Badaukagu eskuartean! Labetik, geure labetik, atera berria:

Neskak eta mutilak.
 Norbera, den bezalakoa”
Salgai liburudendetan eta on-line. Hemen liburuaren trailer-a gozatu ahal duzue. Gustatzen bazaizue, animatzen zaituztegu liburua gomendatzen, oparitzen, liburutegi publikoetan eskatzen, mail hau zuen kontaktuei birbidaltzen, liburua eta bideoa “sare sozial”en bidez zabaltzen (facebook, twitter, facebook…), honi buruz hitz egiten… Eta, batez ere, animatzen zaituztegu zuen seme-alabekin irakurtzen, edota zuen ikasleekin, aniztasunaren edertasunean murgiltzen, elkarrizketak sortzen, erantzunak bilatzen eta galderak aurkitzen, mundu pixka bat ederragoa margotzen… Eta, nahi baduzue, ikusiko gara penintsula osotik egingo ditugun aurkezpenetan:

·         Azaroak 19. Madrid.
17:00-20:00. El Pez Luna. C/San Crispin 12

·         Azaroak 25 . Donostia.
18:30. Lib. Nagusia, Ekintza Aretoa (C/San Jerónimo)

·         Abenduak 3. Durango.
16:30. Areto Nagusia. Durangoko Azoka.

Eta ondoko hauek, oraindik zehatu gabe daudenak:

·         Otsailak 9. Barcelona

·         Martxoak 24. Córdoba

·         Apirilak 20. Sevilla

·         Maiatzak 18/19. Cádiz “Argazki-liburu hau aniztasunaren ospakizun bat da. 27 haurren kolorez beteriko argazki eta kontakizunekin, neska edota mutil izateko milaka modu daudela erakusten du. Norberak soilik jakin dezake neska edo mutila den, eta norberaren izateko moduak bakarra egiten du munduan.

Liburu honen aurrean, ispilu batean bezala, liburuko protagonisten ezaugarrien eta berezitasunen edertasuna ikustean, haurrek bere izateko modu propioa, bere edertasun propioa, ikusi eta maitatu ahalko dute.Koloretako muxuak!!!