Momentu honetan Hezkuntza batzordea jarduerarik gabe dago, pertsona boluntarioak bilatzen ditugu Gehituko batzorde estrategikoetako bat izanik, batzorde hau indartu ahal izateko.
————————————————————————————–
Badira 12 urte hezkuntzarekin zerikusia genuen bazkide batzuk elkartu eta batzorde hau sortu genuela.
Hezkuntzak aniztasun afektibo-sexualean daukan garrantziaz jabetuta, jarduera desberdinak martxan jartzeari ekin genion; besteak beste Elkar, Irrien Lagunak, Berdindu… erakundeekin elkarlanean…
Azken urte hauetan familia-aniztasunaren inguruan Ampgyleko bazkideekin lanean ari gara, LGTB seme-alabak dituzten familiek orientazioa eta laguntza jaso dezaten.
Hauek dira gure helburu nagusiak:
- Materialak sortu eta egokitzea: ipuinak, gutunak, puzzleak, bideoak…
- Hainbat jai, ekintza eta ikerketetan parte hartuz, ideia eta material desberdinak zabaltzea
- Irakasleei material eta tresna desberdinak eskuragarri jartzea
- Hezkuntza afektibo-sexualean instituzioen aurrean inplikazio handiagoa aldarrikatzea
Gehitu pone a disposición sus materiales contra la LGTB fobia para trabajar con el alumnado de la ESO:
LEHEN HEZKUNTZAKO MATERIALA JAITSI
Maiatzak 17, homofobiaren aurkako eguna
1.1.Gida_Didaktikoa_Soineko_Berria
1.3.Gida_Transexualitateari_Buruzkoa
BIGARREN HEZKUNTZAKO MATERIALA JAITSI
Maiatzak 17, homofobiaren aurkako eguna
1_2_DBH_Homofobiaren_Aurkako_egunerako_ikasleentzat
3_4_DBH_Homofobiaren_Aurkako_egunerako_ikasleentzat
[widgetkit id=5]
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.