Lesbiana, gay, bisexual eta transexualei arreta emateko zerbitzua
Eusko Jaurlaritzaren sexu eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eta arreta emateko zerbitzua da.
Zer eskaintzen du?
- Orientazio sexual edota genero identitatearen inguruko informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, transexualei eta bisexualei, bai eta horien senitartekoei eta ingurukoei ere.
- Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, jendarteari. Homofobia eta transfobia deuseztatzea du xede.
- Homosexualitateari eta transexualitateari dagokienez, berdintasunaren aldeko eta bazterkeriaren kontrako politikak, proposamenak eta diseinuak eta, halaber, sektoreko sentsibilizazio-kanpaina burutzen ditu.
Harremanetan jartzeko
943 21 65 51
berdindu.gipuzkoa@gmail.com
Asteartetik ostiralera 10:00-13:00 eta astelehenetik ostiralera 16:00 – 19:00
Mikeletes 20, behea; 20008, Donostia
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.