Ongi etorri Armairurik gabeko 2022ko XX. Jardunaldietara! Bi urteko pandemiaren ostean, berriro ekin diogu. Edizio berri honetan, topagune gazte eta aktibista bat sortu nahi dugu, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta ahalduntzea eta LGTBI+ diskurtsoa ekarriko diguten prestakuntza eta jarduerez gozatzeko. Aurten, jardunaldiak 2022ko urriaren 21etik 23ra bitartean egingo dira Donostian (Euskadi), INJUVE Espainiako Gazteriaren Institutuaren eskutik eta Gehitu erakunde anfitrioia izanik.

Armairurik Gabeko Gazteak Jardunaldiak eremu sendoa dira, ibilbide luzekoa eta erreferentzia handikoa, LGTBI+ gazteak eta herrialde osotik etorritako aliatuak elkartzeko eta ahalduntzeko. Aurten hogei edizio izango dira jada aktibismo federalean, eta prestakuntza eta bizikidetza funtsezko elementu bihurtu dira errealitate guztientzat espazio seguru bat eraikitzen saiatzeko. Askotariko gaiak eztabaidatu, hitz egin, prestatu, eraldatu, ikusarazi eta berritzeko asteburua. Gainera, oso aukera ona da gazteak ezagutzeko (30 urte artekoak, barne), lurralde, nortasun eta kezka desberdinetakoak.

Nor gara?

Estatuko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual, Intersexual eta gehiagoren Federazioa (FELGTBI+), batez ere, LGTBI+ elkarte-mugimenduarentzako koordinazio- eta truke-gune bat da. Berrogeita hamar erakunde baino gehiagoren proiektu komuna da, mota guztietakoak, hiri handi eta txikietakoak, ia autonomia-erkidego guztietakoak, ikasleenak, gazteenak, kirolarienak, trans pertsonenak, desgaitasuna eta/edo dibertsitate funtzionala dutenenak, emakume lesbianenak, bisexualenak eta transenak, GIBarekin bizi direnenak, LGTBI fededunenak, migratzaileenak, etab.

Historiari, ibilbideari, egiturari, elkartea osatzen duten elkarteen kopuruari eta urte hauetan egindako ekarpenei erreparatuta, esan dezakegu FELGTBI+ dela Espainiako elkartze-mugimendu lesbiko, gay, trans eta bisexualaren erreferente garrantzitsuena.

Zer da Gazte Taldea?

FELGTBI+ Gazte Taldea identitate-talde bat da, eta bertan Federazioko kide diren erakundeetako gazteek topo egin dezakete esperientziak partekatzeko, ideiak eztabaidatzeko, diskurtsoak adosteko, kanpainak abiarazteko, baina, batez ere, hazkunde pertsonalerako gune bat da.

Aktibismoa gutako batzuek bidegabea zaigun mundu baten aldaketari gure aletxoa emateko ekitea erabaki dugun bidea da. Baina beti ez da nahikoa ilusioa, freskotasuna, energia eta gogoa jartzea. Askotan, oinez ibiltzen ikasi behar dugu, okertzen, zuzentzen, azken batean, hobetzen, aktibista eta pertsona gisa hazteko.

Gure kolektiboaren beharrei zeharkako ikuspegi intersekzional batetik heltzea da gure eginkizun nagusia, gure lana honako dimentsio hauetan oinarrituz:

Gure erakunde kideak gaurkotasuneko hainbat gaitan prestatzea.
Gure taldean parte hartzen duten gazteen ahalduntzea.
Erakundeen ordezkaritza Hirugarren Sektoreko erakundeen aurrean eta Administrazio Publikoaren aurrean. Komunikabideekiko eta hezkuntza- eta/edo ikerketa-proiektuekiko lankidetza.