzaroan. Armairutik kanpo bizi zen gay komunitatea, elkarteetatik iristeko aukera zegoen bakarra, komunitate gaztea izan da orain arte. Hori aldatzen ari da orain.
• Gay komunitatea beste edozein komunitate bezain iragazkorra da zahartzaroaren eta gaztaroaren mito sozialen aurrean eta bere aurreiritzien aurrean. Gizartean orokorrean bada zahar-tzaroaren aurkako aurreiritzi bat.
• Gay komunitateak, gainera, azken hamarkadetan, betiko gaztetasunari bereziki lotutako kultura bat garatu du, eta horren barruan adinduak ez du lekurik. (…)
A pesar de tener muy poca influencia social y política, los ancianos tienen una enorme dependencia del Estado, lo que les ha convertido paradójicamente, de alguna manera en los “rehenes” del Estado del Bienestar, en aquel grupo de población que visibiliza la supervivencia o la quiebra del mismo.
La pobreza, por ejemplo, que es uno de los problemas más acuciantes para todos los ancianos afecta en proporción mucho mayor a las mujeres que a los hombres, y entre aquellas también a las lesbianas.
Aldi berean homosexualitatea, heterosexista den komunitate batean, sexuala den zerbait besterik ez da eta horrenbestez arazorik gabe imajinatu dezakegu gay gazte bat, baina per-tsona horrek berak, urteak aurrera joan ahala, gay izateari utzi eta zahar bat izango da, sexurik gabeko norbait. Gayk sexua badira, hortik atera-tzen da zahartzaroan (sexurik gabekotzat jotzen direnean) horien sexu-orientabidea garrantzirik ez duen eta desagertzear dagoen datu bat izatea iristea. Haurren atzetik dabilen pederasta adindu baten irudiak bakarrik irauten du, gaur eguneko kulturan guztiz laidoztatutako irudiak, eta orain, gainera, erabateko gaurkotasuna duenak.
Zuzentasun politikoagatik eta gay eta lesbianen mugimenduaren borrokagatik azken urteotan lortu da gizarteak gay edo lesbiana gazte bat imajinatzea, toleratzea edo onartzea, baina ez da gauza bera gertatzen zaharrekin.Adineko heterosexualak ere behar bezala zaindu eta babesten ez baditu nola espero genezake aurreiritziak ditugun eta gizartean estigmatizatuak dauden adineko gay, lesbiana eta transexualez arduratzea. Eta errealitate hori, alegia, zahartzaroan bat gay, lesbiana edo transexual izatea edo ez izatea berdin dela esatea, gay, lesbiana eta transexualak sinestera iritsi diren gauza bat da.
Las discriminaciones se sienten especialmente en esta edad, y es una de las razones de que estos años puedan llegar a convertirse en una pesadilla para las personas GLBT.
El contexto social imperante, especialmente en el mundo de los ancianos, puede convertir en especialmente duro el paso de los ancianos gays o transexuales por las residencias de ancianos.
Nada en estas residencias o instituciones está preparado para asumir la realidad de estas personas, y desde luego tampoco lo están los demás residentes, todos de la misma edad, con prejuicios antiguos, ignorancias bien asentadas y, en definitiva, otra manera de ver la vida en la que la homosexualidad y mucho más la transexualidad era algo terrible.
Homosexualitateari buruzko estereotipoak horien aurka egiterik izango ez duten adinekoei eragiten die bereziki, eta gainera, gazteak estereotipo horien aurka borrokan aritu bagara ere eta horiek nolabait aldatzea lortu badugu, GLBT adinduei buruzko estereotipoak onartzeko prest baino gehiago egongo ginateke sarritan. Horrela, GLBT gazte batek baino gehiagok esaten du GLBT adinduek bakarrik eta isolaturik amaituko dituztela beren egunak. Gizartean oso erroturik dagoen beste estereotipo baten arabera adinekoak gazteak baino armairuzatuagoak daude, zahartzaroan kontserbadoreagoak garelako, edo koldarragoak. Errealitateak eta egindako azterketek, ordea, erakusten dute bi estereotipo horiek faltsuak direla. GLBT adinduek harremanetarako modu desberdin bat jartzen dute praktikan eta hori bizi dute amaieraraino, bai sexu alorrean eta bai adiskidetasun alorrean. GLBT pertsonek harrotasunez esan dezakegu pertsonen arteko harremanetarako modu berriak asmatu ditugula eta aukera posibleak aberasteko baliagarriak direla. GLBT adindu asko bere lagunekin bizi dira zahar-tzaroan; askok nahiago izaten dute beren etxeetan independente bizitzea, baina sexu eta maitasunezko harremanak izanik lagunen batekin edo batzuekin; zahar horietako askok adiskidetasun-sareak sortzen dituzte eta benetako familia bat izatera iristen dira eta poz-iturri galantak izan daitezke horientzat.
Bigarren estereotipoari dagokionez esan hori ere faltsua dela. Are gehiago, erraza da alderantziz-koa gertatzea. Zahartzaroan jende askok beldurra galtzen du eta armairutik irteten da. Adin horretan ez du axolarik familiak zer pentsatzen duen, ezta lantegian zer pentsatzen duten ere, inork ez gaitu kalera botako. Gehiengoaren iritziaren aurka, elkarteak ezagutzeko eta berdintasunaren alde ekintzaile gazteagoek egiten duten lana ezagutzeko aukera duten gay eta lesbiana adindu ugari irteten da armairutik, bere bizi osoa bertan egin ondoren. Baina horiek, aurrera egiteko baliabideak dituzten pertsonak dira, menpekotasunik ez dute eta iraupena segurtatuta dute. Aitzitik, ekonomikoki eta sozialki ahulagoak diren pertsonen artean gertatzen dena alderantzizko kasua izaten da; pertsona horiek bizitza osoa armairutik kanpo egin ondoren, zahartzaroan berriro armairuan sartzera behartuta daude. Diskriminazioak adin horretan sumatzen dira bereziki, eta arrazoietako bat da urte horiek GLBT pertsonentzat amesgaizto izatera heldu daitezkeela esateko. Estereotipoak faltsuak dira, egia dena da diskriminazioa eta gizartearen presioa adin horretan jasanezinak izan daitezkeela eta horren ondorioz iruditzea estereotipo horiek guretzat benetakoak direla.
Teoriko batzuk diotenaren arabera, gay inguruneak duen presioagatik eta gay kulturaren berariazkotasunagatik, “zahartzaro azeleratua” izenekoa jasaten dute gayek. Alegia, gayek askoz ere lehenago ikusten dute beren burua zahartuta heterosexualek baino. Sarritan gertatzen da 40 urte dituen heterosexual batek gaztea dela esatea eta gay batek jada zaharra dela esatea. Fenomeno hori probarik nabarmenetakoa da adinarekiko fobia bat badagoela azaltzeko eta hori bereziki gayen ingurunean gertatzen da. Lesbiana gehienak, aitzitik, eta ikusiko dugun moduan, gaztaroan ezagutu ez duten askatasun-sentsazioarekin iristen dira heldutasunera edo zahartzarora. Gizarte honetan emakumeek eta gizonek duten egoera desberdinak dakar adinak gizonei kentzea azkenean emakumeei ematen diena.
