LANPOSTU EGONKORRA
Egin beharreko jarduerak:
- Bulego teknikotik Gehitu antolatzeko lanean laguntzea, koordinazioari lagunduz.
- Proiektuak diseinatu eta egitea, diru-laguntzak kudeatzea (eskabidea, kontrol ekonomikoa, memoria eta justifikazio ekonomikoa), eta proiektuak gauzatzea. Kontratatutako pertsona izango da, hasiera batean, Gehituk HSHn GIB/HIESa eta STI prebenitzeko eta ikusarazteko urtero gauzatzen dituen proiektuen erantzule “.
- Elkartean GIB/HIESaren eta osasunaren inguruan lan egiten duen boluntario taldeari laguntzea (hileko bilerak antolatzea eta horietara joatea, estrategiak adostea eta abar).
- Elkartearen barneko eta kanpoko komunikazioa hobetzeko lanak egitea (sareak erabiltzea, bannerrak diseinatzea, web-orria editatzea …).
- Elkartearen koordinazioan laguntzea (bazkideei, boluntarioei, erabiltzaileei… laguntzea).
Honako hauek eskatzen dira:
- Ezagutzak eta esperientzia proiektuen eta diru-laguntzen kudeaketan.
- Euskara jakitea, idatziz eta ahoz.
- GIB/HIESari eta STIei buruzko ezagutzak, beste gizon batzuekin sexua duten gizonei dagokienez (HsH).
- Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
- Profil soziala eta etikoa, elkarteak egiten duen gizarte-lanarekin bat etorriz.
- Ofimatika
Honako hauek baloratuko dira:
- Lanpostuarekin lotutako ikasketak eta/edo esperientzia: sexologia, gizarte-lana, komunikazioa.
- Sare sozialak kudeatzea.
- WordPress-eko webgunea editatzea.
- Amateur mailako diseinu grafikoa.
- Jarrera proaktiboa eta ekimenerako gaitasuna.
- Komunikazio-, negoziazio- eta enpatia-trebetasunak.
- Arazoak aztertzeko eta konpontzeko gaitasuna.
- Nork bere burua antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.
- Talde-lanerako gaitasunak.
- Diplomazia eta “egoten jakitea”.
HONAKO HAUEK ESKAINTZEN DIRA:
LANALDI OSOKO LAN-KONTRATUA; URTEBETEKO IRAUPENA, LUZADAITEKEENA.
URTEKO SOLDATA GORDINA 20.000 €.
HASIERA-DATA: 2020ko MARTXOA.
Interesatuek Curriculum Vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte info@gehitu.org -ra non elkartean lan egiteko beraien motibazioa azaltzen dituzten.
Jasotzeko azken eguna: 2020KO URTARRILAREN 15a
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.