Subscribe Now

Trending News

Kolon, 50. Donostia
19 Jan 2025

GIB, C Hepatitisa eta Sifiliaren test lasterra

ZURE SEXUALITATEA, HOBE BABESTUA

Sexualki aktiboa den pertsona batek Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI) jasatearen arriskua dauka, baina STI-ak saihesteko nor bere burua zaintzea da lehen urratsa. Informa zaitez, ezagutu eta babestu; Gehiturekin osasuna batu.

KONDOIA

STI-ak saihesteko metodorik eraginkorrenetako bat da. Baginako, uzkiko edo ahoko harreman bakoitzerako kondoi desberdin bat erabiltzeak ITS-ekiko esposizioa murrizten du; hala ere, horietako batzuk, hala nola sifilia, herpeak edo genitaletako garatxoak, azalaren eta azalaren arteko kontaktuan transmititzen dira. Sinplea eta erraza, kondoia ez da hesi bat, sexu babestuaren bidea baizik.

ELKARRIZKETA

Komunikazioak ateak irekitzen dizkizu. Besteen bidez zu zeu ezagutzera eramango zaitu eta sexu-topaketak dituzun pertsonekin konektatzeko aukera bat izango da. Hitz egiteak zure sexu-bikotekideen bizitza edo osasuna ulertzea eragingo du, eta, era berean, gune eroso eta seguru bat sortuko duzu zure pentsamenduak, mugak, gustuak eta, jakina, zure sexu-osasuna komunikatzeko.

KONTZIENTEA

Drogen eta alkoholaren eraginpean sexu-harremanak izateak zure sexu-osasuna arriskuan jartzen du. Estupefazienteek pertsonen zentzua aldatzen dute, eta, gainera, harremanean geure burua babestu dugun edo ez ahaztu dezakegu. Kontziente izan zeure erabakiak hartzeko, bai koitoan zehar, bai ondoren.

EGIN EZAZU FROGA

ITS-en proba aldiro egiteak zure osasun sexuala ezagutzera eramango zaitu; denboraldi bat pasako da ITS-ak hartu eta lehen sintomak agertzen direnereaino. Horregatik, zatoz Gehitura eta babestu zure osasun sexuala doako proba azkar batekin, zu eta zure kontaktuak babesteko.

Proba azkarra, segurua eta anonimoa

Gehitu-n doan egiten dugu GIB, Sifilis eta C hepatitisaren proba, aurreiritzirik gabeko inguru batean, hurbil eta eroso sentitu zaitezen. Hiru STIetarako test bera da, eta 15 minututan ebazten da. Gurean, edozein pertsona izango da ongietorria, edozein dela ere bere sexu-osasuna ezagutzeko Gehitura etortzeko arrazoia. Aholkularitza, informazioa eta laguntza ematen ditugu uneoro, itxaronaldia ahalik eta erosoena izan dadin bisitatzen gaituen pertsonarentzat. Gainera, beharrezkoa bada, prozesuarekin eta tratamenduarekin laguntzen dugu, eta pertsona beste gizarte- edo osasun-zerbitzu batzuetara bideratzen dugu.

Nola egiten da proba?

Banakako gela batean, Gehituko profesional baten laguntzarekin eta modu anonimoan. Zure hatz batean ziztada txiki bat eginten duguge odol-lagin bat jasotzeko. Gomendagarria da proba hiru hilean behin egitea, hori baita aztertzen ditugun STIen leiho denboraldia.

Non eta nola?

Deitu konpromisorik gabe, informa zaitez, eta nahi baduzu, eskatu hitzordua, hemen libre zara erabakitzeko.
Hau da gure telefonoa: 607 829 807.
Eta gure helbidea: Zabaleta 47, behegaina ezk.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies