Pasa den maiatzaren 17an, LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko egunean, Laskorain Ikastetxean ekintza desberdinak burutu zituzten egunean zehar aldarrikapenak egiteko. Urte osoan zehar LGTBI+fobiaren aurkako hausnarketa saioak burutu dituzte, eta egunean bertan, besteak beste, LGTBI+fobiaren aurkako sokatira egin zuten ortzadar taldetan banatuta. M17 astelehenean  ortzadarren koloreak jaun eta jabe bihurtu ziren ikastolan, ikasle, irakasle eta gainontzeko langileok ere Gehitu elkarteak oparitutako “Ortzadarraren Ligako lokarriak” jantzita, oinetako, eskumutur, lepoan eta batez ere, kontzientzian.