Lola Ariasek zuzendutako REAS filmak jaso du 25 Sebastiane saria. Sari hori Zinemaldian LGTBIQ+ balioak ondoen islatzen duen filmari ematen zaio. Aurten, Eneko Sagardoyk, Anna Castillok eta Gehituko kideek osatu duten epaimahaiaren arabera, “gizarte zigortzaile batean bizitza osoa eta zoriontsua bizitzeko borrokan ari diren Argentinako espetxeetan emakume eta gizon transen errealitatea musikaren bidez irudikatzeagatik” jaso du saria alemaniar eta suitzar koprodukziodun ekoizpen argentinar honek.
Zorionak Lola Arias eta talde osoari!
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.