Ikusi ditugun zailtasun horiek guztiak eta duten presioa izan arren, ikertzaile batzuk diote gayak prestatuagoak daudela zahartzaroa onartzeko heterosexualak baino. Azterketa horietan egiaztatzen da bizitza osoan izaten dituzten zailtasun ugarirengatik, egiten zaien minagatik, homofobiagatik… pertsona homosexualek gaitasun handiagoak dituztela adinaren erronka ugariei aurre egin ahal izateko; eta are gehiago oraindik kontuan izaten badugu pertsona heterosexualek ere jasaten dutela adinagatiko diskriminazioa. Douglas Kimmel-ek dio gayak prestatuagoak daudela zahartzarorako, beren bizitzan ezkondutako heterosexual asko baino lehenago hasten direlako dituzten premien erantzukizuna bere gain hartzen. Halaber, ikertzaile horrek dio gayak hobeto prestatuta egongo liratekeela bizitzako zikloetako aldaketak hain traumatikoa ez den moduan bizitzeko.
Zahartzarora iristen ari diren gay eta lesbianei buruz hitz egiten ari garenean kontuan izan beharrekoa izango da gaztaroa bizi izan zuten garaia kontuan hartuta nahiko altua dela ezkonduta egon diren pertsonen portzentajea, bereziki lesbianei dagokienez, izan ere horientzat askoz ere zailagoa zen orain dela denbora gutxi arte emakumeentzat ia ezinbestekoa zen ezkontzatik “ihes egitea”. Gainera, ezkontza sexu-orientabidea ezkutatzeko modu eraginkor bat izan da betidanik, jendeak hori jakitea nahi izan ez denean.
Ezkongabeak beti ezkonduak baino susmagarriagoak izan dira. Horrela, eta herrialdeen eta garaiaren arabera, ezkonduen kopurua homosexualen populazioaren % 40ra iritsi daiteke. Eta horren arabera ere, pertsona horietako askok, emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago, seme-alabak izan dituzte. Sinestezina bada ere ia azterketarik ez da egin pertsona horiek orain helduak izango diren seme-alabekin dituzten harremanak ezagutzeko, eta ezta ezkonduta egon izanak zahartzaroan eraginik izan duen jakiteko ere. Aita gayen eta ama lesbianen seme-alabei buruz egiten diren azterketak haur edo nerabe diren seme-alabei buruzkoak izaten dira, eta hainbat aldagai jasotzen dira horietan, hala nola eskolan edo familian duten integrazioa edo gurasoen egokitasun maila.
Azterketa horietan alde batera uzten da gayek eta lesbianek aspalditik izan dituztela seme-alabak. Gertatzen da egoera sozialetan izaten duela pertsona batek ahultasunik handiena, eta zahartzaroa dela horietako bat, izan ere sexu-orientabide bat edo gehiengoak duenaren desberdina den genero-nortasun bat gehitzeak eragin larria izan dezake pertsona horien bizi-kalitatean, baita lanean ari zirenean bizi-kalitate txarra ez zuten edo ona zuten pertsonengan ere. Inork ez du zerbitzu, arreta eta laguntza gehiago behar gay adinduek baino. Bizitza guztia aurrean duten nerabeek baino gehiago eta zorionez diskriminazioak gainditzeko estrategiak gero eta gehiago dituzten gazteak baino gehiago. Arreta eta laguntzako zerbitzu horiek ez dituzte topatuko populazioaren sektore hori onartzeko oraindik asko aldatu beharko duen gizarte batean. Eta zerbitzu horiek ez dituzte oraindik topatzen gazteria gurtzen duten gay kulturan murgilduta dauden elkarteetan.(…)
Cuando se habla del sufrimiento que produjo la dictadura a los disidentes políticos, poca gente recuerda, o sabe siquiera, que en esa época hubo miles de presos gays y transexuales, presos por el hecho de serlo.(…) La represión se dio en los dos contendientes de nuestra guerra civil y, después de ésta, la represión no sólo se dio por parte de las instituciones franquistas, sino también por parte de los partidos políticos opuestos a ese régimen y clandestinos, como el Partido Comunista que no quiso admitir entre los suyos al poeta Jaime Gil de Biedma precisamente por ese motivo. Las expulsiones, los chantajes, las agresiones, estaban a la orden del día en la izquierda clandestina.
La cárcel, la humillación, la tortura, esperaba a los demás.
Nor dira GLBT adinduak, eta batez ere, non daude?
Ez dakigu nor diren, ia ikusi ere egin ez ditugulako. Eta ez dakigu non dauden, izan ere elkarteetan ere ez ditugu ikusi, eta teorian behintzat, elkarteak hurbilagoak eta abegitsuagoak izango dituzte, heterosexualen giroa eta heterosexualen gizartea bera baino. Giroa dagoen lekuetara ez dira ateratzen, izan ere giroa dagoen leku horietan ez hartzeaz gain horietatik bota egiten dituzte. Bota egiten dituzte literalki, eta modako lokal batzuetan, gainera, inolako zalantzarik gabe, sartzea debekatua izango dute. Horietako asko iraindu egin izan dituzte noizbait gay auzo bateko kaleetan barrena ibiltzerakoan, adibidez Chueca kalean, edo lokalen batean sartzea debekatu diete 14. Kolektibo batean sartu eta gazteez beteta dagoela ikusten dugunean guztiz zilegi da geure buruari galdetzea non dauden orain 65 urte baino gehiago dituzten pertsona horiek guztiak, eta are gehiago dakigunean horietako asko bakarrik egongo direla eta bere sexu-orientabidearekin zerikusia duten arazo ugari izango dituztela. (…)
Ez dago gizarte honetan gay adindu bat bezain ikusezina den inor. Ikusezinak dira ez bakarrik gizarte osoarentzat, kolektiboetako agenda politikoan ere ez dituzte kontuan hartzen, eta pen-tsa daiteke horiek denon eskubideen alde ari direla borrokan.
Elkarteetako ekintzaileek onartu beharko dute ez direla guztion eskubideen alde ari borrokan, baizik eta eskubide batzuen alde bakarrik. Badakigu gay batzuk atxilotu egin zituztela, baina badakigu baita ere, errepresioa hainbestekoa izanik ez zegoela atxiloketarik zertan eginik ere. Izua nagusi zen. Gay, lesbiana eta transexual horiek bizirik daude, bizitza osoan jazarpena eta errepresioa jasan dituzte, eta aitortza bat merezi dute gizarte demokratikoaren aldetik. Nolanahi ere ez da ezer egin iragan hori eta horiei desjabetutako bizitzak berreskuratzeko, ez da ezer egin horiek elkarteetara erakartzeko. Horiek ez dute inola interesik agertu errepresio frankistagatik. Gay, lesbiana eta transexual adinduak hor daude oraindik ere, gehienak ezkutatuta, eta gehienak tragedia pertsonalak ezkutatuz. Gay eta Lesbianen Estatuko Federazioak preso haiek berriro gizarteratzeko kanpaina bat hasi zuen eta kanpaina horrek goreneko adierazpena Liburutegi Nazionalean egin zen ekitaldia batean izan zuen 2004an. Beharrezko ekimena izan zen Espainiako memoriaren parte bat berreskuratzeko eta bideak ireki ditzake pertsona horiek elkarteetara hurbiltzeko, adibidez, bere iraganaren bila.
Izan ere, diktadurak disidente politikoei eragin zien sufrimenduaz hitz egiten denean, jende gutxik gogoratzen du, edo daki, garai horretan gay eta transexual presoak milaka izan zirela, zirena izateagatik preso hartutakoak. Iraganaz hitz egiten badugu ezin dugu ahaztu sexu-orientabideagatik edo genero-nortasunagatik sufritu duten pertsonen iragana. Eta ez bandoetako batean bakarrik, errepresioa gure gerra zibileko bi lehiakideren aldetik gertatu baitzen, eta gerra zibilaren ondoren, errepresioa ez zen erakunde frankistetatik bakarrik etorri, baita erregimen horren aurkako eta klandestinitatean zeuden alderdi politikoen aldetik ere, adibidez alderdi komunistatik, hain zuzen ere arrazoi horregatik Jaime Gil de Biedma poeta bere alderdikideen artean onartu nahi izan ez zuelako. Kanporatzeak, xantaiak, erasoak, eguneroko gauza ziren klandestinitatean zegoen ezkerrean. Kartzela, umillazioa, tortura, zituzten zain gainerakoek. Ikertzaileen arabera 1000 homosexual inguru espetxeratu zituen erregimen frankistak 1970etik 1979ra bitarte, Gizarteratzearen eta Gizarte Arriskugarritasunaren Legea ezarrita. Araudiak “delituzko ekintzak edo gizartearen aurkakoak” egiteko joerakotzat hartzen zituen, horien sexu-orientabideagatik. Lehen aipatu ditugun ekimenekin memoria berreskuratu nahi da eta arrazoi horregatik jazarpena jasan zutenak gizarteratu. (…)
Bereziki adinduen arloan nagusi den gizarte-testuinguruagatik benetan gogorra izan daiteke gay edo transexual adinduek zaharren egoitzetan egingo duten egonaldia. Horietan topatu ditzaketen arazoak benetan larriak izan daitezke eta horren ondorioz pertsona horien bizi-kalitatea oso eskasa izan daiteke beren azken urteetan. Tolerantzia ezaren arazoak, eta azken finean, ezjakintasunarenak, izugarriak izan daitezke. Egoitza edo erakunde horietan ez dago ezer prestatuta pertsona horien errealitatea beren gain hartzeko, eta gainerako egoiliarrak ere ez daude inolaz ere, denak adin berekoak, antzinako aurreiritziekin, ongi finkatutako ezjakintasunarekin, eta azken finean, bizitza ikusteko beste ikuspegi batekin, homosexualitatea, eta are gehiago transexualitatea, izugarriak zirelako.
Horrenbestez, ezinbestekoa izango da adindu horiek joango diren egoitza, ospitale eta gerontologia-zentroetako zaintzaileak eta osasun zerbitzuetako pertsonala eta laguntzaileak prestatzea. Hala elkargo profesionaletan, nola ikasketa-planetan edo praktiketan, eta inolako zalantzarik gabe elkarteetan, behin eta berriro esan beharko dugu ezinbestekoa dela adinduekin lan egiten duten pertsona horiek prestakuntza behar dutela sexu-orientabidean, pertsona horiei buruz dituzten aurreiritziak alde batera utzi ditzaten; lehenengo imajinatu dezatela arreta eskaintzen dieten pertsona horiek homosexualak edo transexualak izan daitezkeela, eta ondoren, horiek nola artatu ikas dezatela eta hori egiterakoan topatu ditzaketen arazoak konpontzen jakin dezatela; eta, azkenik, pertsona horien askatasuna errespeta dezatela, eta horren barne, nahi duten moduan sexualki eta afektiboki adierazteko duten askatasuna. Horrez gain, izan duten iragana, bikote-harremanak edo familia loturak errespetu osoz hartuko ditugu.
Egoera ekonomikoa
Egoera ekonomikoa oso garrantzitsua da, izan ere, pertsona adinduek duten bigarren kezka da, osasunaren ondoren. Oso adinduak diren GLBT pertsonei buruz dugun ezagutza oso eskasa da, guztiz zaila baita horiengana iristea. Esan dezakegu bi egoera desberdin gertatzen direla. Oso adinduak diren pertsonena (80 urtetik gorakoak) eta orain erretiro-adinera iritsi direnena. Adinduenei buruz ia batere ez dakigu. Orain 70 urtetik gora dituztenak ez dirudi orain elkarteetara hurbilduko direnik, eta ezta giro horretara ere. Gutxi dira sexu-orientabidea askatasunez biziz adin horretara iritsi direnak, eta askoz ere gutxiago adin horretara armairutik atera gabe eta homosexualen giroarekin inolako loturarik izan gabe iritsi eta horretan murgilduko direnak, lehenago hori egin ez badute. XX. mendearen lehenengo hamarkadetan jaio ziren pertsonentzat azaldu dugun egoera ekonomikoak horiei eragingo die bereziki. Nolanahi ere, txirotasunaren eraginari dagokionez badira zer pentsatua ematen duten kopuru batzuk: emakumeek gizonezkoek baino txirotasun-indize handiagoa jasaten dute, halaber bakarrik bizi diren edo odol-loturarik gabeko beste norbaitekin bizi diren pertsona adinduek ere txirotasun-indize handiagoa dute familiakoekin bizi direnak baino. Horrenbestez, bakarrik bizitzea edo familiakoekin bizitzea txirotasunaren gorabeherari gehien eragiten dion aldagaietako bat, lehen kapituluan ikusi dugun moduan, eta ikusiko dugu aldagai horrek gayri eta lesbianei eragiten diela bereziki. Baina txirotasunaren posibilitate horiek ez dira ezkondua izatearekin bakarrik lotu behar, baizik eta familiako harremanekin orokorrean. Ezkonduta ez dagoenak baina seme-alabak dituenak aukera gehiago izango ditu txirotasunetik ihes egiteko; ezkonduta ez dagoenak baina anai-arrebekin, ilobekin, koinatuekin edo familiako beste edonorekin bizi denak posibilitate gutxiago ditu txiro izateko. Familiakoekin harremana izateak ere badu eragina, horiekin bizi ez baldin bagara ere. Adindu bat bizi daiteke bakarrik, baina harreman ona izan dezake bere premiak bete ditzaketen edo gabezia nabarmenenak osatzen lagunduko dioten ahaide batzuekin. Hurrengo kapituluan ikusiko dugun moduan, azterketa askotan egiaztatzen da adineko homosexualek, eta are gehiago transexualek, askoz ere posibilitate gehiago dituztela bakarrik eta familiarik gabe bizitzeko, eta laguntzeko familia-sarerik ez izateak areagotu egiten duela pertsona horiek txirotasuna heterosexualak diren beren adinekoak baino gehiago nabarmentzea. (…)
Eta hori, pertsona transexualak ez aipatzearren, inolako zalantzarik ez baitago horiena dela gizarte guztian ekonomikoki ahulenetakoa den sektoretako bat, eta sarritan horiek direla txirotasunean erortzen direnak eta bazterketarik larriena jasaten dutenak.(…)
Osasuna
Osasuna da edozein sexu-orientabide duen adindua gehien kezkatzen duen arazoa eta horri gehien eragiten diona. Osasuna da, izatez, pertsona adinduen kezka nagusia. Ikusi dugu bizi-itxaropena nabarmen igo dela Espainian azken hamarkadetan. Baina bizi-itxaropena igo izateak ez du esan nahi gaixotasunik ez izatea, alderantziz baizik. Asko bizi baldin bagara, gorabeherak ere gehitu egingo dira eta gaixotasun kronikoak errotu egingo dira. Homosexual edo transexual adinduek izan ditzaketen berariazko osasun-arazoei buruz ezer gutxi dakigu, eta hori kezkagarria da, izan ere, sexu-orientabideak badu eragina osasunean, eta gay edo lesbiana izateak, eta are gehiago transexuala izateak osasunean eragina izateaz gain, adindu horientzat zainketa berezi batzuk lortzeko premian ere izango du eragina.(…)
Con los avances que se han producido en el tratamiento de la enfermedad, los pacientes de VIH cada vez viven más, y el VIH se puede convertir entonces en el principal problema de salud de muchos ancianos. Los ancianos seropositivos describen un intenso sentimiento de soledad, de vergüenza y de miedo.
