2016ko mundu mailako hepatitisaren eguna/ Día Mundial de la hepatitis 2016
2016ko Mundu mailako Hepatitisaren eguna #NoHep C hepatitisagatiko lan diskriminazioa deuseztatzetik gertuago dago.
***Inkesta baten arabera Espainian C hepatitisa dutenen %79ak infekzioak beraien lanean modu negatiboan eragiten du. ***Trabajando en Positivo koordinakundeak C hepatitisaren botika berriek eskaintzen duten sendatze tasa altua ospatzen dute, baita hauetara dagoen irisgarritasun altuagoa, hau ere CHBagatiko diskriminazioarekin amaitzen duelarik lan munduan, honek aldi beran osasun hobea eta produktibitate handiagoa ekartzen duelarik, osasun arloko kostuaren baxutzearekin batera. MADRIL- UZTAILAK 28- 2016ko Hepatitisaren Mundu mailako Eguna dela eta, Trabajando en Postivo koordinakundeak Gobernu Espainiarrak Hepatitisaren birusaren (CHB) erantzuten aurrera pausuak eman izana ospatu du, aurten %95eko sendatze tasa zuten pertsonen eragin zuzeneko tratamendua jasotzeko lista jende gehiagorengana zabaltzeagatik. Nahiz eta CHBa duten pertsonentzat ez erraza izan honaino iristea azken sorkuntza medikamentuak eskatzea kalera behar izan baitute) , gaur egun bizi kalitate hobeagoaz disfruta daiteke lan edo familia eremuetan, non diskriminazioa jasaten den C hepatitisarekin bizitzeagatik. 2012an Gaixo eta Transplantatu Hepatikoen Federakuntza Nazionalak (FNETH) eginiko ikerketa baten arabera lan munduan da, orokorrean, inkestatuak kaltetuen ikusten ziren arloa, izan ere %79ak gaixotasunak bere lan munduan modu negatiboan eragin eta errefusa sentitu zutela zioten. Julio Gomez Caballero, Trabajando en Postivo koordinakundeko bozeramaileak azaltzen duenez, diskriminazioa C hepatitisaren transmisio bideen inguruko ezezagutzaz elikatzen dela nagusiki. “Jende asko oso estresatua sentitzen da lanean C hepatitisa dutela informatu ezkero kaleratzearen ikaragatik. Nahiz eta ez den inongo eragozpen legal edo zientifikorik edozein ogibide edo zereginetan jarduteko”, aipatzen du Julio Gonzalezek. Bestetik, enpresa batzuek CHBa duten pertsonei lan absentismoa (gaixotasunak eragindako osasun arazoen ondorioz galduko den beldurragatik) handiago izango delakoan eta beraien emankortasunean eragina izango duelakoan diskriminatzera eramaten dute. Hau, C hepatitis pertsonak mediku hitzordu errepikakorretara lotuak eta askotan gaixotuak edo neke sentsazioa duten usteari dagokio. Hala ere, aurrekoak pertsona bakoitzaren eta jasan duen min hepatikoaren araberakoa da, beraz ezin daiteke orokortu esatean CHBak berez, lan gaitasuna murrizten duenik eragiten duen pertsonan. Hala ere, 2013an Boston Medical Center (BMC) Gastrology-k ikerketa bat plazaratu zuen non CHBa enplegatzailearentzat kostu gehiagorekin lotzen zuen absentismoaren ondorioz (m˂ 0,05) eta emankortasunaren murrizketarekin (m˂ 0,05). Gainera CHB lan mundukoak ez ziren ekintzen narriatze handiagoarekin lotu ziren (34vs. %29, m˂0,05). C hepatitisa izan zuten pertsonek urteko medikura bisita gehiago izan zituzten (20, 13ren aldean, m˂0,001) osasun sistemarentzat diru kostu handiagoa suposatzen zuena. Aurreko europar ikerketaren datuak kontuan izanik gogorarazi behar da C hepatitisa oharkabean pasa daitekeela, izan ere, gaixotasuna jasaten duten pertsona askok ez dute susmorik eta modu goiztiarrean CHBa dutelaren frogak izan gabe askotan gaixotasuna aurreratua dagoenean diagnostikatzen da. Eta pertsonak osasun osasun atentzio gehiago behar dituenean (hepatitis kronikoaren fasean aurkitzen delako”. Koordinakundearen ordezkariak azpimarratzen du CHB behaketa kanpainak egitearen garrantzia, bere diagnosi goiztiarra egin ahal izateko. “Nahiz eta aurrera goazen, asko gelditzen da egiteko, izan ere kalkulatzen da hepatitisa duten pertsonen %60ak ez dakiela infektaturik dagoela” dio Juliok. Aurrekoan esanagatik, koordinakundean Espainian C hepatitisa lantzeko Plan Estrategikoan aurrerapausoak ematea ospatzen du eta eritasuna duten pertsonak azken sorkuntza tratamenduetara iristea, izan ere, hau diskriminazioaren amaierarekin , bizi kalitatea handiago batekin, emankortasun handiagoarekin eta osasun sistemaren kostuen murrizketetan itzul daiteke.
|
||||||||
|
||||||||
|
Artículos Relacionados
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.