Subscribe Now

Trending News

Kolon, 50. Donostia
21 Jan 2025

Mendia

Gehituren mendi taldea

Gehituko mendi taldea 1998ko ekainean sortu zen eta orduz geroztik aktibo jardun du. Irteerak Hileko bigarren igandean egiten ditu, urte osoan abuztuan izan ezik. Ekaineko eta uztaileko hilabeteetan, asteburuetako 2 irteera daude. Duela urte batzuk, Baionako Les Baskos LGTBI elkarteko mendi taldearekin elkarlana mantentzen dugu. Elkarrekin mendiko planak egiten ditugu eta otorduak ere partekatu ditugu Gipuzkoako sagardotegietan. Mendizaleak gure taldean parte hartzera animatzen ditugu.

 

 Irteeretarako asegurua

Gehituko mendi irteeretarako joateko, nahiz eta ez beharrezko izan, gomendagarria da bazkide egitea, izan ere, bazkide diren pertsonek ekintza hau betetzen duen erantzunkizun zibil eta istripu (heriotza, ezgaitasun eta osasun asistentzia) aseguru bat dute. Bazkide ez direnentzako 1€ kostatzen den aseguru bat kontratatzen dugu, bakarrik istripuak (heriotza, ezgaitasuna eta osasun asistentzia) aseguratzen dituelarik, erantzunkizun zibila kanpoan geratuz. Guztiz aseguratuak egon ahal izateko  MENDIKO EKINTZETAN FEDERATZEA gomendatzen dugu, aseguru honek ingurune naturalean gertatzen diren istripuen ondoriozko erreskateak ere betetzen baititu. Urte bakoitzaren amaieran bazkide diren pertsonengan federatu ahal izateko formulario bat uzten diegu. BAKARRIK ESKUBIDE OSOKO BAZKIDEAK FEDERATU AHAL IZANGO DIRA.

Dokumentuak

[widgetkit id=12]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies