LGTBI+ KOLEKTIBOAREN ESKUBIDEEN ALDE LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEEN I. NAZIOARTEKO TOPAKETA

Irailak 8, hasi dira LGTBI+ KOLEKTIBOAREN ESKUBIDEEN ALDE LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEEN NAZIOARTEKO TOPAKETAK!
Planetan zehar asko gara LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lan egiten dugun erakundeak. Gure jendearen egoera eta gure erakundeen lanerako gaitasuna izugarri aldatzen da gauden munduko lekuaren arabera.
Bertan Ampyl, Bizigay, Cattrachas, Comcavis Trans, Ehgam, Espacio de Mujeres La Llave, FELGTB, Gehitu, Les Bascos, Mugen Gainetik, Naizen, Oasis eta Xamurrak Aniztasuna elkarteak bilduko dira aste honetan zehar.
Topaketa hauen bidez, eraunde gisa indartzen lagundu nahi dugu, lankidetza sustatzeko harremanak sortuz. Horrekin, LGTBI+ kolektiboaren eskubideak erdialdeko Amerikan zein Euskal Herrian bete daitezen lanak aurrera egin dezan lortu nahi dugu.
Deskargatu programa hemen.
Parte hartu duten erakundeen informazioa hemen.

Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.