Gaixotasun kronikoak dituzten adinduek etxean zaintzaile bat izatearen premia izan dezakete.(…) Zaintzaile-lanak egiten dituen pertsona hori familiakoa den kasuetako ia % 90ean aurrerago askoz ere zabalago aipatuko dugun gertaera batek eman digu atentzioa: familiako zaintzaile horietatik % 75 baino gehiago emakumeak dira. Zaintzailea profesional bat izan, boluntario bat izan edo familiako bat izan, adindu homosexual edo transexual hori egoera zail batekin topatuko da. Une horretan pertsona oso ahula gaixorik dagoelako eta beste pertsona baten menpe dagoelako, eta pertsona hori boluntarioa bada, esan nahi du dirurik ez duela profesional bat ordain-tzeko. Nolabait esateko, bere etxean sartuko den pertsona horren menpe egongo da. Boluntario horietako ia inork ez du prestakuntzarik zain-tzen ari den adindu horren homosexualitatea edo transexualitatea naturaltasunez onartzeko.
Adineko homosexual edo transexual pertsona horri gerta dakioke zaintzaile horrek ez duela modu onean onartzen horren homosexualitatea.
Gerta daiteke adinduak bere aurrean hori ezkutatu behar izatea. Kasu horretan etxeko edozerk utzi dezake nabarmen: argazkiek, lagunek, dekorazioak eta baita lagun bat izateak ere. Zahartzaroan, pertsona horri bere etxean bertan gerta dakioke berriro armairuan sartzeko premia izatea, bisitan zein lagun joaten zaizkion eta horiek nola portatzen diren kontuan hartuta. Zaila da egoera gogorrago bat imajinatzea. Zaintzaileak bere familiako kide izateari dagokionez, gertatzen den ohikoena da, “familia” atalean hitz egingo dugu horri buruz. Egoitzetan are okerragoa izango da. Adinduak egoera oso txarrean bizi diren legez kanpoko egoitza batzuei buruz prentsan ager-tzen diren albisteak irakurtzera ohituta gaude. Egoitzarik fidagarrienetan ere agian adinduak ez du bizitzerik izango gay, lesbiana edo transgenero/transexual bezala askatasun osoarekin. (…)
Lehen aipatu dugun moduan, egoitzetako per-tsonalaren kasuan, zaintzaile boluntarioen kasuan edo GKEtako laguntzaileenean, pertsona adinduetan espezializatutako osasun alorreko pertsonalean edo osasun-laguntzaileetan ikusten duguna da homofobia-indize altuak izateaz gain, sexofobiazkoak ere izaten direla. Pertsona horietako gehiengoaren mentalitatearen arabera, adinduek ez dute inolako eratako sexu-jarduerarik, eta imajinario kolektiboan sexu-orientabide homosexuala biztanleen gehiengoaren aurreiritzietan sexuari lotuta dagoenez, koktela lehergarria izan daiteke. Azterketetan ikusten da pertsonal horrek antsietate maila handia eta deserosotasun handia agertzen duela edozein egoiliarren sexu-adierazpenekin topatzen denean. Egoitza gehienetan eta horietan dagoen pertsonalaren gehiengoak edozein sexu-adierazpen eragozteko ahalegina egingo du, homo izan edo hetero izan, baina nabarmena da lehenengo kasuan hori askoz ere okerrago hartuko litzatekeela. Eta errealitatea da 65 urtetik gorako gayen gehiengoak bizitza aktiboa duela.
Gehienetan gertatzen da pertsona horrek bere heldutasun-bizitzaren zatirik handiena GLBT moduan askatasun osoarekin bizi izan badu ere, orain, egoitza batean bizi behar izatera iritsi denean, bere sexu-orientabidea, bere genero-nortasuna edo bere gorputza ezkutatu beharrean dagoela, ahultasun-egoeratan ez jartzeko diskriminazioaren edo gehiegikeriaren aurrean.
Nolanahi ere, Espainian ez da inoiz egoitza bat salatu GLBT pertsona baten eskubideak urratzeagatik. Hori, ordea, ez da gertatzen adinduen homosexualitatea orokorrean onartzen delako, horiek homosexualitate hori sistematikoki ezkutatzen dutelako baizik. Duten generoari egoki-tzen zaion gorputza duten pertsona transexualak ezkutatu daitezke, bere generoari egokitzen ez zaion gorputza duten pertsonak, ordea, gehiegikeria fisikoak eta psikologikoak jasan ditzakete etengabe. (…).
Buruko Osasuna
Zahartzaroan buruko osasun-arazoak dituzten adinduek kezka berezia izango dute bere sexu-orientabidea agerian gera daitekeelako. Gainera, sarritan, pazienteak arreta eskaintzen dioten medikuekin zintzo jokatzen badu bakarrik izaten dute tratamendua osasun-arazo horiek, eta pazientea horiekin eroso egotearen edo ez egotearen arabera izango dute arrakasta. Talde-terapia bat, norberarentzako terapia bat, ez eraginkorra izan daiteke pertsona batentzat jendeak bere sexu-orientabidea ezagutuko duen beldur bada. Oraindik gerta daiteke ere, adinduen taldea gehiegikeriak nahiko erraz egiten zaizkion taldea dela kontuan izanik (izan ere, gerta daiteke kexarik ere ez agertzea edo kexatzen badira kexa horrek jendartean gehiegizko oihartzunik ez izatea) adindu bat homosexualitatea “sendatu” nahi dion terapeuta batekin topatzea; edo gaixotasuna eta homosexualitatea nahastea eta batak bestea estaltzea medikuentzat, edo homosexualitatea gaixotasunaren sintoma edo ondorio dela pentsatzea. Osasun alorreko profesionalek homosexualitatea patologia bat dela pentsatzen dute oraindik.
Kontuan izan behar dugu, gainera, kasu horietan adindua ez dagoela osasun-alorreko pertsonalak duen jarreraren menpe bakarrik, bere adinekoen menpe eta terapian edo egoitza horretan dauden gainerako adinduen menpe ere badagoela, eta pertsona horiek, duten adinagatik behintzat, ez dute egoera hori erraz ulertuko. (…) Nolanahi ere, egiaztatuta dago, era guztietako zailtasunak izan arren, depresio-indizeak ez direla handiagoak gayen artean heterosexualen artean baino zahartzaroan. (…)Azterketetan agertzen dena da adinduaren bizi-kalitateak neurri handi batean behintzat armairutik irten zen garaiarekin duela zerikusia.
Bere bizitzan hori zenbait eta lehenago egin duen orduan eta aukera gehiago izango ditu buru-osasun oneko zahartzaroa izateko, izan ere, kasu horretan, homosexualitate publikoak dituen arazoei aurre egiteko gaitasunak ikasita eta garatuta izango ditu seguru aski. Lesbiana adinduek, gero ikusiko dugun moduan, ez dute zahartzaroa modu berezian sufritzen, eta gehienetan behintzat, heterosexual adinduak baino zoriontsuagoak eta integratuagoak egoten dira.
