Gehitu Elkartearen izen, ejekutiba eta estatuto aldaketa
Gehitu Elkarteak, pasa den elkartekide asanblada orokorrean adostu zen bezela, elkarteko botere organo gorenean, bere Ejekutiba eta izena aldatzea erabaki zuen.
Izen aldaketa inklusio ta eguneratze gai bat zela argi zeukaten elkartekide guztiek eta urteak zeramatzaten nahian. Beraz, hemendik aurrera Euskal Herriko gay, lesbianen, transexualen eta bisexualen elkartea izan baino, Euskal Herriko gay, lesbianen, trans*-en, bisexualen eta intersexualen elkartea izango da. Hala, ejekutiba berria bozkatu eta aurkeztu zen aurrekoari errelebo egiteko. Lehen Teresa Castro (presidenta), Pedro Santesteban (diruzaina), Izaskun Azurmendi (idazkaria) eta Inés Miguelañez (bokala) osatzen zuten ejekutiba eta ekipo berria Ramon San Sebastianek (Presidente), Xabier Oñederrak (diruzaina), Ane Gamarrak (idazkaria), Aintzane Muguruzak (bokala) eta Izaskun Azurmedik (bokala) osatzen dute.
ANIMO EKIPO BERRIARI! ATZERAPAUSORIK EZ!
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.