Gehituko Osasun batzordea ezagutu
Oraingoan Gehituko Osasun batzordea aurkezten dizuegu. Batzorde honek urteak daramatza GIB-a eta beste STI-en inguruko politikak eta sensibilizazio kanpainak aurrera eramaten. Animatu zaitez laguntzen!
Ikusezinak Irratia: Fede eta espiritualitate batzordea
Joan den hilean elkartean sortu zen batzorde berri baten berri eman genizuen: fedea eta espiritualitatea. Ikusezinak Irratiko saio berri honetan, Joseba Errekaldek kontatzen digu batzorde horren zergatia, antolatzeko duten modua, egiten dituzten jarduerak…
Ikusezinak Irratia: GEHITU
Lehenengo emanaldi honetan Ander dugu gurekin, Gehitu Elkarteko bazkidea, Euskal herriko gai, lesbianen, trans, bisexualen eta intersexualen elkartea, eta elkartearen jatorriaz, iraganaz eta etorkizunaz egon gara hitz egiten.
Mendi taldea ezagutu
Oraingoan Gehituko mendi taldea aurkeztera gatoz. Batzorde honek urteak daramatza Euskal Herritik mendi txangoak antolatzen hilabetean behin. Hauetan parte hartzeko adi gure sare sozialetara!
01/30 Greba Eguna
Urtarrilaren 30ean greba orokorrerako deialdia dela eta Gehituko egoitza goizez bakarrik irekiko du, hau da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:30 arte. Beraz, arratsaldez itxita egongo da.
Argazkiak 2020/01/24-26 Goizeko Txangoa, Raketekin Izaba
Aurreko asteburua, Goizeko Txangoetako taldea Izaban egon zen, Raketekin elurrean txangoak eginaz. Ederki pasa zuten! Horrelako ekintzaren batean parte hartu nahi baduzu, gure agenda kontsulta ditzakezu egingo diren ekintza ezberdinak.
Ibai Narbarte, gure koordinatzaile berria
Aurreko urtarrilaren 7an, bulego teknikoan hasi zen gure koordinatzaile berria den Ibai Narbarte. Ongi etorri Ibai eta Mila esker, Aintzane!
Ikusezinak Irratia: Drag King
Aste honetan, Ikusezinak Irratia / Radio-n gure boluntario Drag King Mykel egon da mugimendu hori azaltzen. Generoaren performatibitateaz, izaeraz etab. hitz egin digu.
Gehitun Gizarte hezkuntzako praktikak nolakoak diren ezagutu
Irati Bidegainek bere esperientzia kontatzen digu gurekin Gizarte Hezkuntzako Graduko praktikak egiten.
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.