GIB-HIES
Jende askok pentsatzen du GIBarekin kutsatutako pazienteak nahiko gazteak direla, baina gaixotasunaren tratamenduan egin diren aurrerapenekin, GIBa duten pazienteak gero eta urte gehiago bizi dira, eta GIBa orduan osasun-arazo nagusia izan daiteke adindu askorentzat. Gainera, gero ikusiko dugun moduan, adinduak ere kutsatu daitezke, eta hori ahaztu egiten dugu sarritan. GIBa izanik urte horietara iristen ari diren adinduek estigmatizazio bikoitza jasaten dute, areagotua gainera, pertsona adindu horietako gehienak oraindik ez baitu gainditu Hiesa homosexualitatearekin lotzen zuen aurreiritzia nahiz eta gizartearen gainerakoek neurri batean gainditu duten. GIB positibo izatea edo hiesaren sintomak garatzea bereziki traumatikoa izaten da gay adinduentzat, agian armairutik inoiz ez direlako irten familiaren aurrean, edo hurbileko jendearen aurrean. Nolabaiteko sekretu hori eragozpen bat izan daiteke adindu horrek hiesaren proba egiteko edo tratamendua eskatzera joateko. Askotan ez du egingo, baina bitartean, sexu ez segurua praktikatzen jarraituko du. Zaharren egoitza batean, gizarte-langile baten aurrean, mediku-pertsonalaren aurrean, hirugarren adinean hiesa izatea eramaten zaila den estigma izan daiteke. Hiesa duen adindu bat sexudun adindu bat da, sexua praktikatzen duena eta gay dena, estigma-kate bat da eta pertsona hori edozer gauza egiteko prest egongo da jendeak hori jakin ez dezan. Horren ondorioz pertsona horiek duten bakardade, ahultasun eta autoestimu baxua edo ezdeusa izateko sentimendua areagotu egingo da. Seropositibo adinduek bakardade-, lotsa- eta beldur-sentimendu bortitza deskribatzen dute. Familiak, lagunek eta bere gay-lagunek jakiteko beldur dira. Seropositiboen elkarteetara joaten diren adindu askok seropositibo gazteekin komunikatzeko dituzten zailtasunak azaltzen dituzte horietako bakoitzak bizitza-esperientzia desberdinak izan dituelako, gay nortasunari aurre egiteko modu desberdina dutelako eta sexualitatea ulertzeko modu desberdina dutelako. Nolanahi ere, sarritan, elkarteetan bertan ere ez dira kontuan hartzen adinaren faktoreak eta boluntario eta gizarte-langile ugari haserretu egiten dira adinduekin, horiek ezagutzen ez dituzten edo aurre egiteko prestatuta ez dauden egoerak eta arazoak azaltzen dizkietelako. (…) Hainbat azterketatatik ateratako ondorioa da GIBaren prebentziorako mezuak (horien eraginkortasuna zalantzan jarri da transmisio-kopuru berriekin) ez eraginkorrak direla jende adinduaren kasuan. Bere burua gaytzat jotzen duten gazteengana bideratzeko diseinatuta daude prebentzio-kanpaina gehienak. Adindu askok ez dute hori egiten, eta hori guztia agian mezuak, bitartekoa, diseinua, eta abar, bereziki publiko gazte batentzat bakarrik pentsatuta daudela kontuan izan gabe.(…)
Gerta daiteke baita ere gay adindu horiek, seropositiboak edo ez, duten pentsaeragatik azaltzea GIBaren kutsadurak ez duela garrantzirik. Hiesak denbora asko behar duenez azaltzeko, pertsona adindu batentzat agian kutsadura horrek ez du garrantzirik, izan ere, duen bizi-itxaropenagatik, eragingo ez dion zerbait izango da. Gay komunitateak sortu duen bazterketa-sistema sartzen da jokoan hemen eta horregatik iruditzen zaie lortzen duten sexu-harreman bakoitza opari moduko bat dela. Batzuek “irudimenezko babesa” izenez ezagutzen dutena da. (…)
Hasta ahora, las necesidades médicas de los ancianos con VIH o con sida son muy específicas y mal conocidas.
Oso azterketa gutxi egin dira GIBak pertsona adinduen inmunologia-sisteman nolako eragina duen jakiteko, baina dakiguna da, inmunologia-sistema ahultzen joaten dela adinarekin. Modu nabarmenean ikus daiteke hiesak azkarrago egiten duela aurrera adinduetan gazteetan baino, eta horiek azkarrago hiltzea ere gerta daiteke, baina ez dago garbi inmulogia-sistemaren beheraldi naturalaren ondorio den ala ez, adinduetan gertatzen den diagnostiko-atzerapenaren ondorio den edo GIBaren aurkako medikazioak eta adinduek gainerakoan hartzen duten medikazioaren elkarreraginarekin zerikusia duen. (…)
Azkenik, gero eta froga gehiago dago sexua babesik gabe praktikatzen duten gayek ondeste-minbizia izateko aukera gehiago dituztela esateko.
Ondestearen minbizi-tasak eta uzki-neoplasma (zelulen hazkuntza anormala) nabarmen altuagoak izaten diren gayen artean gainerako biztanleen artean baino. Tasa horiek are altuagoak dira oraindik GIB positibo diren gayen artean (…)
Lesbianen osasun-arazoak (…) Lesbianen taldeak aspalditik ari dira lanean horiek jasan ditzaketen berariazko osasun-arriskuak edo lesbianen artean emakume heterosexualen artean baino prebalentzia-indize handiagokoak diren gaixotasunak osasun alorreko profesionalek ezagutu ditzaten. Lesbianen osasun-arazoei dagokienez, arrisku-faktoreak ez dira berez sexu-orientabidearen ondorio izaten, homosexualitateak bizi duen gizarte-egoerarekin zerikusia duten faktore konbinatuen ondorio baizik. Hainbat txostenetan egiaztatuta dago bularreko minbiziaren eragina handiagoa dela emakume lesbianen artean emakume heterosexualen artean baino. Bularreko minbizian eragina duten hainbat arrisku-faktorerekin lesbianek lotura handiagoa izatearekin izan dezake zerikusia: lesbianek, orain arte behintzat (etorkizun hurbilean hori aldatu egin daiteke) seme-alabarik ez izateko joera handiagoa dute; dituzten hormona-tasak ere desberdinak dira, aho bidezko antisorgailuak behin ere hartu ez dituztelako, edo kopuru txikiagoan hartu dituztelako; homofobiarekin zerikusia duten arrazoiengatik eta horietako askok dituzten bizi-baldintza zailengatik, eta horien arteko sozializazioa tabernetan gauzatzen dutenez gizenak izateko, alkohola edateko, erretzeko, dieta desegokia egiteko joera handiagoa dute, eta batez ere, eta hori arrisku-faktore handienetakoa da, azterketa ginekologiko gutxiago egiten dituzte emakume heterosexualak baino.
Nolanahi ere, hemen jaso beharrean gaude hainbat azterketetan zalantzan jartzen dela bularreko minbiziaren eraginak horietakoren batekin zerikusirik duen, eta egiaztatzen dute era horretako minbizietan erabakigarria den faktorea genetikoa dela eta ez dagoela ebidentziarik bularreko minbiziak lesbianen artean eragin handiago duela esateko. Lesbianen osasunari buruz egin den azterketarik handienean ere jasota dago minbizi zerbikala izateko arriskua handiagoa izan daitekeela horien artean. Horren arrazoia izan daiteke lesbianak ginekologoarengana emakume heterosexualak baino gutxiago joaten direlako ez dutela egiten urtean behin egin beharrekoa den zitologia, eta proba hori egitea nahitaezkoa da 45 urtetik aurrera minbizi-mota hori detektatzeko. Egia da, lesbianak ez dira emakume heterosexualak bezain maiz joaten ginekologoarengana, eta hori arriskurik handienetakoa da emakumeen osasunean. Berariaz femeninoak diren minbizi-mota gehienak (obarioak, endometrioa, bularra, zerbikala) tratatu egin daitezke garaiz harrapatzen badira. Baina emakume lesbianak ez dira ginekologoarengana joaten trantze atsegina ez delako inolaz ere. Ginekologoak pentsatzen du emakume guztiak heterosexualak direla, osasunari buruzko galdera guztiak ustez heterosexualak diren emakumeei egiten dizkie. Eta galdera intimoakk izaten dira, sexu izaerakoak, eta emakume askok, batez ere adineko emakumeak, deseroso egon daitezke erantzuterakoan, eta galdera horien bidez, gainera, egindakotzat ematen bada pazientea heterosexuala dela, emakume askorentzat zaila izan daiteke hori gezurtatzea inola konfiantzarik ez duen pertsona baten aurrean. Ginekologoen protokoloan ez daude sartuta lesbianak.(…) Lesbianek, orokorrean, emakume heterosexualak baino osasun okerragoa dute. Ikusi dugun moduan, horrek berez ez du lesbianismoarekin zerikusirik, jasaten duten gizarte-diskriminazioarekin baizik. Ingurumen-faktoreek ere badute eragina osasunean eta gaixotasunetan. Duten sexu-orientabideak sortzen dien tentsioaren eta gizartearen barruan bizitza heterosexuala egin behar izatearen ondorioz gehienek ez dute dietari buruzko kezkarik izaten eta batez beste alkohol eta droga gehiago kontsumitzen dituzte. Gainera, gay eta lesbianek tabernen inguruan egiten dute gizarte-bizitza, horiek baitira leku seguru bakarra askorentzat.(…)
Pertsona transexualak
Orain arte azaldu dugun guztia biderkatu egiten da larritasunean pertsona transexuali buruz hitz egiten badugu. Hainbat ospitaletan sexu aldaketarako unitateak pixkanaka sortu badira ere, horiek oraindik gutxienekoak dira pertsonaliv horiek dituzten premietarako[55]. Gainera, kirurgiazko sexu aldaketara bideratutako unitate moduan aurkezten dira eta ez pertsona transexualen osasunaren zainketa integrala eskaintzeko unitate moduan. Ezinbestekoa da, terapeutek benetako espezializazioa izatea, eta espezializazio horretan esperientzia transexualaren barietate eta aukera guztiak ezagutzea, horien artean hormonazioa eta kirurgia plastikoak, azken honen premia eskaera estetikoa edo berregokitzeko kirurgia baino haratago doalako.
Pertsona transexualek benetako informazioa behar izaten dute eta horretan konfiantza osoa izan lehenengo hormona-tratamenduak hasten dituztenetik. Pertsona transexual gehienek bere kabuz hartzen dituzte sendagai kopuru handiak osasunarentzat oso erasokorrak diren tratamenduekin, eta hori urteetan egiten dute mediku baten zaintzapean egon gabe. Medikuarengan eta osasun-sisteman konfiantza izatea funtsezkoa da transexualak tratamendurik egokienak eta beren osasuna gutxien kaltetzen dutenak har-tzera joan daitezen.(…)
Tratamendu hormonalak bereziki arazoak izaten dituztenak izaten dira GIB positibokoak diren transgenero eta transexual pertsonentzat. Espezialistek hormonak ahoz hartzea gomendatzen dute seropositibo izanez gero. Nolanahi ere, sarritan, pertsona transexualek lor ditzaketen tratamendu hormonal bakarrak muskulu barnean injektatzen direnak izaten dira. Diru-sarrera txikiak dituzten pertsona transexual gehienak ez dira medikuarengana joaten eta merkatu beltzean edo kalean erositako hormonak edo silikona hartzen dituzte. GIBaren arriskua nabarmen areagotzen da esterilizatu gabeko orratzak erabiltzen direlako hormona-tratamendua norberak xiringatzeko.
Gainera, GIBa duten pertsona transexualek arazo bereziak izaten dituzte, adibidez nahiko zaila izan daiteke horiei sexua aldatzeko ebakuntza egitea seropositiboak direlako. Mediku batzuk diote sistema inmunologiko ahuldu batekin ezin zaiola berme osoarekin aurre egin sexu-aldaketako kirurgiari. (…)
Pertsona transexualen buru-osasuneko arazoei dagokienez, horiek bereziki larriak izan daitezke estigmatizazioaren eta bakardadearen arazo oso larriei aurre egin behar dion kolektibo batentzat. Pertsona transexualek ez dute lortu, gayk eta lesbianek lortu duten moduan, medikuek kasu patologikotzat ez ditzatela hartu, psikiatrizatuta dagoen gizarte honetan horrek esan nahi duen guztiarekin.
Egoitzak GLTB adinduentzat? (…)Zaharren egoitzak GLTB pertsonentzat bakarrik irekitzeko aukera komunitate homosexualaren barruan eta kanpoan beste hainbat herrialdetan dagoen eztabaida bat da, adibidez Estatu Batuetan indarrean dago erabat eta munduko beste hainbat aldetara iristen ari da (…) Baliabiderik gabeko per-tsona transexualak mojen egoitza batean eroso ez badaude autobaztertuta daudela esan dezakegu?
Bazterketa inolako zalantzarik gabe eta ez autobazterketa.(…)
Gai horretan sortu daitezkeen iritzi kontrajarrietatik haratago, beti kontuan izan behar dugu GLBT pertsonek eskubide osoa dutela ahalik eta atseginena izango duten giroa bilatzeko eta eskubide osoa baita ere giro hori GLBT pertsonek osatutako giroa izan dadila eskatzeko; beren bizitzak hain zailak egin dituen homofobiarekin zahartzaroan topatu nahi ez izateko eskubidea; armairura itzuli nahi ez izateko eskubidea, gai-tzespen-begirada bakar bati ere aurre egin nahi ez izateko eskubidea, txiste eta hitz desatsegin bati aurre egin beharrik ez izateko eskubidea. Gainera, egoitza horien eraikuntza baliagarria izan da orain arte ikusezina zen errealitate bat gizartean orokorrean, eta bereziki, GLBT komunitatean ikusarazteko. Aurrerantzean arazo hori maizago sortzen hasiko da.
Espainian eta Europan badirudi irtenbidea gehiago doala pertsonak egoitzetan beren eskubide guztiekin integratzeko borrokaren bidetik. Elkarteek eskatu behar diote administrazioari ahalegina egin dezala adinduen zainketan lan egiten duen pertsonal guztia prestatzen, hala medikuak nola laguntzaileak, eta hori lortzen saiatu beharko dute. Baina azkenean, eta kontuan izanik erakundeak oso makal mugitzen direla gure eskubideei buruzko gaiak direnean, eta presioa handia denean bakarrik onartzen dituztela, pentsatzen dugu elkarteek izan beharko dutela hori neurri batean diruz lagunduko dutenak, hiesaren pandemia hasi zenean bezalaxe, pertsona horietako askoren premiak asetzeko.(…)
Familia
(…)Bada zainketarekin zerikusia duen eta oraindik oso gutxi aztertua izan den alde bat, eta GLBT adinduen aldea da, izan ere horiek zaintzaile lanak egin behar izaten dituzte benetan adinduak direnean. Gizarte garatu eta bizi-itxaropen handia dutenetan sarritan gertatzen da 60 urteko edo gehiagoko pertsonek oraindik gurasoetako bat bizirik izatea, eta horietatik bereziki ama izatea. Kasu horretan, orain arte aipatu ez dugun ikuspegi baten aurrean egon gaitezke: gay edo lesbiana zaintzaileena. Nabarmena den gauza bat da familia batean seme-alabak gayk edo lesbianak direnean horiek direla beren gurasoak zaintzen dituztenak zahartzen direnean, eta hori anai-arreba heterosexualen kasuan baino sarriagotan gertatzen da. Arrazoiak era askotakoak izaten dira eta ez ditugu hemen aztertuko.(…) Nolanahi ere, GLBT pertsonek karga handiagoak eraman ditzakete zaintzaile moduan pertsona heterosexualek baino, eta horren ondorioz, bere adinekoak diren edo ez diren GLTB beste pertsona batzuk zaindu behar dituztenean, gaitasun handiarekin egiten dute.
