SEXU-ANIZTASUNARI BURUZKO TAILERRAK GIPUZKOAKO KIROL-TALDE ETA/EDO KIROLARIENTZAT
Gipuzkoako Mugen Gainetik etaGehitu elkarteok zuengana zuzentzen gara zuen federazioak harremanetan dituen kirol-talde edo kirolariei sexu-aniztasunari buruzko doakotrebakuntza-tailerrak eskaintzeko,2019. urteko azkeneko hiruhilekoan egingo liratekeenak.
Zuen antolaketa-baldintzetara erabat egokitu daitezkeen tailerrak dira, 15-20 pertsonako taldeei bi orduko bi saiotan ematekoak eta, hasiera batean, bi dinamizatzailek emateko pentsatuta daudenak.
Dinamizatzaile hauek Gehituk gai honi buruz urteetan egindako tailer anitzetan trebaktuak dira.
2018. urtean Gehituk Real Sociedad fundazioarekin hitzarmen bat sinatu zuen urtero errealeko oinarrizko taldeekin trebakuntza-tailer hauek egiteko.
Baina Gipuzkoan kirol orotan aritzen diren gainontzeko oinarrizko talde eta kirolarietara ere iritsi nahi dugu. Horregatik eskatu genion Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza bat oinarrizko kirol-taldeetan tailer hauek zuentzako inongo kosturik gabe egin ahal izateko.
Atxikituta doan dokumentuan jaso ahal duzue tailerren inguruko informazio osagarria.
Tailer hauetan parte-hartzen interesa baduzu, emazu izena. Zurekin harremanetan jarriko gara datak eta lekuak adosteko eta duzun edozein zalantza argitzeko.
Informazio hau zure inguruko talde eta kirolariei berbidaltzen badiezu, beraiek ere aukera izango dute.
Mila esker, eta agur bero bat!
IZENA EMAN HEMEN
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.