Adinduak diren GLTB pertsona askok bere familiarengana jotzen dute laguntza bila hirugarren adinean. Kasu honetan ere, GLBT pertsonek arazo erantsi bat dute heterosexualak direnen aldean. GLBT askok beren familien homofobiagatik, eten egin dituzte haiekin zituzten loturak. Sarritan mespretxatu egin dituzte edo tratu txarrak eman dizkiete eta ez dute familiarekin izandako harremanen oroitzapen onik.
GLBT adinduek gizartearen presioagatik familia-harreman korapilatsuak izaten dituzte, baina nolanahi ere, ez dute adindu guztiek beren zahar-tzaroa baldintza fisiko txarretan edo familiaren laguntzarik gabe bizitzen. Duten sexu-orientabidea edo genero-nortasuna ezagutzen denean gero eta gutxiago dira beren familiek baztertzen dituzten GLBT pertsonak. Nolanahi ere, GLBT bizi-aukeretarako legezko babesik ez izateak bai eragiten die, modu batera edo bestera, adinduei. Horregatik, elkarteek behin eta berriro esan behar dute eta behar hainbat azaldu behar dute legezko erabateko berdintasuna lortu beharra dagoela guztiontzat, izan ere, lege-diskriminazioak halako zorroztasunarekin sentitzen ez baditugu ere gaztaroan, gerora errealitate osoarekin azaltzen zaizkigu.(…)
Osasun alorreko errealitateari, zaharren egoi-tzei, ospitaleei, eta abarri dagokienez, ezinbestekoa izango da pazienteen eskubideei aipamena egiten zaien autonomia elkarteetako lege guztietan GLBT errealitatea esplizituki onartzeko politika erasotzaileari ekitea eta diskriminaziorik ez izateko klausulak sartzea, bereziki genero-nortasunagatik. Lege orokorra ez da nahikoa egunero gertatzen diren diskriminazioak desagerrarazteko.
Aktibismoa
Erretiratuek boluntario-lanak egiten dituzte herrialde guztian dauden milaka erakundetan. Per-tsona heterosexual batek bere indarra eta lana gay eta lesbianen elkarte baten alde eskaintzea erabakitzeko unetik oso urrun gaude oraindik, baina planteatzen hasi beharko dugu adinduak etengabe ahaztuta edukitzeak baliabideak alferrik galtzea dakarrela. Bestelako inolako obligaziorik gabe orduak eta orduak eman ditzaketen pertsonak, bizimodua konponduta izanik kolektibotik irtengo ez direnak lanera joan behar izateagatik, denborarik ez izateagatik, bikotekidea hartzeagatik, bestelako interesak topatzeagatik, aspertzeagatik edo nekatzeagatik… horiek baitira bertan behera uzteen arrazoi nagusiak. Adineko pertsonak baliagarriak izan nahi duten boluntario-iturri agortezina dira, eta hori horrela dela ongi ulertu dute amerikarrek. Elkarri lagun-tzen diogu eta lagundu egingo diegu elkarteetara erakartzen baditugu.
Kolektiboen barruan gai horiek landuko lituzketen pertsonekin osatutako talde baten ardura (ez dute nahitaez adinduak izan behar, belaunaldi desberdinen artekoekin sortutakoa izan daiteke), izango litzateke gune seguru bat eskaintzea pertsona adinduak gizarteratu ahal izateko; eta gainera, adinean oinarrituta egin litekeen edozein diskriminazio salatu beharko luke. Lagun-tza eta aholkularitza eskaini beharko lieke hori eskatzen duten pertsona adindu guztiei, eta zelatan egongo dira pertsona adinduek erabiltzen dituzten gizarte zerbitzuetan gerta daitezkeen diskriminazioak salatzeko, adibidez hirugarren adinekoentzako egoitzetan.(…)
Lesbianismoa eta zahartzaroa: hain txarra ez den konbinazioa
Adinari eta zahartzaroari dagokionez, eta emakume heterosexualekiko lehen aipatu dugun abantailarekin, emakume lesbianak nolabaiteko egoera paradoxikoan daude, lehen esan dugun bezala. Lesbiana diren aldetik gehiengoaren desberdina den sexu-orientabidea duten pertsonengan gizarte homofobo batek gauzatzen dituen diskriminazio guztiak partekatzen dituzten gayekin: Txirotasuna, baliabide-eza, ikusezinak izatea, diskriminazioa erakundeetan, nagusi den heterosexismoa, zaharrekin grinatzen dira eta horietatik beti ahulenekin, erasanerrazak direnekin, eta kasu honetan sexu-orientabide homosexuala dutenekin.
Baina gizonik ahulenak baino ahulagoak dira beti emakumeak, eta nahiz eta aipatu ditugun arazo horietako asko edo horiek guztiak gay adinduekin partekatu, beren sexu-orientabideari gehitutako diskriminazioa jasango dute emakumeak izateagatik besterik gabe. Adibidez, adindu guztientzat arazorik larrienetakoa den txirotasunak, eragin askoz ere handiagoa du emakumeengan gizonezkoengan baino, eta haien artean eragin askoz ere nabarmenagoa emakume lesbianengan.(…)
Mendearen hasierako urteetan jaiotakoetatik, 1930 arte, kontuan izan behar dugu kanpoko etxeetan gauzatutako etxeko zerbitzua izan zela lanerako bidea ordainsari bidez lanean aritu ziren emakume horien guztien laurden batentzat. Eta horretan, lesbiana izanak edo ez izanak, ez du eragin handirik, izan ere emakumeek lana aukeratzeko zuten eremua gizonezkoek zutena baino askoz ere murritzagoa zen, eta hauen artean homosexual izateak izan zezakeen nolabaiteko eragina lana edo bizilekua aukeratzerakoan.
Horren eraginez, lesbiana horien “ikusezintasuna” normalean baino sakonagoa da, eta neurri handi batean, baita berreskuraezina ere.
Orain arte esandakoa lesbianen zahartzaroaren alderdi negatiboa da, baina ez alderdi bakarra. Gaiari buruz argitaratu diren azterketa gutxi horietan jasotakoaren arabera, lesbianek gayk baino hobeto bizi dute beren zahartzaroa, eta gehienetan baita emakume heterosexualak baino baldintza hobetan ere, ezkontzeagatik ezin izan zutelako lotura handirik sortu edo denbora luzean izan beste emakumeekin.
Gayri eta emakume heterosexuali dagokionez, lesbianek duten abantaila handia da emakumeen kulturak ez dituela gaztetasuna eta edertasun fisikoa goreneko balio bezala jarri gainerakoekin izan beharreko harremanak arautzeko; emakumeak ez daude behartuta alderdi horiek beste batzuen gainetik jartzera bikotea bilatzeko edo maitemintzeko orduan.
Horrek ez du esan nahi lesbianek nahi ez dutenik desiozko begirada baten bidez balioztatzea edo estimatzea ere; gertatzen da, lesbianek beraiengan ikusi nahi duten begirada, beste emakume baten begirada, emakume heterosexualek desio eta maite dituzten gizonezkoei botatzen dizkieten begiraden antzekoa izatea nahi dutela, beste nolakotasun askoren artean pertsona baten itxura fisikoa “eraldatzeko” gauza den begirada. Lesbianak, azken finean, emakume guztiak bezala gizarteratu dira eta haiek bezalaxe ikasi dugu begiratzen eta desiratzen. Horren ondorioz, emakume lesbianak maitemindu egin daitezke, bikotea bilatu eta beste emakume batzuek ere desiratu ditzakete gay gizonezkoek gainerako gay gehienentzat sexualki inolako interesik izango ez duten garaian ere.
Ez da hain ez ohikoa emakume helduek beraiek baino askoz ere gazteagoak diren emakumeekin bizi diren bikoteak izatea lesbiana taldeen artean, eta adinagatiko diskriminazioa ez da apenas ematen, oraingoz behintzat, arazo handiegirik gabe adin guztietako emakumeak bizi diren lesbianen taldeetan. Ez ohikoa ere ez da, belaunaldi talde desberdinetakoak diren emakumeen artean adiskidetasunezko lotura sendoak, estuak eta iraupen luzekoak sortzea. Emakumeen arteko adiskidetasunak dira, eta horien artean sartzen dira zainketa, intimitatea eta hurbiltasun emozionala, eta hori guztia, inolako zalantzarik gabe oso positiboa da gaztetasunean murgilduta dagoen gizarte honek bere adinduak bakardadean eta babesik gabe uzten dituen garai honetan. Lesbianek ez dute bakardadea hain sarritan sumatzen eta gay gizonek baino baliabide gehiago dituzte urte horiek bizitzeko.
Gainera, ez dugu ahaztu behar emakumeak gizonezkoak baino denbora gehiago bizitzen direla, horrenbestez, lesbianak bere bikotearekin eta betiko lagunekin bizi daitezke adinean oso aurrera egin arte, emakume heterosexualak alargun geratu diren eta gay gizonek bere bikotea eta adinez pareko zituztenak galdu dituzten adinetara iritsi arte.
La posibilidad de abrir residencias de ancianos sólo para personas GLBT es una discusión que, dentro y fuera de la comunidad homosexual, está en otros países, como EE.UU, en plena vigencia y que empieza a trasladarse a otras partes del mundo (…)¿Se puede hablar de autoexclusión porque personas transexuales sin recursos no se sientan cómodas en una residencia de monjas? Exclusión sin paliativos y no autoexclusión.(…)
El derecho de no querer encontrarse en la vejez con la homofobia que ha hecho tan difíciles sus vidas; el derecho a no querer volver al armario, a no enfrentarse a una sola mirada de reproche, ni chiste, ni a una palabra desagradable. En España y en Europa la solución parece que va más por el camino de luchar por la integración de las personas en las residencias con todos sus derechos.
Es por tanto imprescindible acometer la formación de los cuidadores y de todo el personal sanitario y auxiliar de las residencias, hospitales y centros gerontológicos a los que acudan los ancianos.
Bestalde, bizitza osoan zehar lesbianek jasan behar izaten duten eta bereizi ezina duten lesbianen ikusezintasun ezagun horri esker eta inolako arazorik sortu gabe gerta daiteke bi emakume elkarrekin bizitzea beren etxean edo egoitza batean, edo batak bestea bisitatzea, eta batzuek bestean etxean lo egitea, edo elkarrekin bidaiak egitea, horregatik inola presio motarik izan gabe, eta hori guztia inguruaren presioagatik bereziki ahula izan daitekeen bizitzaren une honetan.
Lesbiana adinduen bizi-kalitatean beren alde duten beste aldeetako bat da emakume lesbianek, beren bizitzan zehar, gainerako emakumeek egin duten moduan, gay gizonezkoek baino eta baita gizon heterosexualak baino neurri handiago batean babestu eta zaindu egin dituztela familiakoekin zituzten loturak, eta horregatik ez die modu berean eragiten bakardadeak eta isolamenduak. Azken urteotan, gainera, asko dira seme-alabak adoptatzen ari diren lesbianak, eta horiekin dituzten hurbileko harremanak guztiz sendoak izango dira urte horietan.(…)
Estrategiak GLBT adinduekin politika inklusiboa gauzatzeko eta elkarteek horien aldarrikapenak jasotzeko eta horietan lan egiteko
Pertsona horiei buruzko datuak eta informazioa jasotzen lan egitea. Horien premiei eta horien benetako bizitzei buruz. Erroldetan, estatistiketan eta abarretan sexu-orientabideari eta genero-nortasunari buruzko gaiak sartzeko presioa egitea.
Egoitza pribatu eta publikoetako GLBT adinduen errealitateari buruzko azterketak sustatzea. Galderak egitea eta eskuduntza duten administrazioei diskriminazioaren aurkako politika zeha-tzak eskatzea.
Zahartzaroaren gaia elkarteen agenda politikoan sartzea.
Adinduei buruzko politiken arduradunengana hurbiltzea.
Estatuaren akonfesionaltasunak babesik gabeko adinduentzat ere funtzionatu dezala eskatzea eskuduntza duten administrazioei. Ez da bidezkoa baliabiderik gabeko adinduek hautatzeko aukerarik ez izatea aukera elizaren menpeko egoitza batean bizitzen amaitzea denean. Hirugarren adinekoen ardura duen osasun alorreko pertsonalaren prestakuntza-eskoletan GLBT adinduei buruzko ikastaroak eskaintzea. Pertsona horien prestakuntzan sexu-orientabidearen gaia sar dadila eskatzea. Gai hori lantzea GLTB pertsonek kontzientzia gehiago izan dezaten, zahartzarora iristen direnean pertsona horiek izaten dituzten diskriminazioei buruz. Jardunaldiak eta kongresuak antolatzea. Hirugarren Adinekoei eta biztanleen zahartzaroari buruzko jardunaldiak edo biltzar nagusiak aprobetxatzea sexu-orientabidearekin eta genero-nortasunarekin zerikusia duten gaiak sartzeko.
GLBT komunitatearen barruan pertsona horiek agerrarazteko lan egitea. Gay adinduen taldeak osatu daitezen eta GLBT komunitateko gainerakoen aurrean beren premiak eta bizi duten egoera azaldu ditzaten.
Pertsona horiek borondatez egiten duten lana erabiltzea eta sustatzea. Elkarteen barruan, eta zerbitzu bat gehiago bezala eskaintzea, GLBT boluntarioek GLBT adinduei laguntza eskaintzen edo zaintzen egingo duten lana.
GLBT adinduengana hurbiltzen saiatzea jasaten dituzten diskriminazioak salatu ahal izateko helburuarekin, eta gero diskriminazio edo gehiegikeria horiek salatzea eskuduntza duten agintarien aurrean eta hedabideen aurrean.
GIBarekin lan egiten duten pertsonek prestakun-tza berezia jaso beharko dute adinduekin eta horiek dituzten premiekin lan egiteko eta adinduekin lan egiten duten pertsonek prestakuntza berezia jaso beharko dute GIBarekin zerikusia duten gaietan.
GLBT pertsona adinduen argazkiak sartzen ahalegintzea kolektiboek gizarteari eskaintzen dizkien horien argazkien artean.
Erretiratuen edo hirugarren adinekoen erakundeetara hurbiltzea eta horiekin lan egiten ahalegintzea.
Batez ere, esaten dutena entzutea, beren hitzei arreta eskaintzea eta konfiantzako eta elkarri laguntzeko gunea sortzea, berdintasunezko benetako giroan hitz egin dezaten; zer premia dituzten eta kolektiboen barruan zer gabezia dituzten galdetzea, eta horiek konpontzen saiatzea. * FELGTBrentzat (2009) egindako Txostenaren Laburpenak
Beatriz Gimeno Reinoso (Madrid, 1962) Filologia Semitikoan Lizentziatua. Ekintzaile feminista eta LGTBI eskubideen aldekoa, LGTBEFren (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Espainiako Federazioa) buru izan zen 2003tik 2007ra, hain zuzen ere Espainian sexu berezko pertsonen arteko ezkontza onetsi zen aldi horretan. Lan ugariren egilea da, besteren artean, berriena den La liberación de una generación: lesbianismoaren historia eta azterketa politikoa (2006). Editorial Gedisa, S.A. Deseo, placer. (2009) InÉditor. Imaginatio Bilduma. La prostitución (2012). Edicions Bellaterra. Eldiario.es egunkari digitaleko ohiko kolaboratzailea eta kontsultatu dezakezun blogaren egilea: http://beatrizgimeno.es/ |
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.